Lurraren Dinamika eta Plaken Tektonika: Ariketa Ebatzia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,12 KB
1. Kontzeptuen Definizioa
- Astenosfera: Litosferaren azpian dagoen geruza; lurrazaletik 100 kilometroko sakoneran aurki daiteke.
- Isostasia: Lurrazalean den masa gehiegizkoa beti orekatzen edo berdintzen dela dioen teoria da.
3. Lurraren Barne Egitura
a) Irudiaren osaketa
Osatu Lurraren barne egiturari buruzko irudiak (geruzak eta etengune sismikoak), kasu bakoitzerako eredu geokimikoa ala geodinamikoa den aipatuz.
b) Mantuko ezaugarri nagusiak
Mantuak bi atal ditu: goi-mantua eta behe-mantua. Bien artean trantsizio-zona bat dago.
c) D'' geruzaren garrantzia
Planetako eremurik dinamikoetako bat da. Noizean behin gandor termiko direlakoak askatzen ditu eta gune beroak sortzen dira.
4. Ozeano-hondoen Hedapenaren Hipotesia
Sonar teknologiaren garapenari esker, ozeano-hondoen mapak zehaztasun handiz egin ahal izan ziren. Harrien hondar-magnetismoan eta erradioaktibitatean oinarritutako metodo berriak erabili ziren.
5. Kontinenteen Higiduraren Teoria
Wegenerrek proposatutako teoriaren frogak:
- Froga geografikoak: Kontinenteak puzzle baten moduan ahokatzen dira.
- Froga paleoklimatikoak: Duela 300 milioi urte gertatutako glaziazio batek utzitako arrastoak dira adibideetako bat.
- Froga paleontologikoak: Antzeko animalia eta landareen fosilak aurkitu dira zenbait kontinentetan.
a) Zergatik baztertu zen kontinenteen jitoaren hipotesia?
Kontinenteen jitoaren hipotesiak paleontologian, petrologian, paleoklimatologian, geodesian eta geografian aurkitutako hainbat fenomeno lotu zituen, azalpen bateratzaile baten bidez.
6. Konbekzio Korronteak
Lurraren barne-dinamikaren benetako eragileak konbekzio-korronteak dira. Haien bidez, dentsitate txikieneko materia beroa eta arinena gainazalerantz igotzen da. Hozten denean, materia horren dentsitatea handitu egiten da eta berriro hondoratzen da.