Lurreko hiria eta jainkoaren hiria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,13 KB

6. Historiaren Filosofia: Lurreko hiria eta Jainkoaren hiria.
Agustinek, Jainkoaren Hiria erromatarren erasoei aurre egiteko idatzi zuen, eta kristauen apologia gisa erabiltzen da, mina eta gaitzaren zentzua azalduz. Gizadiaren kronika bi hirien arteko borroka gisa agertzen da; onaren hiria, Jainkoarena eta argiarena, eta gaitzaren hiria, munduarena eta ilunpekoa. Agustinek gizakiak bi taldetan banatzen ditu; bere burua Jainkoa baino gehiago maite dutenak munduko hiritarrak eta Jainkoa bere buruaren mespretxuraino maite dutenak zeruko hiritarrak. Bi hiriak historian zehar nahasturik agertzen dira baina azkenean banandu egingo dira borrokak denboraren amaiera arte irauten duelarik azkenik Jainkoaren hiria garaile geldituz. Beraz bi maitasunen arteko liskarra dago; Jainkoarenganako maitasuna eta norberarenganakoa. Jainkoaren hiria ikusezina da eta horregatik epaiketa arte bi munduak nahastuta daude. Jainkoaren etsaiak ez diren batzuk Elizaren etsai gisa agertzen dira baina egunen batean Jainkoaren seme bezala onartuak izango dira eta beste “on” batzuk ez dira salbatuko. Bi hiri: Ez da zuzena lurreko hiria Estatuaren berdintzat jotzea ezta hiri zerutarra Elizaren berdintzat hartzea ere. Platonen Filosofiaren eragina: Platonen filosofiak asko eragin zuen Agustinengan. Lehenik, neoplatonismoa aurki dezakegu.  Platonen ideia nagusiak, hau da, ongia lortzeko arrazoia behar dela, ere eragina izan du, Agustinek arrazoia erabiltzeaz gain, gizakiak fedea ere behar duela baitio, honela erabateko zoriontasunera eramango zion ideia nagusia edo Jainkoa bereganatzen du eta. Azkenik, dualismoaren arloan ere Platonek eragina. Agustinen dualismoak dioenez gizakia arima hilezkor eta gorputz hilkorrez osatua dago, eta arima bizitzaren parte da, eta esentzia bizitza den printzipiotik hartzen du, beraz ezin da hil. Hau Platonek zioenarekin arima bizitza printzipioa zela eta bizitza heriotzarekin batera ezin daitekeenez ezin dela hil konparatzen badugu antzekotasun handia ikus dezakegu


























Entradas relacionadas: