Lurraren eredu estatikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,64 KB

Eredu dinamikoa


: geruza bakoitzaren portaera mekanikoa kontuan hartzen du eta portaera dentsitatearen eta egoera fisikoaren araberakoa da.

Eredu geokimikoa:


geruzak bereizteko lurraren barnealdeko materialen konposizio kimikoa erabiltzen du.

Lurrazala:


lurraren azal azaleko geruza da. Solidoa eta zurruna da eta mohorovicic etenaren bitartez mantutik bereizten da.

Mantua:


geosferaren masarik eta bolumenik handiena duen geruza da. Mohorovicic eta gutenberg artean kokatzen da.

Nukleoa


: geosferaren geruzarik sakonena da. Gutenberg en etenetik planetaren erdiraino 6371 km inguru hedatzen d.


Mineralak: funtzezko 6 baldintza betetzen dituzten substantziak. Solidoa izatea, ez organikoa izatea, prozesu natural baten bidez eratzea, konposizio kimiko homogeneoa izatea, baldintza tarte jakin batean egonkorra izatea eta kristal egitura izatea. 

Mineral kristala: naturan forma poliedrikoarekin agertzen den mineral bat da


Kristaltze prozesu naturalak: 4 prozesu 

Magmak gogortu:


magmak lurrazalaren edo mantuaren barnean sortzen diren harri urtuko masa goriak dira. Ingurune likido osatzen dute eta mineralen osagaiek aske zirkulatu. Magma hozten denean, elementuok kristal sareetan konbinatzen dira kristal solidoak eratzeko.

Substantzia disolbatuen prezipitazioa:


azaleko edo lurpeko uretan dosilbatutako substantzien ioiak elkarren artean lotu eta kristalak era ditzakete, disoluzioaren baldintza fisikokimikoak aldatzen direnean.

Sublimazioa


: fumarola bolkaniko irteera zuloetan gertatzen da.

Birziklatzea


: egoera solidoan gertatzen da, eta osagai batzuk askatu egiten dira, ingurunean agertzen diren beste elementu batzuekin batera, sarearen beste leku betzuetan elkartzen dira berriro eta mineral desberdin bat eratzen da.

Entradas relacionadas: