Maieutika sokrates

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,48 KB

Arrazoia, mito eta tragedia Filosofiaren sorreran bi gauzak izan zuten eragin nagusiena. Alde batetik, lehenengo filosofoak Kristo aurreko VI eta V mendeetan bizi ziren. Garai hartan greziar polis-aren apogeoa eta, era berean, egoera ekonomiko ezin hobea zeuden. Hori guztia zela medio, klase pribilegiatuek (denbora zeukatenek, alegia) filosofia praktikatzen zuten. Beste aldetik, garapen tekniko garrantzitsua (itsasketa, eraikuntza...) gertatu zen, baita Egiptoko eta Mesopotamiako zientziarekiko harremanak ere, matematika eta astronomian bereziki. Momentu hartan gizakia eta natura erlazionatzeko moduan aldaketa bat sortu zen, eta pentsaeran halaber. Pentsaera mitikotik arrazionaltasunera pasatu zen. Antzinako gizarteek naturarekiko beren erlazioan mitikoa deritzon pentsaera erabiltzen zuten. Mitoek antzinako gizakiei beren galdera guztien erantzunak ematen zizkieten, eta egoera guztien aurrean azaldu beharreko joera zein portaera markatzen zuten. Mitoak hiru atal nagusitan sailka daitezke: -Mito kosmogonikoak. Munduaren sorrera adierazten dutenak. -Lantze, hiltze eta ekoizpenari dagozkienak. -Antolakuntza sozialarekin zerikusia daukatenak (familiakoa edo pribatua) Mitoek orokorrean honako egitura hau izaten dute: -“In illo tempore”, hau da, hasieran, denbora berezi eta ez-historiko batean gertatzen dira. -Arketipo edo eredu imitagarri batek eginak dira (jainko, erdi-jainko edo izate berezia, tribuaren aita sarritan). -Anonimoak dira,oroimen kolektiboari dagozkio eta ez dute autorerik. -Ez dituzte sakratua eta profanoa bereizten. Dena sakratua da.Naturari buruzko hausnarketa: Physis eta Arché Lehenbiziko filosofoek naturaren esentzia ezagutu nahi zuten Naturaren oinarrian bere benetako esentzia osatzen duen zerbait ote dagoen galdetzen zioten bere buruari. Guztiek natura kosmos ordenatu bat zela uste zuten. Natura (physis) osatu eta adierazten duen printzipioa (arché) bakarra zela pentsatzen zutenei monistak deritze; besteei, aldiz, pluralistak.

Sofistak



Sokrates eta sofistak
Bere garaikideen ustetan, Sokrates sofista bat besterik ez zen;
halere, bai bere pentsaera, baita bere jokaeragatik ere, badago tarte handi bat Sokrates eta sofisten artean. Alde batetik, Sokratesek ez zuen inoiz irakaskuntza erregular bat praktikatu, ez zioten klaseengatik ordaintzen eta bere emazte eta seme-alabekin pobre bizi zen aitak utzitako dirua zela medio. Bere irakaskuntza era anarkiko batean ematen zuen, Atenaseko kaleetatik paseatuz eta bidean topatzen zituen pertsonekin mintzatuz, bereziki gazteekin eta sofistekin, artisau eta esklaboekin noizbehinka hitz egiten bazuen ere. Ez zituen sofistek atsegiten zituzten hitzaldi luzeak maite eta egia aurkitzeko biderik onena elkarrizketa iruditzen zitzaion. Askotan esan zuen bera hizlari trebea ez zela, eta bere meritua egia esatean eta ez bere hitzen edertasunean zetzala. Hauxe da sofistengandik bereizten duena, egia eta ez hitzen edertasuna bilatzea, hain zuzen ere. Sokratesek hizkuntzari bere dignitatea itzuli nahi zion, egia bilatzeko tresna bezala erabiliz eta ez besteak konbentzitzeko soilik. Beste desberdintasun bat Sokrates eta sofisten artean legearen aurreko jarrera izango litzateke. Sofisten ustez, legea ez da pribatuan bete behar; Sokrates, aldiz, hiltzera kondenatua izan zen eta, ahal bazuen ere, ez zuen ihesik egin heriotzari beldurrik ez ziolako eta bere bizitza osoan legeak errespetatu behar zirela mantendu ondoren eredua eman nahi zuelako. Bere metodoa, elkarrizketa, bi ataletan banatzen da: ironia eta mayeutika.

Ironia

Gai baten aurrean Sokratesek bere ezjakintasuna aitortzen zuen. Honela, gaia oso ondo ezagutzen duela pentsatzen duen bere solaskidea galderen bidez berak ere gai horretaz ezer ez zekiela konturatzera eramaten zuen. Mayeutika: Galdera trebeak direla medio, Sokratesek bere solaskidea egia aurkitzera eramaten zuen.
Egia elkarrizketaren produktua da. Sokratesek bere amak egiten zuena egiten zuen solasean. Ama emagina zuen, pertsonak jaiotzen laguntzen zuena, eta Sokratesek solaskidearen buruan ideiak jaiotzen laguntzen zuen. Platonek Sokrates bere elkarrizketa gehienen protagonista bihurtu zuen. Denboraren poderioz, Platon bere maisuarekiko leialtasuna galtzen joan zen. Hala eta guztiz, bien pentsaerak bereiztea zaila gertatzen da. Aristoteleren bidez badakigu Sokratesek filosofiari egin zizkion ekarpenik inportanteenak definizioaren bilatzea eta moral intelektualista direla

Entradas relacionadas: