Egoera Solidoa (E.S.): Solidoen ezaugarria forma eta bolumen konstanteak izatea da. Partikulak oso hurbil daude eta bibratu egiten dute desplazatu gabe.
Egoera Likidoa (E.L.): Bolumen konstantea dute, baina forma ez. Partikulak hurbil daude, baina ez dute toki finkorik.
Egoera Gaseosoa (E.G.): Forma eta bolumen aldakorra dute. Partikulak oso urrun daude elkarrengandik eta norabide guztietan higitzen dira.
Kimikaren Oinarrizko Legeak
Lavoisier (Masaren kontserbazioaren legea): Erreakzio kimikoetan, erreaktiboen (jartzen dena) eta produktuen (ateratzen dena) masa berdinak dira.
Proust (Proportzio finkoen legea): Bi elementu edo gehiago konposatu konkretu bat sortzeko konbinatzean, elementuen masen arteko proportzioa beti mantentzen da.
Dalton (Proportzio anizkoitzen legea): Bi elementu desberdin konposatu mota bat baino gehiago eratzeko elkarrekin elkartzean, elementu baten masa-kantitate berberarekin konbinatzen den beste elementuaren masak zenbaki oso eta sinpleen arteko erlazioan daude.
Daltonen Teoria Atomikoa (Hasierako suposizioak):
Elementuak atomoz osatuta daude, atomo horiek partikula material banandu eta deuseztaezinak direlarik.
Elementu bereko atomo guztiak berdinak dira, bai masari eta bai beste kualitate guztiei dagokienez ere.
Elementu desberdinen atomoek masa eta propietate desberdinak dituzte.
Konposatuak elementu desberdinen atomoen elkarketaz eratzen dira.
Avogadroren Legea: Gas desberdinen bolumen berdinek, presio eta tenperatura (T) baldintza berdinetan neurturik, partikula kopuru berberak dituzte.
Gay-Lussac-en Legea: Erreakzio kimiko batean parte hartzen duten substantzia gaseosoen bolumenen arteko erlazioa, presio eta tenperatura (T) baldintza berdinetan neurtuta, zenbaki oso eta sinpleen bidezkoa da (adibidez: H-O-H2O: 2-1-2; H-Cl-HCl: 1-1-2).
Nahaste Heterogeneoak eta Euren Banaketa
Nahaste Heterogeneo Motak
Koloidea: Partikulak ez dira bereizten, iragazki arruntak bereizteko gai dira eta ez dira ikusten begi-bistaz (adibidez, tinta).
Esekidura edo suspentsioa: Denbora pasa ahala partikulak banatzen dira; iragazkien bidez banatu daitezke (adibidez, haizearen hautsa).
Emultsioa: Bi likido nahastezinen nahasketak dira. Likido baten barruan bestea tanta oso txikitan zatituta egoten da. Denbora pasa ahala fase desberdinetan banatzen dira (adibidez, ura eta olioa).
Nahaste Heterogeneoak Banatzeko Metodoak
Zentrifugagailua: Dentsitate desberdineko osagaien banaketa errazten du nahaste heterogeneoen kasuan. Partikulak indar zentrifugoaren eraginpean jartzen dira.
Dekantazio-ontzia (Dekantazio-onila): Bi likido nahastezin banatzen ditu.
Bahea edo iragazkiak: Poroak baino txikiagoak diren partikulen igarotzea ahalbidetzen du, handiagoena oztopatuz.
Nahaste Homogeneoak Banatzeko Metodoak
Kristalizazioa: Likido batean disolbatutako solidoa banatzeko erabiltzen da.
Distilazioa: Likido batean disolbatutako likidoa (edo solidoa) banatzeko erabiltzen da.
Disolbatzaile baten bidezko erauzketa: Nahasketako osagai bat disolbatuz banatzean datza.
Kromatografia: Euskarri beretik abiatuta abiadura desberdinez higitzen diren nahaste bateko osagaiak banatzeko erabiltzen da.