Materia jarraitua ala ez jarraitua?

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,05 KB

IKUR ELEKTRIKOAK Osagai elektrikoak ikur elektriko bidez adierazten ditugu. Osagai arrunten ikur elektrikoak: Zirkuituak eskema elektriko baten bidez adierazten dira, hona hemen adibide bat:

 Zirkuituaren elementu guztiak konektaturik daudenean, elektroien zirkulazioa lortzen dugu, kasu honetan zirkuitua itxia dagoela esaten dugu.

 Zirkuitua edozein puntutan jarraitua ez bada ez dugu korronte elektrikorik lortzen, kasu honetan zirkuitua irekia dagoela esaten dugu.HdbW380jWLYNioiizlHLH7wIb41Dzwp1T8tYrUnp

Zirkuitu itxia Zirkuitu irekia Zirkuitua irekia duten zirkuitu batzuk:uzQxA9DWtn2qGBz8EcsG55pHXmhxDxKEWSHUr0aG

OSAGAI ELEKTRIKOEN FAMILIAK Zirkuitu bat osatzen duten osagaiak lau familietan sailkatzen ditugu. 


Familia bakoitzak funtzio desberdin bat betetzen du.

 SORGAILUAK: Korronte elektrikoa ematen diote zirkuituari. 

HARGAILUAK: Energia elektrikoa beste energia mota batean transformatzen dute. 

EROALEAK: Korronte elektrikoa pasatzen uzten dute.

 KONTROL ELEMENTUAK: Zirkuitua kontrolatzen dute, normalean itxi eta irekitzen dute.

SORGAILUAK Sorgailuek korronte elektrikoa ematen diote zirkuituari, sorgailu diferente daude: zentral elektriko baten alternadorea, bizikletan erabiltzen dugun dinamoa, eguzki plaketan dauden eguzki zelulak, sakelako telefono baten bateria, etab. Oso erabilgarriak eta zirkuituak ikasteko egokienak pilak dira. Pila batean erreakzio kimiko baten bidez bi poloen artean tentsio elektriko edo potentzialdiferentzia lortzen da. Tentsioak pilatik ateratzen diren elektroien energia adierazten digu. Tentsioa neurtzeko Volta unitatea erabiltzen da eta V hizkiaz adierazten da. Hurrengo grafikoan gehien erabiltzen diren pilen tentsioa adierazten da: Zirkuituaren arabera egongo da bata edo bestea aukeratzea. Zirkuituan dauden elementuek tentsio maximo bat jasaten dute eta hartzaileek, ondo funtzionatzeko, minimo bat behar dute, datu hauen arabera egongo da gure aukera.

Entradas relacionadas: