Maitasun gutuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,24 KB

Hautatu beharrak sortzen dio larritasuna Leturiari (protagonista). Txillardegiren bigarren novelan (Peru Leartzakoa, 1960) eguneroko bizimodu aspergarriak eta denboraren ihesak kezkatzen duta protagonistari.Leturia eta Leartza,hainbat arrazoiengatik,
problemaz jositako gizonak ditugu, amaiera txarrak izang dutenak. Liburu biek hizkuntza dute, apika, alderdirik makalena. Lehen liburuetako euskera hobeto eta aberastu egin zuen Txillardegik Elsa Scheelen (1969) hirugarren eleberriarekin. Egitura aldetik ere, bide jorratuagoak erabili zituen.
Euskal Herritik urrun, emakume belgikar baten arazo pertsonalak eta gorabehera sentimentalak azaltzen dizkigun liburu honek irakurleari zabala bereganatu zuen. Txillardegi: Ingenieroa zen. Liburuaren gaia:
Norbaitek egunkaria jaso du. Hark irakurleari eskaintzen dio. Egunkariaren ibilbide luzea Parisen. Mirenekin maitemindu eta ezkondu vaina azkenean, guztiaz nazkaturik eta Miren hilarik zegoela, protagonista bere buruaz veste egiten du. Liburua urtaroetan banatuta dago.
 MIRANDEREN ETA ARESTIREN ELEBERRIAK
Poesiari eskainitako atalean mintzatuko gara luzeago bi autore hauetaz. Hala ere, uste dugu merezi duela prosan idatzi zutenari buruzko aipamena egitea. Aldizkarietan agertu zituen Gabriel Arestik (1933-1975) bere ipuinak eta nobela bat. Idazle bilbotarren eleberri bakarra dugun hori
(Mundu-munduan 1965) antzerkirako moldatu zuen lehendabizi. Nobela atipiko honetan oso hurbil baina ezkutua dagoen bizimodua bistararatzen digu Arestik: 1960 inguruko industrializazio basatia dela bide, Bilbo aldean sortzen diren txabola auzoetako miseria gorria sufritu behar
dutenena. Jon Mirande (1925-1972) paristarren prosa lanak ere ez ziren berandura arte libururatu Aldizkarietan barreiaturik zeukan produkzio guztia. Bizi zelarik, Haur besoetan (1970) eleberria soilik argitaratu zioten. Hamaika urte lehenago buruturik zuen jada gizon heldu eta haur
neskatobaten arteko maitasun harremanak kontatzen dizkigun liburu hau. Euskal Herrian aipaezinezko gaia zen oraindik 1960an.Lanaren balioaz iritzi guztiak bat etorri ez arren, gehienetan ez zaio Haur besoetakoari ukatzen horrelako gai bat jorratzeko duen trebezia eta zenbait pasarteren edertasuna. Kontuan izanda, gainera, egileak veste idazlan batzuetan ez duela inolako erreparorik gauzak askoz ere gordinagoan adierazteko. Gaia: Eleberri psikologikoa. Protagonista konteliaren eta Teresa 11 urteko alaba besoetako arteko harreman pederasta da gaia. 

Mirande:

Heterodoxoa eta eskaldagarria. Ideologikoki antisemita, antiklerikala faszista eta antifrankista era berean. Poliglota, hau da, hizkuntza asko hitz egiten eta idazten ditu. Aita zuberotarrak ditu. Jon Mirande bere buruaz beste egin zuen. 
1. Iparraldeko bi poeta
Jon Miranderen (1925-1972) poemagintza. Urriagoa, liburu bakar batean ondo kabitzen dena; 
aldizkarietan barreiatua zeukana hil eta gero argitaratu zioten edizio desberdinetan. Argitalpen batetik bestera diferentzia egon arren, funtsean,liburu berbera dugu. Mirande euskaldun berria dugu, hiritarra, Parisen jaio eta bizi izana, paganoa eta antikristaua. Inork antzekorik ere aldarrikatu ez zuenean, Euskal Herriaren norberatasuna defendatzeko, indarkeriaren alde agertu zen. Batzuek pentsatzeko eran fasxismoaren ukitua ikusten zioten.
Horrelako baldintzekin oso bestelakoa izan zen derrigorrez Miranderen poesia. Metrikan baino areago gaietan eta hizkeran daude alderik nabarmenenak. Ez zeuden ohituta euskaldunen begiak tamaina
horretako gordinkeriak ikustera. Zenbait poemari darien erostimoak txiki uzten ditu Etxepareren maitasun bertsoak (apaiz bat non maitaun bertsoak idazten zuen, horregatk arraroa egiten zitzaien momentuko
biztanleriari). Borrokarako egiten dituen deiak harrigariak ziren orduko literatura apurrentzat. Miranderen iritziz, erlijio kristauak borondatea ahuldu egin digu, eta antzinako jentilen kulturara itzli behar dugu
euskaldunok. Haatik, badaki, era berean, Pariseko zuberotar honek gauzak samurkiko adierazten, ironia fina bilatzen, hotz joko ozenak sortzen. 

Entradas relacionadas: