Materialak teknologia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,75 KB

1-122 Azaldu aleazioak. Adibide bat idatzi ezazu:
Aleazioa metal baten nahastea beste material batzuekin urtu (gehienetan beste material batzuk) eta solidifikatzen uztean lortzen den materiala da. Hortik ezaugarri metalikoak dituen produktu bat irteten da eta produktu horrek, gainera, beraren osagaiek banaka ez dituzten beste propietate batzuk ere izango ditu. Adbz: Letoia.
2-122 Zer da altzairua? 
Altzairuak burdinaren eta karbonoaren arteko aleazioak dira eta horiei beste elementu batzuk gehitzen zaizkie: Kromoa, magnesioa, nikela, banadioa edo titanioa.
3-122 Altzairu motak idatzi itzazu
Altzairu arruntak, aleaturiko altzairuak.
4-122 Azaldu mota bakoitza eta idatzi euren erabilera:
Altzairu arruntak: Burdina eta karbonoa bakarrik dituzte. Soldatzeko errazak dira eta ez dute korrosioarekiko erresistentzia handirik. Egiturak, iltzeak, torlojuak, burdineria eta erreminta arruntak egiteko erabiltzen dira.
Aleaturiko altzairuak: Burdina eta eta karbonoa ez ezik, beste elementu batzuk ere badituzte, korrosioari, higidurari eta tenperatura handiei, ondo eusten diete. Tresna nahiz erreminta bereziak makineriako elementuak ebakitzeko erremintak, eta abar, egiteko erabiltzen dira.
5-122 Burdin urtuaren eta altzairuaren karbono portzentaia idatzi ezazu.
Altzairuek %0,03 eta 1,76 bitarteko karbono kopurua duen bitartean, burdin urtuek %1,76 eta 6,67 bitartekoa dute.
6-122 Burdinurtuaren erabilerak idatzi itzazu: 
Burdinurtuak mekanizatzeko eta moldeatzeko errazak dira eta tamaina handiko piezak egiteko erabiltzen dira; esaterako, makineriaren bankadak, galdarak, karkasak etab.
1-114 Zergatik tratatzen dira zurak? 
Zura hezetasunari eta parasitoei hobeto egiteko aurre tratatzen da.
2-114 Azaldu lehengaiak
Lehengaiak baliabide naturalak dira eta horietatik, jarduera teknikoan erabiltzen ditugun materialak ateratzen dira.
3-114 Idatzi lehengai mota batzuk
Hidrokarburoak, harriak nahiz mineralak, landareetatik datozen materialak eta animali jatorriko materialak dira gaur egun erabiltzen diren lehengai nagusiak.
4-114 Paperaren prozesua azaldu ezazu
Hasteko, enborrak basetik lortzen dira. Gero, azala kentzen zaie eta saldu egiten dute. Ondoren, bi prozesu desberdin daude, fabrika batzuetan zura zatitzen da eta beste fabrika batzuetan, zura izpitu egiten da eta orea zuritu eta irabiakitzen da. Gero, orea errefinatzen da eta ore likidoa lortzen da, eta metalezko sareko batetik pasatzen da eta gero soberan geratzen diren den ura hartzeko feldrotik. Ondoren, zilindro beroetatik pasatzen da eta lehortu egiten da. Amaitzeko, presio handiko zilindroetatik pasatzen da eta paper bobina lortzen da.
5-115 Zeintzuk dira altzairuaren merkatuko formak?
Altzairua plantxa, laukizuzen formako barra, profil eta alambre forman eskuratu daiteke.
6-115 Material bat aukeratu behar denean, zein ezaugarri hartzen dira kontuan?
Materialaren propietateak, egiteko aukerak, materialaren erabilgarritasuna, materialaren eta berori erabiltzeko baliabideen kostua, ingurugiroan duten eragina.
7-115 Ezaugarri bakoitza azaldu:
*Materialaren propietateak: Material baten erabilera bere propietateen araberakoa da.
*Egiteko aukerak: Material bat edo beste aukeratzea erabiltzeko moduan dauden makina nahiz erraminten, lan egiteko erraztasun handiagoren edo txikiagoaren, eta abar, menpe dago.
*Materialaren erabilgarritasuna: Material hori kantitate handiagoan edo txikiagoan egotea eta behar den lekutik hurbilago edo urrunago egotea.
*Materialaren eta berori erabiltzeko baliabideen kostua: Hasieran, eta egin nahi den produktuak uzten badu, ahalegina egingo da materialik merkeenak erabiltzeko.
*Ingurugiroan duten eragina:
Materialak lortu, sortu, erabili eta botatzean, ingurugiroan ahalik eta eragin txikiena duten materialak erabiltzeko ahalegina egin beharko da.
1-116 Nola sailkatzen dira materialak? 
Materialak sailkatzeko nodu asko daude: osaketaren arabera, jatorriaren arabera, propietate fisiko-kimikoen arabera, zelan fabrikatu diren kontuan hartuz,etab
2-116 Material natural bat eta artifizial bat idatzi ezazu.
Material naturala: Granitoa
Material artifiziala: Altzairua
3-116 Osaketaren arabera nolakoak izan daitezke materialak?
Elementuak eta konposatuak, homogeneoak eta heterogeneoak; metalezkoak eta ez metalezkoak, inorganikoak eta organikoak, etab.
4-116 Propietateen arabera nolakoak izan daitezke materialak? 
Zurrunak eta malguak, gogorrak eta apurkorrak, eroaleak eta isolatzaileak, erreziklagarriak eta erreziklaezinak, etab.
5-116: Materialen propietateak idatzi itzazu.
Propietate sentsorialak , propietate fisiko-kimikoak, propietate teknologikoak, propietate ekologikoak.
6-116 Eroankortasun termikoa, dilatazio termikoa, gardentasuna eta eroankortasun elektrikoa azaldu itzazu.
Eroankortasun termikoa: Materialak beroa eramateko duen gaitasun handi edo txikiagoarekin dago lotuta.
Dilatazio termikoa: Material batek beroatzean duen bolumen handitzen adierazten du.
Gardentasuna: Material batek argia igarotzen uzteko duen erraztasuna da.
Eroankortasun elektrikoa: Material bat korronte elektrikoaren eroale ona ala txarra den adierazten du.
7-116 Galdagarritasuna, plastikotasuna, harikortasuna eta xaplakortasuna azaldu itzazu.
Galdagarritasuna: Materialek galdatzeko duten erraztasun handi edo txikiagoa da.

Harikortasuna


Material batzuek harietan zabaltzeko duten gaitasuna da.

Xaflakortasuna


Material batzuek lamina meheetan zabaltzeko duten gaitasuna da.
8-116 Propietate ekologikoak azaldu itzazu.
Materialak ingururako duen kaltegarritasun handiago edo txikiagorekin zerikusia duten propietateak dira: toxikotasuna, lurrinkortasna, erreziklatzeko erraztasuna, etab.
1-117 Materialen propietate mekanikoak idatzi eta azaldu itzazu
Gogortasuna: Material batek beste batek marratzeari edo ebakitzeari dion erresistentzia da.
Iraunkortasuna: Material batek kolpea hartzean apurtzeari dion erresistentzia da, kolpeak jasaten dituzten materialak material iraunkorrak dira, kolpea hartzean apurtzen direnak material apurkorrak.
Malgutasuna: Material batek apurtu barik tolesteko duen gaitasuna da, Papera adibidez, material malgua da. Eta beira material zurruna.
Elastikotasuna: Material batek tiratu, konprimatu edo bihurritu ondoren lehengo itxura berriz eskuratzeko duen gaitasuna da. Kautxoa adibidez, material elastikoa da eta plasstilina material plastikoa.
2-117 Fabrikazio prozesu batzuk idatzi itzazu..
Tolestea, soldatzea, turnatzea...
3-117 Zergatik egiten dira saio teknologikoak? 3 arrazoi idatzi itzazu.
Material batek egoera batzuetan duen jokabidea aztertzeko.
Materialean zer konpondu behar den jakiteko.
Luzaro erabili ondoren apurtuko baden jakitzeko
1-118 Zerez osatuta dago zura? 
Zura zelulosaz, ligninaz, gatz mineralez eta urez dago osatuta.
2-118 Zertarako erabiltzen da zura? 
Zura gauza askotarako erabiltzen da: Eraikinen eraikuntza, trenbideak, telefono surtoinak, altzairiak, musika tresnak...
Gainera, papera produktu kimiko batzuk egiteko lehengaia da.
3-118 Zuraren ezaugarriak idatzi itzazu.
Zura material gogorra eta elastikoa da, beroa eta elektrizitatea ondo isolatzen ditu, ukitzean gozoa da eta bukaera asko onartzen du. Horrez gain, modu egokian tratatuz gero, oso material iraunkorra da.
4-118 Idatzi zur motak eta adibide batzuk
Zur bigunak (adbz, pinua) eta zur gogorrak (adbz haritza) Zura lortzen den zuhaitz motaren araberakoa da.
5-118 Zuraren aldaketak idatzi itzazu
Ebakitzea, azala kentzea, despiezea eta zatitzea, sikatzea
6-118 Aldaketa bakoitza azaldu ezazu.
Ebakitzea: Makina espezializatuekin egiten da.
Azala kentzea: Horren bidez, probetxugarriak ez diren adarrak eta sustraiak kentzen dira.
Despiezea eta zatitzea: Zerrategian egiten da. Enbor guztiak ez dira modu berean despiezatzen; despiezen enborraren ezaugarrien arabera egiten da, baita zurari eman nahi zaion erabileraren arabera. Zerrategian zuraren hondakin mordoa sortu eta hori erreziklatu egiten da.
Sikatzea: Horren bidez, zura egokitu egiten da lana, kolatua nahiz akabera errazteko, garraio kostuak gutxitzeko, iraunkortasuna hobetzeko, onddoen edo insektuen erasoaren ondoriozko infekzioei aurrea hartzeko eta zur sikuan gertatzen diren deformazioak murrizteko. Sikatzea modu naturalean edo artifizialean egin daiteke, bi prozedura horiek konbinatu ere daiteke
1-119 Zura zein formatan aurki daiteke salmenta tokietan?
Ohol trinkoak, xaflak eta laminak, listoiak eta oholtzarrak, moldurak eta profilak, biribilak.
2-119 Zura zaintzeko zer egin behar da?
Zura luzaro babesteko, zura pintatu edo babeste kimikoz bustitzen da; horiek parasitoak urruntzen dituzte
1-128 Material zeramikoen ezaugarriak idatzi itzazu.
Zeramikaren ezaugarri nagusiak gogortasuna eta gutxi dilatatzea dira, nahiz eta tenperatura handiak jasan; bere dimentsioak ez dira aldatzen eta metalezko aleazioak erabili ezin diren aplikazioetan erabiltzen dira.
2-128 Beiraren propietateak idatzi itzazu.
Oso material gogorrak 

Entradas relacionadas: