Marxismoa: Alienazioa eta Ekoizpen Modu Kapitalista

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,61 KB

Alienazioaren jatorria eta lanaren ikuspegia

Desberdintasunen aurka borrokatzeko oztopoak dira.

  • Erlijioa herriaren opioa da.
  • Ekonomia-alienazioa: Alienazio guztien iturburua.
  • Lanari buruzko ikuspegi kantiarra:
    • Lana naturala eta esentziala da gizakiarentzat.
    • Lanaren bidez gizakiak bere burua errealizatzen du.
    • Lanak gizartearen beharrak asetzeko balio du.

Marxen ikuspegia lanari buruz

Burgesen fabriketan egiten den lana ez da errealizatzailea, alienatzailea baizik:

  • Lanaldia inposatu egiten zaio langileari, osasun neurri guztien aurka.
  • Ekoizpen modu kapitalistan lanaren zentzua galdu egiten da.
  • Langileak ez du ekoizpen prozesuaren ikuspegi osoa; katearen erritmo bizkorrean lan egitera behartuta dago.

Ekonomia-alienazioaren dimentsioak

1. Ekoizkinarekiko alienazioa

  • Langilea ez da bere lanaren emaitzaren jabe.
  • Ekoizkina burgesarena da eta salgai bihurtzen da, merkatu transakzioaren bidez kapital bihurtuz.
  • Paradoxa: Langilearen lanaren fruitua bere esplotazioa areagotzea da (ikus gainbalioa).

2. Lan jarduerarekiko alienazioa

  • Lan jarduera inposatu egiten zaio langileari.
  • Gizatiarrak ez diren baldintzetan lan egin behar du.
  • Lanak ez du gizakiaren ahalmenak garatzeko balio; gizakia ekoizpen mekanismoaren pieza bat edo makinaren gehigarri hutsa da.

Salgaia eta gainbalioa

  • Kapitalista lehian irabazteko langileen lanari ahalik eta etekin gehien ateratzen saiatzen da.
  • Gainbalioaren onuradun bakarra fabrikako ugazaba da, langilearen lanaren emaitzaz jabetuz.
  • Marxen arabera, hau ez zen bidezkoa.
  • Makinen balioaren atzean ere beste langile batzuen esplotazioa dago.
  • Ekoizkinaren balio osoa langileentzat izan beharko luke.
  • Honek sortzen duen dinamikaren ondorioa langileen baldintzak gero eta okerragoak izatea da.

Alienazio politikoa eta soziala

Alienazio politikoa

  • Teorian, legearen aurrean gizaki guztiak berdinak diren arren, praktikan menderakuntza eta zapalkuntza gero eta handiagoak dira.
  • Burgesiak askatasun printzipioak merkataritzarako askatasun bakar eta urrikalgabe bilakatu ditu, zapalkuntza justifikatzeko.

Alienazio soziala

  • Klase bat aberasteak beste klase bat txirotzea inplikatzen du.
  • Bide honetatik, gizakien arteko harremanak degradatu egiten dira, merkataritza-harreman huts bilakatuz.

Entradas relacionadas: