Materialen Oinarriak: Aleazioak eta Tratamendu Termikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,32 KB
1. Aleazioak eta Sailkapena
2-Aleazioa: Elementu puruen nahastea da.
3-Metalen sailkapena (Mendearen arabera):
- Burdin aleazioa (F)
- Aleazio arina (L)
- Kobre aleazioa (C)
- Beste zenbait aleazio
- Produktu sintetizatuak (S)
Burdinaren Aleazioak
5-Zergatik erabiltzen da asko burdina? Propietate fisiko, kimiko eta teknologiko onak dituelako.
6-Zer da burdin aleazioa? Oinarrizko metala burdina duen aleazioak dira; produktu siderurgiko ere deritzo.
7-Burdin aleazioen sailkapena:
- Burdina
- Altzairuak
- Burdinurtuak
- Ferro aleazioak
- Burdin aleazio bereziak
- Aurre erreduzituak
Altzairuen sailkapena:
- Karbono altzairua
- Altzairu aleatuak
Burdin aleazioen osagaiak eta propietateak:
- 8-Templagarritasuna hobetzeko elementua: Kromoa.
- 9-Korrosioaren aurkako erresistentzia hobetzeko: Silizioa.
- 10-Desoxidatzeko: Aluminioa.
- 11-Gogortzeko: Molibdenoa.
12-Burdinurtuak osatzen duten elementuak: Silizioa, magnesioa, fosforoa eta sufrea.
13-Burdinaren ezaugarriak: Moldatzeko oso erraza.
Aluminioaren Aleazioak
14-Aluminioaren abantailak: Dentsitate baxua eta erresistentzia handia korrosioaren aurka.
15-Zertarako erabiltzen da aluminio purua? Islagailuak eta argiztatzeko aparatuak, autoaren gehigarriak, industria kimiko eta elikadura-industriako aparatuak eta tutuak fabrikatzeko.
Aleazio Arinak
16-Aleazio arinak: Magnesioa, berilioa eta titaniozko aleazioak.
Kobrearen Aleazioak
17-Kobrearen ezaugarriak:
- Eroankortasun elektriko eta termiko ezin hobea.
- Erresistentzia oso ona korrosioaren aurka.
- Metal gorrixka da, distiratsua, itxura atseginekoa, oso harikorra, xaflakorra, iraunkorra eta gogortasun txikikoa. Hotzean nahiz beroan forjatu eta ijetzi daitekeena. Apainketa-objektuak egiteko eta bitxigintzan erabiltzen da.
18-Letoia: Kobre eta zinezko aleazioak dira.
Brontzea: “Brontze” deitu zaio kobrearen eta eztainuaren aleazioari, baina gaur egun horrela deitzen zaie kobre-aleazio guztiei, letoiei ezik.
19-Galdatzeko letoia: Esfortzu handietarako (erabilgarria).
2. Plastikoen Sailkapena
20-Plastiko sailkapena:
- Termoplastikoa: Beroaz bigundu egiten dira, berotzen diren guztietan.
- Termoegonkorrak: Moldatu ondoren, beroaz ez dira biguntzen.
- Kautxuak: Behin bakarrik molda daitezke.
Plastiko Espezifikoak
21-Tefloiaren ezaugarriak:
- Material zeharrargitsua, zuria edo grisaska.
- Hezetasuna egotzi egiten du.
- Aldaezina -75 ºC-tik 327 ºC-ra bitartean.
- Ez diote azidoek ezta disolbagarriek erasotzen.
- Ezaugarri mekaniko kaxkarrak.
22-Nylonaren ezaugarriak:
- Plastikorik erresistenteenetako bat da. Pieza teknikoetan erabiltzen da.
- Isolatzaile elektriko ezin hobeak.
- Propietate mekaniko onak: Nekea, marruskadura eta talka (jasaten ditu).
3. Tratamendu Termikoak
23-Tratamendu termiko helburuak: Suberaketa, tenplea, irakastea.
24-Tratamendu termiko faseak:
- Berotzea: Tenperatura jakin bateraino berotzea.
- Mantentzea: Tenperatura honetan mantentzeko denbora.
- Hoztea: Giro-tenperaturaraino hozteko denbora.
25-Suberaketa: Suberaketa barne-tentsioak desagerrarazteko egiten da, piezak berotu ondoren mantso hoztuta.
26-Suberaketaren helburuak:
- Mekanizaziorako egokitzea.
- Barne-tentsioak txikiagotu edo kentzea.
- Metalaren konposizio kimikoko heterogeneotasunak murriztea.
27-Tenplea: Tenplean, metala tenperatura alturaino berotzen da, osagaiak disolbatzeko eta ondoren modu egokian hozten da.