Lurrazpiko uren kimismoa eta eboluzio geokimikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Química

Escrito el en con un tamaño de 2,84 KB

Lurrazpiko uren kimismoa (hidrokimika)

Lurrazpiko uren konposizio kimikoa oso aldakorra da: uretan disolbatutako substantziak mg/l gutxi batzuetatik 100.000 mg/l-ra bitartean egon daitezke.

  • Edateko ura: 1.000 mg/l baino gutxiago izan behar du.
  • Ur salobreak (gazi-gezak): 1.000-5.000 mg/l artean izaten dute.
  • Itsasoko ura: 35.000 mg/l inguru.

Kutsatuta ez dagoen ur batean, substantzien % 99 ondorengo parametroen bidez aztertzen da:

Parametro fisiko-kimiko nagusiak

Tenperatura

Putzuan bertan neurtu beharreko datua da. Faktore garrantzitsua da, honen arabera uraren solubilitatea ezberdina izango baita.

  • Gainazaleko ura: Zonaldeko tenperatura atmosferikoaren menpe egongo da.
  • Sakonera handiko ura: Zonaldeko gradiente geotermikoaren menpe egongo da (3 ºC 100 m bakoitzeko).

Konduktibitatea edo eroankortasuna

Propietate hau oso erraz neurtzen da putzuan eta urak disolbatuta daraman gatz kopuruarekin zerikusia du. Ur destilatua ia isolatzailea da; zenbat eta gatz gehiago izan, orduan eta eroankortasun altuagoa izango du. Kostaldean oso erabilgarria da ur gazi eta geza bereizteko.

  • Disolbatutako gatzen batura (mg/l) ≈ konduktibitatea (μS/cm)
  • Disolbatutako ioien batura (meq/l) ≈ konduktibitatea (μS/cm)

Hondakin lehorra (residuo seco)

Ur bolumen bat lehortzen denean gelditzen den hondakina da (mg/l). Ez dira gatz guztiak mantentzen, HCO3--a CO2 gisa lurruntzen baita.

Uraren gogortasuna

CaCO3 mg/l gisa neurtzen da, uretan dagoen Ca2+ eta Mg2+ ioien presentziaren arabera. Ur gogorrarekin ezin da xaboiarekin aparrik egin eta instalazioetan arazoak sortu ditzakete.

Lurrazpiko uren eboluzio geokimikoa

Lurrazpiko uren analisi kimikoek informazio asko ematen digute, batez ere ur horien historia ezagutzeko. Historia hau interpretatzeko, uraren kimismoan eragina duten prozesuak jakitea beharrezkoa da.

Prezipitazioa

Prezipitaziotik datorren urak, nahiz eta kutsatuta ez egon, disolbaturiko zenbait substantzia daramatza (0,2-0,4 mg/l). Kostaldeko zonetan Na+ kopurua handiagoa da, itsasoko uraren lurrunaren ondorioz. Lurrunketa gertatzen bada, substantzia hauen kontzentrazioa handitu egingo da eta infiltrazioz akuiferora irits daiteke.

Lurzoruko infiltrazioa

Oso prozesu garrantzitsua da uraren kimismoan. Urak, CO2-aren eraginez, azidotasun maila bat duenez, zenbait arroka disolbatzeko ahalmena dauka (silikatoak, karbonatoak...). Disoluzio hauek gertatzen direnean, uraren azidotasuna galtzen da eta, honela, akuiferora iristen denerako basikoa da.

Entradas relacionadas: