Materialen Propietate Mekanikoak eta Saiakuntzak
Materialen Propietate Mekanikoak
- Xaflakortasuna: Material batzuek konpresio-esfortzuen eraginpean plastikoki deformatzeko duten ahalmena.
- Erresilentzia: Talka bategatik apurtzerakoan gorputz batek xurgatzen duen energia da.
- Kohesioa: Materialaren molekulek elkarrengandik banatzeko duten erresistentzia.
- Zailtasuna: Kanpoko esfortzuek hautsi aurretik, gorputz batek xurgatu dezakeen energia da.
- Gogortasuna: Material batek beste batek marra ez dezan kontrajartzen duen erresistentzia.
- Nekea: Gorputz batek errepikatzen diren indarren kontra jartzen duen erresistentzia da.
- Plastikortasuna: Material solido batzuek hausturara iritsi gabe deformazio iraunkorrak izateko duten ahalmena.
- Hauskortasuna: Zailtasunaren aurkako propietatea. Material hauskorrek ez dute zona plastikorik izaten.
- Elastikotasuna: Gorputz batek, deformazioa eragiten duen indarra desagertzen denean, hasierako forma berreskuratzeko duen ahalmena.
- Harikortasuna: Material batzuek trakzio-esfortzuen eraginpean plastikoki deformatzeko duten ahalmena.
Hookeren Legea
Lege hau tarte proportzionalean bakarrik da baliagarria: jasotako esfortzu unitarioak eta horiek eragindako luzapen unitarioak proportzionalak dira.
Trakzio Saiakuntza
- Elastikotasun-muga (E): Puntu horretan, materiala elastikoa izanetik plastikoa izatera pasatzen da.
- Haustura-puntua (R): Puntu honi egiten den esfortzurik handiena dagokio; nahiz eta oraindik materiala fisikoki apurtuta ez egon, hala dagoela jotzen da.
- Luzapen unitarioa: Probeta esfortzupean luzatu denaren eta hasierako luzeraren arteko zatidura da.
- Young-en modulua: Materialen zurruntasuna zenbatekoa den adierazten du.
Deformazio Diagrama
Diagrama honi esker, material jakin baten elastikotasuna zehazki ezagutu ahal da. Hori lortzeko, ordenatu-ardatzean tentsio unitarioa eta abzisa-ardatzean luzapen unitarioa adierazten dira.
Suberaketa
Tenplaketan sortzen diren barne-tentsioak kentzeko eta barne-egitura homogeneizatzeko egiten da. Austenitizazio-tenperaturaraino berotzen da eta, gero, pixkanaka hozten da.