Lurraren Egitura eta Plaken Tektonika
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología
Escrito el en
con un tamaño de 2,51 KB
Lurraren barne-egitura
Eredu estatikoa
Geruza bakoitzaren konposizio kimikoan oinarritzen da. Lurrazala, goi-mantua, behe-mantua, kanpo-nukleoa eta barne-nukleoa bereizten dira.
- Lurrazal kontinentala: Urgaineratutako kontinenteak eratzen ditu. Lodiagoa da eskualde menditsuetan, ez bakarrik haien altueragatik, baita eremu horietan duen sakoneragatik ere.
- Lurrazal ozeanikoa: Ozeanoen azpiko gainazal arrokatsua da. Kontinentala baino meheagoa da, eta dentsitate handiagoa du.
Mohorovičić etenguneak lurrazala eta mantua bereizten ditu; Gutenberg etenguneak, berriz, mantua eta nukleoa.
Eredu dinamikoa
Geruzen portaera fisikoan oinarritzen da:
- Litosfera: Lurrazalak eta goi-mantuaren zati txiki batek eratzen dute. Solido zurrun baten portaera du.
- Astenosfera: Goi-mantuaren zati erdi urtua da, eta material plastiko baten portaera du.
- Mesosfera: Goi-mantuaren zati batek eta behe-mantu osoak eratzen dute. Geruza zurruna da.
- Endosfera: Kanpo-nukleoak (jariakorra) eta barne-nukleoak (solidoa) osatzen dute.
Plaken tektonika
- Lurra plaka litosferiko izeneko zati zurrunetan banaturik dago, puzzle bat bezala.
- Plaka litosferikoak ez dira estatikoak; tamainaz, formaz eta lekuz aldatzen dira, astiro baina etengabe.
- Dinamika litosferiko horrek plaken arteko marruskadura eta bultzada eskergak eragiten ditu eta horiek, beren aldetik, barne-jatorriko prozesu geologiko ezberdinak sortzen dituzte eta kanpoko jatorriko prozesuei eragiten diete.
Plaken ertzak
- Ertz konbergenteak: Talka egiten duten bi plaken ertzak edo bazterrak dira.
- Ertz dibergenteak: Elkarrengandik aldentzen diren bi plaken ertzak dira.
- Saihetseko higidurako ertzak: Elkarrengandik saiheska irristatzen diren bi plaken ertzak dira.
Plaken tektonikaren frogak
- Kontinente ezberdinetako kosta-lerroak bat etortzea.
- Urrun dauden kontinenteetako haitz-egiturak bat etortzea.
- Mendizerra batzuen jarraitasuna eta banaketa.
- Froga paleoklimatikoak.
- Froga paleontologikoak.
- Paleomagnetismoa.
- Sumendien eta lurrikaren banaketa globala.
- Kontinenteen higiduren neurketa.