Materialen Zientzia eta Teknologia: Oinarriak eta Aplikazioak

Tecnología Industrial10,41 KB

Aleazioak eta Altzairua: Definizioak eta Erabilerak

1. Aleazioak: Definizioa eta Adibideak

Aleazioa metal baten nahastea da, beste material batzuekin (gehienetan beste metal batzuekin) urtu eta solidifikatzen uztean lortzen dena. Horrela, ezaugarri metalikoak dituen produktu bat sortzen da, eta produktu horrek, gainera, bere osagaiek banaka ez dituzten beste propietate batzuk ere izango ditu. Adibidez: Letoia.

2. Zer da Altzairua?

Altzairua burdinaren eta karbonoaren arteko aleazioa da, eta horri beste elementu batzuk gehitzen zaizkio, hala nola kromo, manganeso, nikel, banadio edo titanioa.

3. Altzairu Motak

Altzairu arruntak eta aleaturiko altzairuak.

4. Altzairu Mota Bakoitzaren Azalpena eta Erabilera

  • Altzairu arruntak: Burdina eta karbonoa bakarrik dituzte. Soldatzeko errazak dira eta ez dute korrosioarekiko erresistentzia handirik. Egiturak, iltzeak, torlojuak, burdineria eta erreminta arruntak egiteko erabiltzen dira.
  • Aleaturiko altzairuak: Burdina eta karbonoa ez ezik, beste elementu batzuk ere badituzte. Korrosioari, higadurari eta tenperatura handiei ondo eusten diete. Tresna eta erreminta bereziak, makineriako elementuak, ebakitzeko erremintak, eta abar, egiteko erabiltzen dira.

5. Burdinurtuaren eta Altzairuaren Karbono Portzentajea

Altzairuek %0,03 eta %1,76 bitarteko karbono kopurua dute; burdinurtuek, berriz, %1,76 eta %6,67 bitartekoa.

6. Burdinurtuaren Erabilerak

Burdinurtua mekanizatzeko eta moldeatzeko erraza da, eta tamaina handiko piezak egiteko erabiltzen da; esaterako, makineriaren bankadak, galdarak, karkasak, etab.

Lehengaiak eta Paperaren Fabrikazio Prozesua

1. Zergatik Tratatzen da Zura?

Zura hezetasunari eta parasitoei hobeto aurre egiteko tratatzen da.

2. Lehengaien Definizioa

Lehengaiak baliabide naturalak dira, eta horietatik jarduera teknikoan erabiltzen ditugun materialak ateratzen dira.

3. Lehengai Mota Nagusiak

  • Hidrokarburoak
  • Harriak eta mineralak
  • Landareetatik datozen materialak
  • Animalia jatorriko materialak

4. Paperaren Fabrikazio Prozesua

  1. Hasteko, enborrak basotik lortzen dira.
  2. Gero, azala kentzen zaie eta saldu egiten da.
  3. Ondoren, bi prozesu desberdin daude:
    • Fabrika batzuetan zura zatitzen da.
    • Beste fabrika batzuetan, zura zuntztatu egiten da, eta orea zuritu eta irabiatzen da.
  4. Gero, orea errefinatzen da eta ore likidoa lortzen da.
  5. Ore likidoa metalezko sare batetik pasatzen da, eta gero soberan geratzen den ura feltrotik hartzen da.
  6. Ondoren, zilindro beroetatik pasatzen da eta lehortu egiten da.
  7. Amaitzeko, presio handiko zilindroetatik pasatzen da eta paper bobina lortzen da.

Materialak Aukeratzeko Irizpideak eta Ezaugarriak

1. Altzairuaren Merkatuko Formak

Altzairua honako formatan eskuratu daiteke:

  • Plantxa
  • Laukizuzen formako barra
  • Profila
  • Alanbrea

2. Materialak Aukeratzeko Kontuan Hartu Beharreko Ezaugarriak

  • Materialaren propietateak
  • Egiteko aukerak
  • Materialaren erabilgarritasuna
  • Materialaren eta berori erabiltzeko baliabideen kostua
  • Ingurugiroan duten eragina

3. Ezaugarri Bakoitzaren Azalpena

  • Materialaren propietateak: Material baten erabilera bere propietateen araberakoa da.
  • Egiteko aukerak: Material bat edo beste aukeratzea erabiltzeko moduan dauden makina eta erreminten, lan egiteko erraztasun handiagoaren edo txikiagoaren, eta abarren menpe dago.
  • Materialaren erabilgarritasuna: Material hori kantitate handiagoan edo txikiagoan egotea, eta behar den lekutik hurbilago edo urrunago egotea.
  • Materialaren eta berori erabiltzeko baliabideen kostua: Hasieran, eta egin nahi den produktuak uzten badu, ahalegina egingo da materialik merkeenak erabiltzeko.
  • Ingurugiroan duten eragina: Materialak lortu, sortu, erabili eta botatzean, ingurugiroan ahalik eta eragin txikiena duten materialak erabiltzeko ahalegina egin beharko da.

Materialen Sailkapena eta Propietate Fisiko-Kimikoak

1. Materialen Sailkapen Moduak

Materialak sailkatzeko modu asko daude:

  • Osaketaren arabera
  • Jatorriaren arabera
  • Propietate fisiko-kimikoen arabera
  • Nola fabrikatu diren kontuan hartuz
  • Etc.

2. Material Natural eta Artifizialen Adibideak

  • Material naturala: Granitoa
  • Material artifiziala: Altzairua

3. Materialak Osaketaren Arabera

  • Elementuak eta konposatuak
  • Homogeneoak eta heterogeneoak
  • Metalezkoak eta ez-metalezkoak
  • Inorganikoak eta organikoak
  • Etc.

4. Materialak Propietateen Arabera

  • Zurrunak eta malguak
  • Gogorrak eta apurkorrak
  • Eroaleak eta isolatzaileak
  • Birziklagarriak eta birziklaezinak
  • Etc.

5. Materialen Propietate Nagusiak

  • Propietate sentsorialak
  • Propietate fisiko-kimikoak
  • Propietate teknologikoak
  • Propietate ekologikoak

6. Propietate Fisiko-Kimikoen Azalpena

  • Eroankortasun termikoa: Materialak beroa eramateko duen gaitasun handiago edo txikiagoarekin dago lotuta.
  • Dilatazio termikoa: Material batek berotzean duen bolumen handitzea adierazten du.
  • Gardentasuna: Material batek argia igarotzen uzteko duen erraztasuna da.
  • Eroankortasun elektrikoa: Material bat korronte elektrikoaren eroale ona ala txarra den adierazten du.

7. Propietate Teknologikoen Azalpena

  • Galdagarritasuna: Materialek galdatzeko duten erraztasun handiago edo txikiagoa da.
  • Plastikotasuna: Material batek deformazio iraunkorrak jasateko duen gaitasuna da, apurtu gabe.
  • Harikortasuna: Material batzuek harietan zabaltzeko duten gaitasuna da.
  • Xaflakortasuna: Material batzuek lamina meheetan zabaltzeko duten gaitasuna da.

8. Propietate Ekologikoen Azalpena

Materialak ingurumenerako duen kaltegarritasun handiago edo txikiagoarekin zerikusia duten propietateak dira: toxikotasuna, lurrinkortasuna, birziklatzeko erraztasuna, etab.

Propietate Mekanikoak eta Fabrikazio Prozesuak

1. Materialen Propietate Mekanikoak

  • Gogortasuna: Material batek beste batek marratzeari edo ebakitzeari dion erresistentzia da.
  • Iraunkortasuna (Tenazitatea): Material batek kolpea hartzean apurtzeari dion erresistentzia da. Kolpeak jasaten dituzten materialak iraunkorrak dira; kolpea hartzean apurtzen direnak, berriz, apurkorrak.
  • Malgutasuna: Material batek apurtu gabe tolesteko duen gaitasuna da. Papera, adibidez, material malgua da, eta beira, berriz, material zurruna.
  • Elastikotasuna: Material batek tiratu, konprimitu edo bihurritu ondoren lehengo itxura berriz eskuratzeko duen gaitasuna da. Kautxua, adibidez, material elastikoa da, eta plastilina, berriz, material plastikoa.

2. Fabrikazio Prozesu Batzuk

  • Tolestea
  • Soldatzea
  • Torneaketa
  • Etc.

3. Zergatik Egiten Dira Saiakuntza Teknologikoak?

  • Material batek egoera batzuetan duen jokabidea aztertzeko.
  • Materialean zer hobetu behar den jakiteko.
  • Luzaro erabili ondoren apurtuko den jakiteko.

Zuraren Konposizioa, Erabilera eta Prozesuak

1. Zuraren Osaketa

Zura zelulosaz, ligninaz, gatz mineralez eta urez dago osatuta.

2. Zuraren Erabilerak

Zura gauza askotarako erabiltzen da:

  • Eraikinen eraikuntza
  • Trenbideak
  • Telefono zutoinak
  • Altzariak
  • Musika tresnak
  • Etc.

Gainera, papera eta produktu kimiko batzuk egiteko lehengaia da.

3. Zuraren Ezaugarriak

  • Material gogorra eta elastikoa da.
  • Beroa eta elektrizitatea ondo isolatzen ditu.
  • Ukitzean atsegina da.
  • Akabera asko onartzen ditu.
  • Modu egokian tratatuz gero, oso material iraunkorra da.

4. Zur Motak eta Adibideak

Zura lortzen den zuhaitz motaren araberakoa da:

  • Zur bigunak (adibidez, pinua)
  • Zur gogorrak (adibidez, haritza)

5. Zuraren Prozesu Nagusiak

  • Ebaketa
  • Azala kentzea
  • Despiezatzea eta zatitzea
  • Lehortzea

6. Prozesu Bakoitzaren Azalpena

  • Ebaketa: Makina espezializatuekin egiten da.
  • Azala kentzea: Horren bidez, probetxugarriak ez diren adarrak eta sustraiak kentzen dira.
  • Despiezatzea eta zatitzea: Zerrategian egiten da. Enbor guztiak ez dira modu berean despiezatzen; despiezatzea enborraren ezaugarrien eta zurari eman nahi zaion erabileraren arabera egiten da. Zerrategian zuraren hondakin ugari sortzen da, eta hori birziklatu egiten da.
  • Lehortzea: Horren bidez, zura egokitu egiten da lana, kolatzea eta akabera errazteko, garraio kostuak gutxitzeko, iraunkortasuna hobetzeko, onddoen edo intsektuen erasoaren ondoriozko infekzioei aurrea hartzeko eta zura lehorrean gertatzen diren deformazioak murrizteko. Lehortzea modu naturalean edo artifizialean egin daiteke, edo bi prozedura horiek konbinatu ere.

Zuraren Salmenta Formak eta Zaintza

1. Zuraren Salmenta Formak

  • Ohol trinkoak
  • Xaflak eta laminak
  • Listoiak eta oholtzarrak
  • Moldurak eta profilak
  • Biribilak

2. Zura Zaintzeko Gomendioak

Zura luzaro babesteko, zura pintatu edo babes kimikoz bustitzen da; horiek parasitoak urruntzen dituzte.

Material Zeramikoak eta Beiraren Propietateak

1. Material Zeramikoen Ezaugarriak

Material zeramikoen ezaugarri nagusiak gogortasuna eta dilatazio txikia dira, tenperatura handiak jasan arren. Bere dimentsioak ez dira aldatzen, eta metalezko aleazioak erabili ezin diren aplikazioetan erabiltzen dira.

2. Beiraren Propietateak

Beira oso material gogorra eta hauskorra da.

Descargar

PDF Word HTML