Materialen Teknologia: Metalak, Zura eta Plastikoak
Metalak: Burdinazkoak
Burdinaren historia eta bilakaera
- 1) Burdin oxidoa: Burdin oxido minerala erre eta oxigenoa kentzen zioten. Forma emateko kolpeka lantzen zuten.
- 2) Forja katalana: Katalanek hititen metodoari haize-korrontea gehitu zioten, tenperatura handiagoak eta burdin kantitate handiagoa lortzeko.
- 3) Burdinurtua: Material gogorra baina oso apurkorra da; moldeen bidez piezei forma ematea errazten zuen.
- 4) Kokea (labe garaia): Ikatzaren ordez kokea erabiltzean bero askoz gehiago lortzen zen, eta horrela labe garaiak sortu ziren.
- 5) Pudelatua (altzairua): Karbonoa erre eta altzairua lortzen zuten prozesu honen bidez.
- 6) Bessemer bihurgailua: Pudelatuan haize beroa gainetik sartzen den bitartean, hemen azpitik sartzen da altzairu kantitate handiagoa lortzeko.
- 7) Labe elektrikoa: Elektrizitatea erabiltzen da altzairua lortzeko; zehazki, elektrodoen eta tentsio oso altuen bidez egiten da.
Siderurgia: Lehengaietatik produktura
Burdina lortzeko prozesuari siderurgia deitzen zaio. Labe garaian hiru elementu nagusi sartzen dira: burdin minerala, urtugarria (kareharria) eta kokea (beroa lortzeko).
Guzti hauekin arrabioa (burdinurtua) eta gainean flotatzen dagoen zepa (ezpurutasunak) sortzen dira. Zepa goitik kentzen da hondakin-biltegira (birziklatzera). Arrabioak ezpurutasun asko duenez, bihurgailuetan lehengai gisa erabiltzen da altzairua lortzeko.
Zura
Zur motak
- 1) Gogorrak: Gogorrenak eraikuntzan eta altzarigintzan erabiltzen dira, besteak beste.
- 2) Bigunak: Zur orea egiteko eta gogortasun handirik behar ez den tokietan erabiltzen dira.
Zura sikatzea (Lehortzea)
Sikatzean kontuz ibili behar da; izan ere, ura galtzerakoan bolumena txikitu egiten da eta hainbat okerdura, gilbordura eta kopadura ager daitezke. Bi prozedura nagusi daude:
- Aire zabalean: Klimaren menpe dago, prozesu luzea eta kontrolaezina da, baina emaitza oso onak lortzen dira.
- Labean: Labe batean jarri eta aire beroaren bidez sikatze azkarrak egiten dira. Emaitzak karragoak izan daitezke, baina prozesua askoz azkarragoa da.
Tratamenduak
Zur mota batzuk inolako tratamendurik gabe oso iraunkorrak dira, baina gaur egun, hain onak ez diren egurrak gehiago erabiltzen dira tratamendu espezifikoei esker:
- Ingurugiroaren aurka: Batez ere hezetasunetik babesteko.
- Intsektuen aurka: Sitsa eta antzekoen kalteak ekiditeko.
- Eguzkiaren aurka: Eguzki-errradiazioak kalte handia egiten dio egurrari.
- Onddoen aurka: Usteltzea saihesteko.
Papera lortzeko prozedurak
- Mekanikoa: Zura lortzen da prozesu honen bidez.
- Kimikoa: Papera zuzenean lortzen da.
Plastikoak
Lortzeko erak eta konformazioa
Plastikoak prozesatzeko urrats nagusiak hauek dira:
- Materiala hauts edo pikor forman saltzen da.
- Berotu egiten da urtu arte.
- Ondoren, bost aukera nagusi ditugu:
- 3.1) Prentsatua: Materiala molde batean sartzen da (galdategietan bezala), berotu eta prentsatu egiten da. Solidotu arte itxaron ondoren, pieza ateratzen da.
- 3.2) Injekzioa: Plastiko beroa enbolo baten bidez bultzatzen da molde baten barruan presioz sartzeko. Solidotzean, moldetik atera eta akatsak zuzentzen zaizkio.
- 3.3) Termokonformatua: Molde baten gainean plastikoa berotu gabe jartzen da. Gero, berotu eta airearekin bultzatuz edo hutsa eginez, moldearen forma hartzen du.
- 3.4) Estrusioa eta Estrusio-putz egitea:
- Estrusioa: Plastikoa likido egoerara pasatzean, torloju amaigabe baten bidez bultzatzen da zulo espezifiko batetik, zulo horren forma hartuz.
- Estrusio-putz egitea: Plastikoa sartzean, erdian hodi txiki batetik airea presiopean sartzen da. Plastiko kantitate txikia moldearen paretetan itsatsita gelditzen da.
- 3.5) Harigintza: Estrusioaren antzekoa da; zulo anitz eta oso txikiak ditu. Hariak irten ahala, askotan kiribiltzen joaten dira kable bat osatu arte.
Zuntzak
- 1) Naturalak: Mineralak (amiantoa), landare-jatorrikoak (kotoia) eta animalia-jatorrikoak (artilea).
- 2) Artifizialak: Rayona eta azetatoa.
- 3) Sintetikoak: Poliamidak (nylona), poliesterra (tergala eta dakrona), akrilikoak eta poliuretanoak (lykra).