Materialak teknologia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,51 KB

MEKANIKOAK:

  • Gogorkotasuna: material batek zulatua edo marratua izateari jartzen dion erresistentzia. Gogortasuna neurtzeko teknikak:

-BRINELL, VICKERS ETA ROCWELL. Indar bat egiten zaie eta uzten duten markaren arabera zenbaki bat jartzen zaie.

-SHORE. Pelota bat botatu eta geroz eta gehiago botatu zenbaki altuago bat ematen du.

Adibidea: Altzairu arruntak 135-160HB.

Altzairu arrunta aluminioa baino gogorragoa da.

  • Plastikotasuna


    deformazio iraunkorra hartzeko ahalmena da hautsi gabe.

-

Harikortasuna

material batek trakzio indar bat jasotean hari eran deformazio iraunkorrak hartzeko duen gaitasuna. Adibidez: kobreak harikortasun oso ona dauka (kobrezko alanbrea) eta burdinak harikortasun oso txarra dauka.

-

Xaflakortasuna

materialak konpresio esfortzua jasanez deformazio iraunkorrak hartzeko duen ahalmena (hautsi gabe). Adibidez: Aluminioak xaflakortasun ona du (produktua, aluminiozko papera).

  • Hauskortasuna. kolpe bidez materialak hausteko duen gaitasuna.  Materialak energia gutxi xurgatzen du hausterakoan.

  • Zailtasuna. materialak golpe bidez ez hausteko duen gaitasuna. Hauskortasunaren kontrakoa da. Hau ere erresistentzia saiakuntzaren bidez neurtzen da (Charpy pendulua).

Energia zati sekzioa eginda erresistentzia kalkulatzen da.

  • Trakzioarekiko erresistentzia. Materialak trakzio indarra jasatean jasan dezakeen indarrik handiena sekzio unitate bakoitzeko.

  • Elastikotasuna. Material batek deformazioa eragin duen indarra desagertzean hasierako egoerara itzultzeko duen ahalmena. Adibidez: gomak elastikotasun handia du, aluminioak berriz, ez.

  • Nekearekiko erresistentzia. Materiala esfortzu aldakorren aurrean hautsi gabe irauteko duen ahalmena.

FISIKOAK:

  • Pisu espezifikoa. Material baten bolumen unitateak duen pisua.

  • Dentsitatea. Material baten bolumen unitateak duen masa. Adibideak:

Ura: 1kg/dm3   Burdina: 7,8kg/dm3  Aluminioa: 2,7kg/dm3


Entradas relacionadas: