Materialen Sailkapena eta Propietateak: Ariketak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,66 KB
Materialen Sailkapenari Buruzko Ariketak
1. Material motak eta oinarrizko kontzeptuak
- 1. Aipatu material motak: Metalikoak, ez-metalikoak eta konpositeak.
- 2. Zer da aleazioa? Bi metal edo gehiago, edota metal bat eta ez-metal baten arteko nahastea.
- 3. Zer da konpositea? Plastikoa eta beste material baten arteko nahastea.
2. CENIM Sailkapena eta Metalen Identifikazioa
- 4. Nola sailkatzen dira materialak CENIMen arabera? Letra batez eta hiru zifraz izendatzen da sailkapena.
- 5. Zein metal mota da C-31507? Kobre-aleazioa (eztainuarekin).
- 6. Zein metal mota da L-2220? Metal arina (aluminioa edo kobrea).
- 7. Zein metal mota da F-6520? Burdin aleazioa.
- 8. Zein metal mota da S 6-5-2? Kobaltorik gabekoak (altzairu lasterrak).
3. Siderurgia eta Burdinaren Ekoizpena
- 9. Zer mineral motatatik erauzten dira metalak? Oxidoetatik, sulfuroetatik eta karbonatoetatik.
- 12. Definitu siderurgia: Prozesu metalurgiko bat jasan duen materiala eta oinarrizko metaltzat burdina duten aleazioen ekoizpenari deritzo.
- 13. Zergatik erabiltzen da burdina hainbeste? Erabilpen asko eta propietate ezberdin ugari dituelako, eta naturan oso ugaria delako.
- 14. Zer sortzen zen Bizkaiko labe garaietan? Arrabioa eta eskoria.
4. Burdin Aleazioak eta Altzairua
- 15. Zeri deritzo burdin aleazioa? Burdina eta beste metal edo ez-metal baten arteko nahasteari.
- 16. Zein letraz identifikatzen dira ferroaleazioak? F letraz.
- 17. Nola sailkatzen dira burdin aleazioak? Burdina, altzairua, burdinurtua eta ferroaleazioa.
- 18. Zein desberdintasun dago altzairuaren eta burdinurtuen artean? Karbono portzentajea: altzairuak %0,1 eta %1,76 bitartean du, eta burdinurtuak %1,76 eta %4 bitartean.
- 19. Nola egiten da altzairua? Arrabio likidoarekin burdin zuria lortu eta nahasten da. Gero, labean berotu eta labe elektrikoan ezpurutasunak kentzen dira.
- 20. Nola sailkatzen dira altzairuak? Altzairu aleatuak eta beste aleazio-elementu bat dutenak.
5. Altzairu Aleatuak eta Erremintak
- 22. Zein elementu aleatzen da propietateak hobetzeko?
- Tenplagarritasuna hobetzeko: Cr, Mg, Si, V.
- Korrosioarekiko erresistentzia hobetzeko: Cr.
- Desoxidatzeko: Al, Si.
- Gogortzeko: Co, Mo.
- 23. Zer da altzairu aleatua? Kalitateko altzairuak eta altzairu bereziak dira; propietateak hobetzeko aleazio-elementuak %5etik gora dituzte.
- 24. Zein da F-1000 saila? Erreminta-altzairuen taldean sailkatzen da.
- 25. Zein da F-5000 saila? Erreminta-altzairuak dira, zehazki 5500 taldekoak.
6. Altzairu Arrunten Izenak eta Erabilerak
- F-1110: Altzairu estra-gogorra.
- C-25: Altzairu gozoa.
- F-1220: Cr/Ni altzairu gogorra.
- 35 Ni Cr Mo 4: Aleazio urriko altzairua.
- F-1310: Boladun Cr/V altzairua.
- F-1440: Manganesozko altzairua oliotan tenplatzeko.
- 15 Ni Cr 11: Cr/Ni altzairu zaila.
- F-1550: Cr/Mo altzairua.
- F-5510: %14 wolframiodun (W) altzairu lasterra.