Lurzoruaren Erakuntza eta Harrien Formazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,42 KB

Haizea: Harea ale txikiak garraiatzen dituzten haize-lasterrak dira. Landarerik gabeko lekuetan (hondartzetan) eta leku lehorretan (basamortuetan) haizeak higadura handia eragiten du.Glaziarrak: Izotz-masa handiak dira, higadura- eta garraio- ahalmen handia dutenak. Eremu polarretan eta mendi garaien gailurretan aurki ditzakegu glaziarrak.Ur biziak: Euria barra-barra egiten duenean sortzen diren eta ibilgu finkorik ez duten urak dira.Lurpeko urak: Lurrean barneratzen diren eta lurzoruaren azpian egoten diren urak dira.Haien higadura-jardueraren ondorioz, lurpeko harri disolbagarriak (kareharriak eta igeltsuak, besteak beste) disolbatu egiten dira, eta zuloak eta haitzuloak, estalaktitak, estalagmitak, … sortzen dira.Ibaiak: Ur gezako urlasterrak dira, ibilgu finkoa eta emari etengabea dutenak. Nolako emaria eta malda duten, halakoa izango da haien higadura- eta garraio-ahalmena.Itsasoa: Ur-masa gaziak dira. Bertan erliebea eraldatzeko gai diren hainbat mugimendu gertatzen dira: olatuak,lasterrak eta mareak. Kostaldeetan du eragina, eta bereziki itsaslabarretan ikus daiteke haren higadura-ahalmena. Ibaiek bokalean jalkitako materialak garraiatzen ditu.


Lurzoruaren erakuntza: Izaki bizidunek paper oso garrantzitsu eta zuzena jokatzen dute lurzoruaren eraketan: batetik harrien meteorizazio biologikoa eragiten dute, hauen apurtze prozesuan parte hartuz. Harri birrinduak lurzoruaren osaketa kimikoaren osagai nagusiena izango dira. Beste aldetik, mikroorganismoek lurzoru gaineko materia organikoa (hostoak, hildako animaliak, adarrak, …) deskonposatu egiten dute lurzoruaren goikaldean dagoen humusa sortuz. Humus hau lurzoruaren beste osagai oso garrantzitsua da eta lurzoruaren emankortasuna baldintzatzen du bertan bizi diren landareen hazkuntza mugatuz.

Harrien formazioa: Harri motak igneoak (bolkanikoak), metamorfikoak eta sedimentarioak izan daitezke. Azken hauek beste harrien osagaiak elkartu eta harri berriak osatzen dituztenean sortzen dira. Sarritan itsas hondoetan eratzen diren harri sedimentarioen osaketan izaki bizidunek parte hartzen dute. Horrela sortzen dira fosilak. Batzutan garrantzi handia dute harri sedimentarioen eraketan, karezko oskol edo eskeletoak dituzten harrietan bezala.

Entradas relacionadas: