Marxismoaren eragina ondorengo munduan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,89 KB

6.Marxismoaren kritika eta bere eragina ondorengo munduan

Marxismoaren interpretazio asko dagoen arren, argi dago horren helburua sufrimendua eta mendekotasun gutxiago egotea dela eta gizakia libre izatea.

Norberaren ikuspuntuaren arabera, marxismoa iraultza bezala ala zientzia bezala ikusi daiteke. Dena dela, marxismoan bi korronte oinarritzen dira: interpretazio humanista eta azterketa ekonomikoa. Lehenengoak gizakia hartzen du marxismoaren oinarritzat eta ekonomia gizakiaren tresna moduan ikusten du. Aldiz, bigarrenak marxismoa errealitatea ezagutzeko modu bat bezala, zientzia bezala, ikusten du eta, beraz, ekonomia du oinarritzat, hori delako errealitatea ezagutzeko tresna.

Bestalde, Marxen filosofiak kritika ugari jaso ditu:

-Gizakia ez da lana bakarrik.

-Teknologiak esaten duena egiten du gizakiak, hau da, produkzio-indarrak ideologia dira.

-Gizakiak naturarekin dituen harremanak ez dira ekoizpenezkoak bakarrik. Klaseen arteko borroka bakarrik begiratuz ezin da ulertu historia. Langile eta jabeez gain, klase sozial berriak daude.

-
Erlijioa ez da homogeneoa, heterogeneoa baizik eta, beraz, horren barnean ere badago askapenerako bidea.

Hala ere, ikuspegi onargarriak ere baditu:

-Praktikaren garrantzia erakutsi zuen.

-Gizakiari bere benetako izaera berreskuratzen laguntzeko beharra adierazi zuen eta, horretarako, errealitate soziala aztertu behar dela.

-Erlijioak historikoki izan duen ideologia menderatzailearen aldeko jarreraz konturatzen eta aldatzen laguntzea elizan era eragin du.

7- Feuerbaden eragina marxismoan eta Marxek egindako kritika Freuerbachi

Bai Feuerbach bai Marx ezkerra hegeliarrean kokatuko doguz.

A) Marxek Feurbachen ondorengo ideiak onartuko dauz:

1) Orain arteko filosofiak teologia mozorrotuaren papera bete dauala, hau da, filosofia teoria hutsa izan dela eta gutxiengoen pribilegioak babestu.Dauzala.

Filosofia

Marxentzako gainegiturazko edukia izan da (praxis), hau da, bere helburua izan behar da injustizia sozialekin amaitzea,. Gizartea transformatzea ... Beraz, filosofiak paper askatzailea bete behar du, eta ez, zapaltzaileen interesen babeslea.

2) Errealitate sensiblea errealitate bakarra dugula (interpretazio materialista), hau da, errealitate fisikotik eta pertzeptibotik kanpo ez daukagu ezer.

3) Giza harremanei emondako garrantzia. Antropologia Marxiarrean ere gizakia egilea da eta gizakia izaki soziala da.

4) Alienazio erlijiosoaren kontzeptua: gizakiak sortutakoa da Jainkoa eta Jainko irudi horretan jarri dauz gizaki idealaren ezaugarriak: orojakilea, oroegilea ... Hala ere, denborarekin ezezaguna bihurtuko da eta baita menperatzailea ere; beraz, alienante. Horrela gizakiak pentsatzen dau Jainkoak gizakia sortu dauala eta ez alderantziz. Marxek erlazio alienazioak kritikatuko dauz. Bere aburuz, ardatzezko alienazioa alienazio ekonomikoa izango da, beste alienazio mota guztiak honen ondorioak baitira.

B) Marxek egindako kritika Feuerbachi:

1) Aldaketa guztiak kausa mekanikoen ondorioz ez dirala. Horrela, mundua, materiala izanik, garapen edo prozesu historiko bati loturik dago. Marxismoak ez dau onartuko interpretazio mekanizistarik, hau da, errealitateak berak ez dauka aldatzeko gaitasuna. Marxen ustez, kanpoko baldintzak ezinbesteko eragina izango dabe errealitatern, bereziki baldintza ekonomikoak. Eta baldintza hauek aldatzean, beste guztia ere aldatuko da.

2)
Alienazio erlijiosoa miseriaren ondorioa da. Merxek Feuerbachen alienazio erlijiosoa onartuko dau, baina guztia miseriaren ondorioa dela esanez eta erlijioa dela irteera ba bizitza gordinetik eta miseriatik ihes egiteko: "Erlijioa da herriaren opioa."

3) Gizakia ez da ikusle hutsa, Egilea dela (homo faber), eta bere lanak prozesu historikoan eragina dauka

4) Gizakia gizaki zehatza dela (ibilbide historiko eta gizarte hartuemon zehatzak dauzana).
Beraz, gizakia ezin da inoiz kontzeptu orokor bat izan, Feuerbachek esaten eban
moduan.

 

Entradas relacionadas: