Makinak eta Mekanismoak: Oinarrizko Gida
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 712,52 KB
1. Makinak eta osagaiak
Makinak lan bat egitean esfortzua murrizteko eta azkarrago egiteko balio duten tresnak dira. Makinen osagaiak hauek dira:
- Osagai eragilea: Energia kontsumituz, higidura eta indarra sortzen dituen osagaia da.
- Transmisio-osagaia: Osagai eragileak sortzen dituen higidura eta indarra transmititzen edo eraldatzen dituen osagaia da. Mekanismo batek edo batzuek osatzen dute.
- Osagai hartzailea: Transmisio-osagaiak transmititzen edo eraldatzen dituen higidura eta indarra hartu eta erabiltzen dituen osagaia da.
3. Higidura transmititzeko mekanismoak
3.3. Marruskadura-gurpilak
Higidura zirkularra transmititzen duen mekanismoa da eta elkar ukitzen duten bi gurpilez osatuta dago. Motak: kanpokoak, barrukoak eta kono-enbor formakoak.
3.4. Poleak uhalarekin
Higidura zirkularra transmititzen duen mekanismoa da eta uhal baten bidez lotuta dauden bi poleaz osatuta dago. Bi atal ditu:
- Polea eragilea (1): Motoreak duen polea da.
- Polea hartzailea (2): Higidura hartzen duen polea da.
Motak:
- Polea sistema biderkatzailea (i < 1): Gurpil hartzailearen biraketa-abiadura handiagoa da gurpil eragilearena baino.
- Polea sistema erreduzitzailea (i > 1): Gurpil hartzailearen biraketa-abiadura txikiagoa da gurpil eragilearena baino.
3.5. Engranajeak
Higidura zirkularra transmititzen duen mekanismoa da eta elkarrekin engranatzen diren bi gurpil horzdunez osatuta dago. Engranajeen sailkapena (ardatzen posizioen arabera):
3.6. Torloju amaigabea-koroa
Higidura zirkularra transmititzen duen mekanismoa da eta elkarrekin engranatzen diren gurpil horzdun batez eta torloju amaigabe batez osatuta dago. Torloju amaigabe bat helize bat edo batzuk zizelkatuta dituen zilindro bat da.
3.7. Engranajeak katearekin
Higidura zirkularra transmititzen duen mekanismoa da eta kate baten bidez lotuta dauden bi gurpil horzdunez osatuta dago.
4. Higidura eraldatzeko mekanismoak
4.1. Tornua
Higidura zirkularra lineal bihurtzen duen mekanismoa da eta zilindro batez eta biradera batez osatuta dago.
4.2. Torloju-azkoina
Higidura zirkularra lineal bihurtzen duen mekanismoa da eta torloju batez eta azkoin batez osatuta dago. Motak:
- Azkoina finkoa eta torloju higikorra (baraila, txorrota).
- Torlojua finkoa eta azkoina higikorra (kola-barra, kotxeko katua).
4.3. Pinoi-kremailera
Higidura zirkularra lineal bihurtzen duen mekanismoa da eta elkarrekin engranatzen diren gurpil horzdun batez (pinoia) eta barra horzdun batez (kremailera) osatuta dago.
4.4. Biela-biradera
Atzera-aurrerako higidura lineala zirkular, edo alderantziz, bihurtzen duen mekanismoa da eta elkarren arteko lotura artikulatua duten biela batez eta biradera batez osatuta dago.
Motak:
- Higidura zirkularra lineal bihurtzen duen biela-biradera (josteko makina).
- Higidura lineala zirkular bihurtzen duen biela-biradera (eztanda-motorra).
4.6. Espeka
Higidura zirkularra atzera-aurrerako higidura lineal bihurtzen duen mekanismoa da. Espeka-ardatza: Posizio angeluar desberdinetako espekak dituen ardatza da, motorraren balbulak koordinatuta ireki eta ixteko erabiltzen dena.
4.7. Gurpil eszentrikoa
Higidura zirkularra atzera-aurrerako higidura lineal bihurtzen duen mekanismoa da. Eszentrikotasuna (e): Gurpil eszentrikoaren zentroaren eta ardatzaren arteko distantzia da.
5. Beste mekanismo batzuk
5.1. Arrapala
Pisuak esfortzu gutxiagorekin altxatzeko balio duen plano inklinatu bat da.
5.2. Ziria
Prisma triangeluar forma duen pieza bat da.
5.3. Trinketa
Gurpil horzdun baten biraketa noranzko batean ahalbidetu baina beste noranzkoan eragozten duen mekanismoa da.
6. Elementu mekanikoen euskarriak
6.1. Kojineteak
Biratzen diren elementu mekanikoei (ardatzei) eusten dieten elementuak dira.
- Marruskadura-kojineteak: Karkasa baten barruan dagoen zorro batez osatuta daude.
- Errodadurako kojineteak: Karkasa baten barruan dagoen boladun edo arraboldun errodamendu batez osatuta daude.
6.2. Gidak
Higidura zuzena duten elementu mekanikoei eusten dieten elementuak dira. Motak: 1. Gida zilindrikoa, 2. Gida laua, 3. Gida prismatikoa, 4. Miru-buztanaren gida.
7. Elementu mekanikoen loturak
7.1. Lotura finkoak
Piezak modu iraunkorrean lotzeko balio duten loturak dira: errematxeak, soldadura eta itsasgarriak.
7.2. Lotura desmuntagarriak
Desmunta daitezkeen piezak lotzeko balio duten loturak dira:
- Elementu hariztatuak: Torlojua, esparragoa, bernoa, etab.
- Elementu ez hariztatuak: Kisketa, txabeta.
7.3. Akoplamenduak
Ardatzen arteko loturak dira, biraketa-higidura transmititzeko:
- Akoplamendu zurrunak: Lerrokatuta dauden ardatzak lotzen dituzte.
- Akoplamendu mugikorrak: Lerrokatuta ez dauden ardatzak lotzen dituzte (Oldham, Cardan).
- Enbrageak: Bi ardatz lotzeko edo bakantzeko aukera ematen dute.