Marokoko erregimen politikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,83 KB

Donostiako Ituna, 1930eko abuztuaren 17an Donostian ospatu zen bilera izan zen. Bertan, garaiko partidu errepublikar garrantzitsuenak elkartu ziren. Monarkiaren aurkako frontea sortu, kataluniarrei autonomia onartu eta II. Errepublikaren lehenengo gobernua osatzea dira bilerari atxiki zitzaizkion lorpen nagusiak.  Euskal Herriko alderdi abertzaleek (EAJ/PNV) ez zuten itunean parte hartu.

1931ko apirilean, udal hauteskundeak egin ziren, gizonezkoen sufragio unibertsala baieztatuz. 50 hiriburuetatik, 41ean errepublikazaleen eta sozialisten koalizioa atera zen garaile. 1931ko apirilaren 14an, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zen, Eibar izan zelarik lehen hiria. Jendeak kaleak hartzen hasi zen eta ez armadak ez Guardia Zibilak ez zuten aurka egin. Erregeak ez zuenez sostengurik aurkitu, erbesteratu egin zen.

Berehala, behin-behineko gobernua osatu zuten itunaren sinatzaileen artean, Alcala Zamora presidente izendatuz eta Manuel Azaña gobernu burua. Hauteskunde konstituziogileak ekainean izan ziren.

Erreformek, oposizio handia izan zuten beren pribilegio eta boterea mehatxatuta ikusten zuten sektoreen aldetik: 1931ko abenduan, lurjabe handiek, industriari eta finantziariek talde bat sortu zuten jabe handien interesen denfentsarako; armadaren sektore asko ere erreformen eta deszentralizazio administratiboaren aurka zeuden. 1932ko udan, Sanjurjo Guardia Zibileko jeneralaren  altxamendua gertatu zen (gobernuak konspirazioa kontrolatu eta jenerala atxilotu zuen); azkenik, 1931ko konstituzioaren estatuaren eta elizaren bereizketak, eta ezkontza zibila eta dibortzio legeek eliza Errepublikaren kontra jarri zuten.

Biurteko erreformistan eman zen krisi politikoak gobernuaren erorketa ekarri zuen eta 1933ko azaroan berriro hauteskundeak antolatu ziren. Hauteskunde hauetan, eskuindarrek (CEDA, Lerrouxen Alderdi Erradikala…) garaipena lortu zuten, ezkerra banaturik aurkeztu baitzen. 1933-36 bitarteko eskuindarren gobernuek aurreko erreforma guztiak bertan behera utzi zituzten, eta 1931ko konstituzioa ere edukirik gabe utzi zuten. Gobernu honekin, elizak eta militarrek lehen galdutako indarra berreskuratu zuten.

Denborarik galdu gabe ezkerreko alderdi eta sindikatuek greba orokorra antolatu zuten, Katalunian Kataluniako estatua aldarrikatu zen (1934) eta Asturiasen urriko iraultza eman zen, baina Francok Marokoko tropekin zapalkuntza gogorra egin zuen, iraultza geldiaraziz.Estraperloaren gertakariak sortutako oihartzunaren ondorioz, Alderdi Erradikala krisian erori zen eta hauteskundeak antolatu ziren 1936ko otsailerako.

1936ko urtarrilaren 15ean sinatu zuten Fronte Popularraren programa, talde faxistak boterera iristearen beldurrak bultzaturik. Oso talde ezberdinek osatu zuten, hala nola, Unión Republicana, Izquierda Republicana, PSOE, PCE, POUM, alderdi nazionalista batzuk (ANV, Partido Galeguista…) eta indar sindikalistak lagundurik. Hauek irabazi zituzten 1936ko hauteskundeak.

4. BALORAZIOAFrente Popularraren garaipena gertatu bezain pronto, eskuindarrak eta hainbat militar hasi ziren estatu-kolpea prestatzen. Alemanian eta Italian jadanik errotuta zegoen faxismoa, berehala egi bihurtuko da Espainian. Errepublika bizitza politikoa demokratizatzeko saioa izan zen, Espainia modernizatzeko eta betiko arazoei (analfabestismoa, nazionalismoen autonomia nahia, nekazarien pobrezia…) irtenbidea emateko saiakera bat. Errepublikaren amets demokratiko eta aurrerakoiak Gerra Zibilak eten zituen; Francoren diktadurak, sustraitik ebaki zuen lortutako guztia, lurraldeak konkistatu bezain pronto, deuseztatzen baitzuen errepublikaren legedia osoa, eta berrogei urtez horrela izan zen, Trantsizio garaira arte.

Entradas relacionadas: