Lurraren Indarrak eta Kanpoko Eragileak: Erliebearen Moldaketa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,28 KB
Lurraren Barruko Indarrak eta Kanpoko Eragileak
Erliebeari Dagozkion Eragileak
Ezaugarria | Barruko Indarrak | Kanpoko Eragileak |
---|---|---|
Jatorria | Lurraren barrualdea | Lurraren kanpoaldea |
Indar/Eragile Motak | Orogenesia, seismoak, sumendiak | Atmosfera, ura, izaki bizidunak |
Erliebean duten eragina | Erliebearen oinarrizko formak sortzen dituzte (Blokeak altxatu, hondoratu edo mugitzen dituzte) | Erliebea modelatu edo aldatzen dute (Materiala higatu, garraiatu edo sedimentatu) |
Kanpoko Eragileen Eragina Erliebean
- Atmosferak: Tenperatura-aldaketak sortzen ditu, harriak apurtzen ditu. Haizearen bidez, harriak higatu, harea garraiatu eta sedimentatzen ditu.
- Urak: Egoera likidoan edo solidoan, harrien osagai batzuk disolbatu eta materialak higatu, garraiatu eta sedimentatzen ditu.
- Izaki bizidunek: Landareen sustraiek, animalien mugimenduek eta gizakiaren jarduerak (nekazaritza, meatzaritza, industria, hirigintza, azpiegiturak) erliebea aldatzen dute.
Erliebearen Formak Munduan
Mendilerroak | Goi-ordokiak | Ordokiak | |
---|---|---|---|
Amerika | Appalacheak, Andeak | Mato Grosso, Mexiko | Ordoki Handiak, Gran Chaco |
Ozeania | MacDonnell, Mendikate Banatzaile Handia | ||
Afrika | Tibesti, Etiopiako mendigunea | Bi goi-ordoki | |
Asia | Himalaia, Taurus | Mongoliakoa, Erdialdeko Siberiakoa | Mendebaldeko Siberiakoa, Txinako Ordoki Handia |
Itsaspeko Erliebearen Formak
- Plataforma kontinentala: Kontinentearen ertzaren eta 200m-ko sakonunearen arteko malda.
- Ezponda kontinentala: Plataforma kontinentalaren eta itsas hondoaren arteko maila handia.
- Itsas hondoak: 4000-5000m-ko sakoneran dauden itsaspeko ordokiak, dortsal eta ozeano-mendilerroek zeharkatuak, itsaspeko hobi eta sakonuneekin.