Marx eta Langile Mugimendua: Teoria, Historia eta Borroka
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,48 KB
Marx-en Kezka eta Teoria
Marx-en kezka
Marx-en kezka nagusia langileriaren lan eta bizi baldintza txarrak ziren. Horiei konponbidea bilatzen saiatu zen.
Zergatik aztertzen du Marx-ek historia?
Marx-ek historia aztertzen du, konponbide bat topatzeko eta zer gertatu den ulertzeko, eta hortik, konklusioak ateratzeko.
Materialismo Historikoa
Zer da Materialismo Historikoa?
Marx-ek XIX. mendean sortutako teoria politikoa da. Materialismo historikoa: historiaren azterketatik ateratako konklusioa. Gauza guztien oinarria ekonomia da. Horregatik, ekonomian sortutako aldaketek eragina dute beste gauza guztietan (gizartean, eta abar). Adibidez, ideologiaren aldaketaren bat sortzen bada, ekonomia aldatu egiten da. Historian zehar, gizarteak etengabe aldatzen dira, eta aldaketa horiek guztiak ekonomian sortutako aldaketen ondorio dira: historiaren motorra ekonomia da.
Klase Borroka
Historian zehar, aro guztietan, klaseen arteko borroka gertatu izan da:
- Antzinaroan: nagusien eta esklaboen artean.
- Erdi Aroan: nobleen eta jopuen artean.
- Aro Modernoan: burgesiaren eta langileriaren artean.
Horren arrazoia ekonomikoa izan da beti, eta borroka horren ondorioz, aro batetik bestera pasatzen da, hau da, historia horregatik mugitzen da. Ondorio zuzena aro batetik bestera pasatzea da.
Erlazio Produktiboak
Erlazio Produktiboak: (Produktuak ateratzeko (manufakturen) prozesua) produkzio prozesuan parte hartzen duten pertsonen arteko erlazio ekonomikoa.
Burgesia eta Langileria
Burgesia
Gizarte klase bat da. Produkzio baliabideen jabeak ziren, ondasun materialak produzitzeko beharrezkoak diren baliabideen jabeak. Ondasun zuzenen jabeak (makinak, lurrak, lehengaiak, erregaiak...) eta ondasun ez zuzenen jabeak (eraikuntzak, bideak...) ziren. Langileen lanetik ateratako parte handi batekin (etekinak) geratzen dira, hau da, plusbaliaz geratzen dira. Kapital metaketa dute.
Langileria
Burgesiarentzat lan egiten dute eta etekinak burgesei eman behar dizkiete. Horren ondorioz, klaseen artean arazoak sortzen dira.
Kontzeptu Garrantzitsuak
- Produkzio Baliabideak: Ondasun materialak produzitzeko beharrezkoak diren baliabideak: zuzenak eta ez zuzenak.
- Plusbalia: Langilearen lanetik ateratako balioen igoera. Balio igoera horretatik, parte bat soldatak ordaintzeko da eta bestea etekinentzat. Kapitala metatzen dute burgesek etekinetatik aterata.
- Kapital Metaketa: Langileen lanetik ateratako dirua burgesek bereganatzen dute dirua metatzeko.
Marx-en Proposamena Langileen Egoera Aldatzeko
Marx-ek proposatzen zuen teoriaren arabera, industriako langileek iraultza egin behar zutela, kapitalismoa suntsitzeko eta langileei boterea emateko. Diktadura iraultzailea ezarri behar zutela, behin-behinekoa, helburuak lortu arte, hau da, klaseak eta jabetza pribatua desagerrarazi eta gizarte komunista ezarri arte, produkzio baliabideak kolektiboak zirelako. Helburuak lortu ostean, langileen diktadura desagertzen da, ez delako beharrezkoa.
Langile Mugimenduaren Hastapenak eta Garapena
Langile mugimenduaren hastapenak:
- Hasieran, bizi baldintza txarren aurka protestatzeko. Langileek makinak suntsitu zituzten (mugimendu ludikoa).
- Langileek ezin zituzten interesak defendatzeko elkarteak eratu. Elkartzeko eskubidea Britainia Handian 1824an lortu zen. Europan XIX. mendean zehar sindikatuak (langileen elkarteak) sortu ziren.
- Langileen presio-tresna nagusia greba izan zen. Helburuak: a) lan baldintza hobeak (lanaldia murriztu, haur lana desagerrarazi...) eta b) sufragio unibertsala (ez zuten boto eskubiderik).
- Mugimenduaren hasieran, nagusiek eta gobernuek langile mugimendua kendu nahi zuten. Horretarako, zigorrak eta kaleratzeak erabiltzen zituzten. Poliziak eta armadak grebak eta manifestazioak debekatzen zituzten.
Langileen Internazionalak
- Munduko langile-erakunde guztiek beren indarrak batu zituzten lehen internazionalak sortzeko. 1864an sortu zen lehen internazionala, baina sozialisten eta anarkisten desadostasunen ondorioz desagertu zen.
- 1889an sozialisten II. Internazionala sortu zen, ideologia marxistako langile erakundeen programak eta ekintzak koordinatzeko. Erakunde horiek langile mugimenduaren identitate-zeinuak ezarri zituzten, hala nola maiatzaren 1a eta Internazionalaren ereserkia.
- Lorpenak: gobernuek lan-arloko legeak onartu zituzten (haurren lana debekatu, amatasun baimenak eman...).
Langile Mugimendua eta Ideologiak
Langile Mugimendua: Langile mugimenduak bi ideologia izan zituen: sozialismoa eta anarkismoa. Langile mugimendua soldatapeko langileek euren lan eta politika egoera hobetzeko eginiko ekintza kolektiboen multzoa da.
Gizarte Komunista
Gizarte Komunista: Gizarte hau lortzea iraultzaren helburuetako bat zen. Klase gabeko gizartea da eta ez du jabetza pribaturik.
Lehen Internazionala
Lehen Internazionala: I. Internazionala 1864an sortu zen, ideologia marxistatik abiatuta. Marxek eta bere jarraitzaileek bultzatzen zuten, eta langileak eta burgesak interes desberdinengatik borrokatzea zen ideia nagusia.
Anarkismoa
Anarkismoa: Langile mugimenduak oinarritzat duen ideologietako bat zen. Ideologia hau 1848ko iraultzak gertatu baino lehen sortu zen.