Marko Tulio Zizeron: Erromako Hizlaria, Filosofoa eta Politikaria

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,4 KB

Marko Tulio Zizeron (K.a. 106-43)

Marko Tulio Zizeron Arpinon jaio zen, K.a. 106an, zaldun klaseko familia batean. Hizlaritza eta filosofia ikasi zituen, eta legelarien lanek zuzenbidearekiko interesa sortu zioten. Ospe handiko abokatua izan zen. Katilinaren laguntzaileak epaiketarik gabe hiltzeko agindua eman zuelako, erbesteratu egin zuten. Handik gutxira hil zen, K.a. 43an.

Hizlaritza

K.a. I. mendearen bukaeran, fenomeno garrantzitsu bat gertatu zen Erroman: Errepublikaren desagerpena. Zizeron izan zen oradore garrantzitsuena, eta bere garaiko gertakizun politiko nagusienak bizi izan zituen. Haren obra diskurtsoetan eta lan erretorikoetan sailka dezakegu.

Diskurtsoak

Bi eratakoak bereiz ditzakegu: judizialak (pro eta in) eta politikoak (in edo pro). Hona hemen Zizeronen diskurtso aipagarrienak:

  • In C. Verrem
  • Pro lege Manilia
  • In L. Catilinam
  • Pro Caelio
  • Pro Milone
  • Pro Archia poeta
  • Pro Marcello
  • Pro Ligario
  • In M. Antonium orationes Philippicae

Obra Erretorikoa

Zizeronek oratoriari buruzko obrak ere utzi zizkigun. Bertan, diskurtso bat nola hasi, nola konposatu behar den eta zein teknika erabili behar den azaltzen digu. Obra aipagarrienak hauek dira:

  • Brutus
  • De oratore

Zizeronek bost puntu azpimarratzen ditu: inventio, dispositio, elocutio, memoria eta actio. Diskurtsoek atal ezberdinak zituzten: exordium, narratio, argumentatio, probatio, refutatio eta peroratio. Helburua zen jendea heztea, atsegina izatea, hunkitzea eta konbentzitzea. Orator obran, espresioaren elementuak, esaldiaren harmonia eta erritmoa lantzen ditu.

Epistolografia

Zizeronen gutun-bildumek toki garrantzitsua betetzen dute epistolografia latindarraren barnean. Hona hemen bilduma nagusiak:

  • Epistulae ad familiares
  • Epistulae ad Atticum
  • Epistulae ad Quintum fratrem
  • Epistulae ad Brutum

Zizeronen estiloa, diskurtsoekin konparatuz, irekiagoa eta herrikoiagoa da gutunetan.

Filosofia

Filosofian ere aritu zen Zizeron. De re publica (6 liburuki) obran, demokrazia, aristokrazia eta monarkiaren arteko nahasketa zen gobernu-modurik onena zela adierazi zuen. De legibus (6 liburuki) lanean, antolakuntza politikoaz eta lege erlijiosoez aritu zen. Consolatio idatzi zuen bere alaba Tulia hil zenean. Filosofia moralean, giza ohiturak eta portaera aztertu zituen De finibus bonorum et malorum (5 liburuki), Tusculanae disputationes (5 liburuki) eta De Officiis obretan. Erlijio-arazoei buruzko liburuak ere idatzi zituen: De natura deorum eta De divinatione. Azkenik, filosofia moralaren barruan, Cato maior, de senectute eta Laelius, de amicitia aipa ditzakegu. Zizeron Aristotelismoaren aldekoa agertzen da zenbait obretan. Idazteko eran, elkarrizketa erabili zuen. Pertsonaiak ondo zehazten zituen, eta haien ideien eztabaidari garrantzi handiagoa ematen zion.

Zizeron literaturako idazlerik handienetarikoa izan zen. Harekin, latindar prosa maila goren-gorenera iritsi zen.

Entradas relacionadas: