Materialismo historikoa: egitura ekonomikoa eta gainegitura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,47 KB


4. Materialismo historikoa: Materialismo historikoak historiaren zientzia marxista da errealitatea materiala da eta lanaren bidez alda daiteke. Materialismo historikoa bi ideia hauetan oinarritzen da: Gizakiak beste gizakiekin eta naturarekin finkatzen dituen harremanak harreman naturalak dira Gizakiak Naturari bere ondasunak ateratzen dizkio. Ondoren gizakiek ondasun materialak ekoizten eta trukatzen dizkiote elkarri bere behar materialak asetzeko. Hau da bizitzaren ekoizpen soziala. Harreman horiek ideologia eta Estatuaren egitura juridiko-politiko sortzen dituzte gainegitura.
Marxen materialismoa dialektikoa eta historikoa da. Marxen materialismoa historiaren interpretazioa da. Bizitza materialaren produkzio moduak bizitza sozialaren prozesua  baldintzatzen du. Historian zehar hainbat produkzio-modu sortu dira Marxek aipatutako historiaren aroak: Jabetza pribaturik ez: Komunismo primitiboa. Gizarte tribala Jabetza pribatua: Esklabismoa. Inperioak. Feudalismoa Kapitalismoa Jabetza pribaturik ez: Sozialismoa Komunismoa.
Egitura ekonomikoa eta gainegitura Azpiegitura: Gizartearen garapen osoa azaltzen da ekonomiaren bidez ondasun materialen produkzioaren bitartez hau da azpiegituraren bidez. Oinarri erreala. Edozein antolakuntza sozialen oinarria produkzioa da. Eta horren bidez azaltzen da historia osoa. Produkzio-indarrak: Gizarte jakin baten ahalmen teknologikoa premiak erabakitzeko memento historiko batean. Produkzio-harremanak Gizarte historiko konkretu bateko partaide guztien artean gizarte-
Bizibidea ziurtatzen dien eginkizunean sortzen diren harremanak. Produkzio-harremanak jabetza-
Harremanetan adierazten dira. Jabetza pribatua dagoen gizarteetan lanaren eta irabazien banaketa ezberdina da eta horrek gizarte-klaseak sortzen ditu. Produkzio-harreman ezberdinak daude. Beraz aldatu egiten dira. Gainegitura: Ideia sinesmen instituzio eta arau multzoa azpiegiturari erantsitako zerbait da. Muntaia juridiko-ideologiko-erlijiosoa. Egitura juridiko-politikoa. Gainegitura horren barruan sartu behar dira zuzenbidea eta gizarte jakin baten antolakuntza politikoa. Egitura ideologikoa: gizarte-kontzientziaren erak. Erlijioak filosofiak moralak eta beste edozein ideologiak. Gainegitura horren helburua sistema politikoa eta boterea duen klasearen egoera babestea eta justifikatzea da egoera orekatua mantentzeko asmoz.


























Entradas relacionadas: