Marco Tulio Zizeron: Erromako Abokatu eta Hizlari Bikaina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,21 KB

MARCO TULIO ZIZERON (K.A 106-43)

Lazioko Arpino hiri txikian jaio zen, hezkuntza sendoa eman zion erdi mailako familia batean. Abokatu bikaina izan zen eta lanbide horretan politikarekin bat aritu zen. Oso gizon jakintsua eta hizlari bikaina izan zen. Klase aberatsen interesak bateratzen saiatu zen equites eta senadoreen artean.

K.a 63.urtean kontsul izendatuko dute eta urte berean Katilinaren konjurazioaz jabetu eta zenbait ekintza aurrera eraman zituen traidoreen aurka.

K.a 57.urtean Erromara itzultzen da eta estrategia politikoa aldatuko du. Bere helburua hiritar zintzo guztiek aberriaren proiektuan parte hartzea izango da.

K.a 44.urtean Zesar erail zuten eta Zizeronek momentu egokia zela pentsatu zuen Errepublika mantentzearen alde borrokatzeko eta horregatik Marko Antonioren kontra gogor jo zuen Senaduan berak idatzitako “ Filipikak” hitzaldia emanez. Marko Antoniok et Augustok gobernatzeko paktua egin ondoren lehenengoak Zizeron gogor zigortzeko eskatzen dio Augustori. Heriotz zigorra jaso eta bere burua pika batean hiltzatu eta foroan erakutsi zuten

Lanak:

  • De oratore: Elkarrizketa moduan idatzirik dagoen erretorikari buruzko tratatu bat da eta hizlari batek jaso beharko lukeen hezkuntzari buruz dihardu.
  • Orator: Bere azkeneko erretorikari buruzko hitzaldia
  • Brutus: Hizlaritzaren historia kontatu

Zizeronen iritziz hizlariaren xedea edozein hitzaldi motan hizlariak honako helburu hauek bete behar ditu:

  • Docere: Hezi. Gertaerak azalduz eta argudioak emanez
  • Delectare: Atsegina izan. Pasarteak kontatuz, hitz jokoak eginez…
  • Movere: Hunkitu: Bideratutako patetismoaren bidez
  • Hitzaldiak: Normalean norbait defendatzeko edo salatzeko egin. Hona hemen ezagunenak:
  1. Pro Archia Poeta
  2. In Verrem
  3. Pro Marcello
  4. In Catilinam

Hauetaz gain, beste obra asko idatzi zituen filosofia eta teoria politikoaren inguruan. Zizeronen ondoren hizlaririk garrantzitsuena Kalahorrako Kintiliano dugu Institutio Oratoriae lanarekin.

Entradas relacionadas: