Martxoan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,23 KB


  1. Otsaila, nahiz laburrena, da hilabete txarrena= Nahiz eta hilabete laburrena izan, egurarldi txarrena egiten du

  2. Kandelario elurra dario; San Blasek lagunduko dio=

  3. Otsailean bero, negua gero= otsailean bero egiten badu, hurrengo hilabetetan eguraldi txarra egingo du

  4. Otsailean lainoa noraino, elurra gero haraino= Otsailean elur asko egiten duela, eta askotan lainotuta dagoenean elurra  egiten du.

  5. Otsaileko loreak ez du sagarrik ematen=bakoitzak bere garaian datorrela adierazten du.

  6. Otsaila, katu-hila= Zeloko hilabetea da katuentzat eta kalera ateratzen dira.


  1. Martxoaren hasiera, zaharraren piztuera( Pertsona nagusiek neguaren eguraldia txarto eramaten dute, orduan martxoa udaberriaren hasiera da)

  2. Eguzki eta euri, martxoko eguraldi (Martxoan ez duela eguraldi zehatz bat, edozein eguraldi egon dezake )

  3. Martxoan arrautza eta martxoan txita ( Martxoan arrautza ateratzen dela, eta bi hilabete pasatzean jaio egiten da ) 

  4. Martxoa eurite, urtea ogite(martxoan egiten badu euria lurra landuta egongo da eta gero fruitu onak aterako ditu)

  5. Martxoko trumoiak berrogei eguneko ekaitza(  Martxoan trumoiak egoten badira, horren ondorioz ekaitzak ere egongo dira)

  6. Martxo lehorra, maiatza bustia(Martxoan ez badu euririk egiten, maiatza euritan egongo da.)


  1. Maiatza erdiz hotzak hila eta erdiz beroak errea (Maiatzean, hile erdia hotz asko egiten du eta beste erdia, izugarrizko beroa).

  2. Maiatz eurite, urtea ogite; hotza eta luzea, akabo gure laborea (Maiatzean euria egiten badu, janari oparoa, ordea, eguraldi hotz eta luzea egin ezkero, uztaren amaiera dakar).

  3. Maiatzean kukuak kuku, diruz banitu bi zaku (Maiatzean kukuak kantatzen dutenean, urtean zehar diru falta eza egongo ez dela iragartzen du, diru dezentea eta zorte ona baizik).

  4. Garia: txikia banintzen, handia banintzen, maiatzean buru nintzen (Berdin du txikia edo handia baldin baden gari uzta zeren eta maiatzean dena loratzen da).

  5. Maiatzeko beroa, urteko balioa (Maiatzean beroa egiten badu, gero fruitu eta uzta ugariak).

  6. Ospelak sendatzeko erremediorik onena, maiatzeko ihintz epela

Bi azalpen ditu:

  1. Ilunpeko egoera bati aurre egiteko sendagairik onena, maiatzeko izpiak dira.

  2. Azkordinei aurre egiteko erremediorik onena, maiatzeko izpiak dira.


  1. Apirila bero, negua gero. (beroa egiten badu neguan eguraldi txarra egingo du eta alderantziz.)

  2. Apirila euritsu, urteura ogitsu.(Apirilean euri asko egiten badu gero urtean ogia egongo da)

  3. Txikia banintz, handia baninta, apirilean lorea nintzen.(udaberrian loreak hasten direla.)

  4. Apirileko egunak hiru aro.( Apirilean gaudenena udaberria denez, denborak asko aldatzen du)

  5. Apirileko zizea urrea baino hobea.(udaberrian haizea bareoa da baina eguraldia epela da, orduan gustura sentitzen zara haize epelarekin.)

  6. Apirila hots? Ez gari ta eta ez agotz.(apirilean beroa egin behar duenez, hotza eta euria egiten baldin badu, uzta ez da hazten)

Entradas relacionadas: