Materialen Galdaketa eta Solidotze Prozesuak
Materialaren galdaketa, isurketa, solidotzea eta akabera
Galdaketa
Lehenengo eragiketa da, solidoa urtzean datza. Horretarako, atomoen bibrazio-energia erabili behar da atomo horien arteko loturak apurtzeko. Lotura desagertzean, atomoak aske mugitzen dira. Metal hutsetan, konposatu intermetalikoetan eta aleazio eutektikoetan, galdatze-tenperatura zehatz batean ematen da; besteetan, tenperatura-tarte bat existitzen da. Tarte hori zenbat eta zabalagoa izan, orduan eta handiagoak izango dira diferentziak, bai aleen tamainan, bai konposizio kimikoan.
Isurketa baino lehenagoko baldintzak
- Konposizio kimiko egokia: Galdatzean ez aldatzeko.
- Jariakortasuna: Moldearen betetzea materiala solidotu baino lehen bukatzeko.
- Tenperatura egokia.
Isurketa
Urtutako materiala molde barrura isurtzen da eta moldearen hutsunea guztiz betetzen da. Horretarako, elikatze- eta sakabanatze-sistema egokia diseinatu behar da, hurrengo ezaugarriekin:
- Metalaren etenik gabeko fluxua.
- Likidoaren sarrera-abiadura egokia.
- Kontrakzioak ematen diren ahala, moldea metal likidoarekin elikatzea.
Isurketa ona izateko baldintzak
- Solidotzea hasi baino lehen, hutsuneak beteta egotea.
- Irradiazio-beroak moldearen arean sortutako dilatazioek moldea kaltetu ez dezaten.
- Likidoaren fluxuak moldea ez kaltetzea.
Solidifikazioa eta hozketa
Kontrakzio horien ondorio nagusiak hurrengoak dira:
- Aldaketa dimentsionalak: Moldearen hutsunea eta bukatutako piezaren dimentsioak ez dira berdinak. Moldea era egokian diseinatu behar da kontrakzioak konpentsatzeko.
- Pitzaduren eta poroen sorrera: Pieza ez da era askean uzkurtzen. Masa-kontzentrazio handiagoko guneak dira solidotzen eta hozten azkenak.
Mazarotak
Pieza egoera likidoan dagoen bitartean hozten denean jasaten duen bolumen-txikitzea konpentsatzeko erabiltzen dira. Metal likidoa uzkurtzen den ahala, moldean material gehiagorako lekua utziko du, eta mazarotetan bildutako materiala izango da hutsuneak beteko dituena.
Mazarotak material gehien dagoen guneetan jarriko dira, eta diseinatzaileak erabakiko du zenbat jarri behar diren.