Maria kristinaren erreginaordetza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,3 KB

ESTATU LIBERALA:


Gatazka liberalismoak garaitu zuen eta horrela jarraitu zuen Maria Kristina eta Espartero erregeordeen agintaldietan. Isabel II.Aren garaian finkatuta gelditu zen konstituzio erregimena. Seiurtekoa, progresistek, demokratek eta errepublikarrek sustatutako iraultza demokratikoa gailendu zen. Euskal foru erregimena konstituzioaren esparru berriari egokitu zitzaio, industrializazioa gertatzen hasi zen, eta herrialde guztira zabaldu zen klaseetan banatutako gizarte antolaketa. 1.ERREGEORDEEN GARAIA Fernando VII.A hil zenen (1833), Isabel II.A adin txikikoa zenez, Maria Kristina erreginaordearen eta Espartero jeneral erregeordearen esku egon zen errregetza. Bitarte horretan finkatu ziztuzten espainian Estatu liberalaren oinarriak.

Aldi berean lehen karlistaldia sortu zen (liberalen eta absolutisten arteko gatazka) rta erregimen politiko mistoa, konstituzionala eta forala ezarri zen haren ondorioz. A) Maria Kristinaren erreginaordetza (18833-1840) Fernando VII.A hil znean, bere alaba Isabel II.Ak hiru urte besterik ez zituen, eta Isabelen ama, Maria Kristina izan zen erreginaorde zazpi urtez. Bere erreginaordetzan karlistaldia gertatu zen, eta areagotu zein zen liberalismoaren barruko ideologien zatiketa, progresisten eta moderatuen arteko zatiketa hain zuzen. B) Errege Estatutuaren garaiko gobernu moderatua: Karlistaldia zela eta, Maria Kristinak gobernu kontserbadorea osatu zuen, Cea Bermudez buru zuela. Presioa zela eta, 1834. Urtean beste gabinete bat osatu zuen joera moderatuko Martinez de la Rosa buru zuela. Moderatuen zeregin nagusia Errege Estatutu idaztea izan zen. Honek bidea zabaldu zion Monarkia konstituzionalari c)

Progresisten goraldia

1835ean, Maria Kristinak Alvarez Mendizabal progresista izendatu zuen gobernuburu, baina hurrengo urtean Francisco Javier Isturiz jarri zuen gobernuan. Progresistek matxinada eta konspiratua antolatu zuten. Mendizabal jarri zuen berriro ere Ogasunaren buru eta haren neurri esanguratsuenak elizaren ondasunak desamortizatzea eta konstituzio berria aldarrikatzea izan ziren. D)

Mendizabalen desamortizazioa

1835 eta 1837 bitartean elizaren ondasunen desamortizazioa eman zen.
Ondasun asko nazionalizatu zituzten eta enkante publikoan saldu. Ondorioz, nabarmen handitu ziren Ogasunaren diru sarrerak. Noble tea burges aberatsak liberalismoaren aldera erakarri zituzten neurri haiek, beraiek baitziren erosle nagusiak. Ondorioz, nekazariak liberalismoaren aurka jarri ziren. E)

1837ko konstituzioa

Konstituzio progresista berri bat aldarrikatu zuen maiatzean. Liberalismoaren printzipio liberalak finkatu zituen, Euskal Herrian Foru aldundiak deuseztatu eta erakunde konstituzionalak ezarri zituzten. F) Moderatuen itzulera: 1837ko hauteskundeak moderatuek irabazi zituzten, eta gehiengoari eutsi zioten 1840 arte. 1840an udalen legea eman zuen gobernuak: oso lege zentralista zen eta gobernu moderatuaren eta erreginaordearen gainbehera etorri zen lege haren eskutik. Progresistek Espartero jenerala erregeorde izendatzeko eskatu zuten eta gatazkak medio erreginak abdikatu egin zuen 1840ko urrian.

Entradas relacionadas: