Makroekonomiaren oinarriak eta adierazleak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,78 KB

Makroekonomiaren oinarriak

Makroekonomiak ekonomia oro har aztertzen du; mikroekonomiak, berriz, orokortasun horren barruan, haren atalen portaera aztertzen du.

Aldagai makroekonomiko nagusiak

Aldagai makroekonomikoakEkonomia-adierazleak
Ekonomia-hazkundeaBPGd-a (ekoizpena)
Prezioak (erosketa-saskia)KPIa
Diruaren prezioaInteres-tasa
Enplegu-mailaOkupazio-tasa eta langabezia-tasa

Bolada onak eta txarrak izaten ditu ekonomiak. Bolada txarretan, ondorio negatiboak murrizteko, aldagai hauek giltzarri dira:

  • Ekonomia-hazkundea: Kezka gehien eragiten duen alderdia da; izan ere, hazkundeak eragin handia du aberastasunean eta lanpostuetan.
  • Prezioak: Eguneroko erosketen kostua. Ondasun edo zerbitzu baten prezioaren igoerak zuzenean eragiten digu.
  • Diruaren prezioa: Maileguan eskatzeak duen kostua (interes-tasa). Hipoteken eta maileguen bidez familiei eragiten die.
  • Enplegu-maila: Herrialde baten ongizatean eta familien egoeran eragin zuzena duen adierazlea da.

BPGd eta Inflazioa

BPGd-a: Herrialde batean denbora-aldi batean (eskuarki, urtebete) ekoizten diren azken ondasun eta zerbitzu guztien diru-balioa da.

Inflazioa: Ekonomia bateko prezioek oro har eta modu jarraituan gora egitea da.

Inflazio-motak

DeflazioaNeurrizkoaArrapaladakoaHiperinflazioa
< % 0% 3 inguru% 10-99> % 100

Inflazioaren arrazoiak

  1. Ekoizpen-kostuen igoera: Enpresek ekoizpen-baliabideen truke ordaintzen dutena igotzean, azken prezioak ere igo egiten dira.
  2. Eskaria handitzea: Eskaria eskaintza baino handiagoa denean, prezioak igo egiten dira.
  3. Diru gehiegi zirkulazioan: Ekoizpenarekin bat ez datorren diru-jaulkipenak prezioen igoera dakar.

Jarduera praktikoak

1. Ariketa: BPGd-aren kalkulua
BPGd = K + I + G + (S - N)
(K: kontsumo pribatua, I: inbertsioak, G: gastu publikoa, S: esportazioak, N: inportazioak)

2. Ariketa: Ehuneko aldakuntza
Abonamenduaren prezioa: 900 €-tik 1.100 €-ra.
Formula: ((Balio berria - Balio zaharra) / Balio zaharra) * 100
Emaitza: ((1.100 - 900) / 900) * 100 = % 22,22 igo da.

Entradas relacionadas: