Maitasun olerkiak euskaraz

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,31 KB

Lazarraga

-Tamaina:/-Amodioa eta maiteminduen arteko gorabeherak dira gai nagusia. Poesiak betetzen ditu lanaren bi herenak, eta gainerako garai hartan inguruko hizkuntzetan ohiko zirenen erako artzain eleberria da: artzain, sirena, zaldun eta bestelako pertsonaiez osatutako abenturazko prosa-lana. Garai hartan arrakasta zuen generoa da. Adibidez, Espainian , Jorge Montemayorrek eta Garcilaso de la Vegak ere landu zuten arlo hau. Imitatzaile ugari izan zuten autore horiek, eta horien artean dago Lazarraga ere.

Forma: prosa eta poesia batera datoz obra honetan. Estilo tradizionaleko lirika gortesaua da Lazarragaren lanean ageri dena. XV. Mendeko abesti lirikoetatik  hurbilekoa da. Etxeparek erabilitakoa baino dotoreagoa, gortesau eitekoa (itxurakoa), baina XVII. Mendean Oihenartek eskatuko zuen zorroztasun eta zehaztasunik gabea. Bere poesietan nabari denez, Lazarragak ezagutzen omen zituen euskal bertso molde erabilienak. Gaztelaniazko zatiak ere baditu, baina, gehienbat euskaraz idatzia da. Prosazko zatiak hartzen du, bereziki, gure arreta. Badirudi, Lazarragaren garaian, ohikoa zela horrelako lanak, argitaratu gabe, artxiboetan eta liburutegi pertsonaletan gordetzea./​Euskalkia:/Ondorioa:


Etxepare

Linguae Vasconum Primitiae:Lau zati bereiz daitezke, sarreraz gain:Erlijio-gaiak/Amodio-
Gaiak/Bere buruari jarriak/Euskararen goresmenezko bi kantu.

KRITIKA

Herri-olerkaria da Etxepare. Horrekin, herritar arruntarentzat idazten duela esan  nahi dugu. Irakurtzen ere ez zekiten herritarrek kantatzeko moduko olerkiak paratu zituen, doinu ezaguneko neurrian kantatzeko, hain zuzen.  Maitasun-gaiak naturaltasun osoz erabiltzen ditu, gaztelaniazko literaturan Alfontso X.Aren Cantigas izeneko obratik hasita, Juan Ruiz Hitako artzapezaren El libro de Buen Amor  garaiko obrak arte antzeman daitekeen naturaltasun berarekin. Izan ere, Europan Erdi Aroan zabaldu zen lirika gortesau idealistatik urruti dago Etxepareren lirika profanoa; maitasun-harremanen plazerak, naturaltasun osoz, platonismo-arrastorik gabe, azaltzen ditu.


Garai batean gutxietsia izan da Etxeparek egindako lan, zenbait arrazoi tarteko:

  • Amodio-gaiak erabiltzeko freskotasun edo naturaltasun hori; hain zuzen, onartezina bihurtu zen Trentoko Kontzilioaren ondoren.

  • Etxeparek aukeratutako bide herrikoiak neurri eta errimetan akatsak zeuzkan Errenazimenduko haize berriek eskatzen zuten poetika berriaren ikuspegirako. Oihenarten kritika da horren lekuko.

Axular

Kritika

Ezin dugu ahaztu, Axular sermolaria izan zela idazlea baino lehen. Genero pertsuasiboa darabil, giza jokaera aldaraztea baitu xede. Irakurlearen gogoa bereganatzeko ahalegin horretan, baliabide erretoriko jakinak erabiltzen ditu, bereziki hiru alderdi arretaz zainduz obraren 60 kapituluetan:Irakastea,Atsegin izatea:Mugiaraztea

:Hizkuntza guztiek dute beren literaturan eredu den idazleren bat: Axular da

Aspalditasuna: hiru mende eta erdi pasatuta, etenik gabe idazle askok goraipatu dute, gaur egun arte, Axularren lana. Denborak ematen duen ikuspegi luzetik begiratuta, handi izaten jarraitzen du haren lanak.​​Originaltasuna: itzulpenak eta kopiak ez dira, noski, originalak. Maisulan batek herri baten eta haren hizkuntzaren fruitu jatorra izan behar du. Hizkuntza horretan pentsatua eta ernea, bai mamiz, bai azalez.Mami baliotsua: kristau-ikasbidearen erdigunean kokatzen da gaia. Bizitza jainkoaganako bidea da, hura baita kristauaren  helmuga. Bide horretan  nagikeriak edo eginkizunak geroko uzteak egiten duen kalteaz dihardu liburuan zehar.​​Hizkuntza egokia: euskara ederki daki eta euskal mundua ondo ezagutzen du Axularrek. Hori frogatzen du atsotitzen erabilera ugari eta egokiak; baita sinonimoen pilaketak ere, Euskal Herri osoan ulergarri izan zedin bere lana. Hitz-jokoek, errefrauek, umore-kolpeek, denek dute euskal kutsua. Forma ederra: literaturaren aldetik, forma lirain, txairo, malgua eta hizkera bizia, gatz eta piperduna eskatzen zaio maisulan bati. Handik eta hemendik jasotakoak bere errotan eho ondoren eskaintzen dizkigu, ideia batetik bestera, bortxarik gabe, berez pasatzen delarik. Erdi mailako jendearentzat idazten du, perpausak modu orekatuan kateatuz, irakurlearen arreta etengabe irabaziz.


Entradas relacionadas: