Lurraren barne egitura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 24,42 KB

LURRAREN BARRUALDEA ETA HAREN DINAMIKA


  1. GEOSFERAREN IKERKETA

Neurketa erabilienak metodo sismikoan erabiltzen direnak dira:


  • Metodo sismikoa: Lurrean zehar kokatuta dauden sismografoen bitartez, uhin sismikoen hedapen-abiadura neurtzean datza. Bi motako uhinak daude:

  • p uhinak antzematen dira lehenengo, azkarren hedatzen direnak dira, bai solido eta likidoetan barrena.

  • s uhinak mantsoago hedatzen dira, eta soilik solidoetan zehar.

Uhin sismiko hauen hedapen-abiadura aztertuz, Lurraren barneko materialen izaera eta egitura ondorioztatu ahal izan da



  1. GEOSFERAREN EGITURA

  1. EGITURA GEOKIMIKOA

Lurraren barneko materialen eta egoera fisikoa kontutan hartuz, hiru geruza ezberdin daudela esan daiteke:


Lurrazala: Kanpoaldeko geruza da, 80 Km-ko sakonera du. Harri solido eta zurrunez osatutakoa. Zona kontinentala eta ozeanikoa bereizten dira bertan.


Mantua: Geruza zabalena da 2900 Km-ko sakonerara iristen da.


Nukleoa


Geosferaren erdiko geruza da, 2900 Km-tik 6371 Km-ko sakonerara doa. Oso bero dago eta bere osagai nagusia burdina dela uste da. Kanpo-nukleoa likido egoeran dago eta barne-nukleoa solido egoeran.


  1. EGITURA DINAMIKOA

Geosferaren barruko materialen ikerketa sismikoei esker, haien portaera dinamikoa zehaztu daiteke, hau da, zurrunak, plastikoak ala fluidoak diren. Honen arabera, hainbat geruza bereizten dira:


Litosfera: Geruza zurruna da, eta lurrazalak eta mantuaren kalpoaldeak eratzen dute. Ez da geruza jarraitua, elkar ukitzen duten hainbat plaka independenteetan banatuta baitago.


Litosfera azpiko mantua: Litosferaren eta nukleoaren arteko tartea hartzen du.  Portaera plastikoa dauka, eta horri esker, mugimenduak gertatzen dira honen baitan.

  • Beherako mugimenduak: litosferaren zati hotzak gutxika murgiltzen dira mantuaren eta nukleoaren arteko mugaraino.

  • Gorako mugimenduak: dentsitate txikiko harri-masa beroak nukleoaren mugatik litosferaraino igotzen dira, han metatu egiten dira, magmak bihurtzen dira eta urtzen dira.

Kanpo nukleoa


Nukleoaren kanpoko aldea da, metal likidoz osatuta dago. Konbekzio-korronteak jasaten ditu tenperatura alde handia dela eta,  eremu sakona oso bero baitago eta azalekoa, mantuarekin kontaktuan dagoena, aldiz, hotzago.


Barne-nukleoa: Metalezko esfera solidoa da eta antza denez, errotazio-mugimendua dauka, planetaren errotazio mugimenduarekin bat ez datorrena.


  1. LURRAREN DINAMIKA

Geosferaren ikerketek dinamika bat existitzen duela erakusten dute, hau da, barne-mugimendu bat. Geosferako materialak etengabe eta mantso-mantso mugitzen dira.

Jarduera hori gertatzeko ezinbestekoa da energia bat egotea, eta badago, ikerlariek Lurraren barnealdean energia-kantitate handiak antzeman dituztelako. Energia horri energia geotermikoa deritzo.


  1. ENERGIA GEOTERMIKOA

Lurraren barnealdeko materialek metatzen duten energia da. Geruza sakonenak bero mantentzen dira eta berotasun hori kanpoko geruzetara hedatzen da.

Berotasun horren iturriak bi dira; planeta sortu zenean berotasun ikaragarria pilatu zela nukleoan, eta Lurraren barneko elementu erradiaktiboen erreakzio nuklearrak


  1. BERO-TRANSFERENTZIA

Energia geotermikoa hiru modutara hedatzen da Lur barneko geruzetan zehar.


Eroapena (edo kondukzioa): Solidoen artean ematen da haien partikulak elkarren ondoan eta kontaktuan daudenean.

Erradiazioa: Hutsean heda daitekeen energia-mota da. Lurraren materialek izpi infragorrien bitartez igortzen dute beren energia eta hori kalpoaldean antzeman daiteke.


Konbekzioa:Fluidoetan ematen da soilik (likido eta gasetan) eta materialen garraioari lotuta dago beroaren garraioa. Mantuaren materialak plastikoak dira eta bere baitan dituen materialek gorako eta beherako mugimendu ziklikoak jasaten dituzte. Mugimendu horiei konbekzio-korronteak esaten zaie, eta honelakoak dira:

  • Mantuan, sakonera handian dauden materialak, nukleotik gertu daudenez, asko berotzen dira, haien dentsitatea txikituz. Honen ondorioz gainazalerantz igotzen hasten dira. Lurrazalera gerturatzen diren adinean, mantuaren gainaldean eta litosferan, hozten joaten dira eta haien dentsitatea handitzen da, horrela, eremu sakonetarako bideari ekingo diote. Mugimendu horiek behin eta berriz errepikatuz.

  1. LURRAREN DINAMIKAREN AURKIKUNTZA

XIX. Menderarte ez ziren geosferaren lehenengo teoria mobilistak agertu. Ordura arte, izaki bizidunen eboluzioarekin gertatu zen bezala, Lurraren geologia historian zehar aldatu gabeko zela uste zen.


Frank Taylor izan zen kontinenteak mugitzen zireneko teoria proposatu zuen lehenengoa, 1910. Urtean. Hala ere, ez zuen nahiko frogarik bildu.


1915. Urtean, Alfred Wegener alemaniarrak kontinenteen jitoaren hipotesia proposatu zuen, bere behaketetan eta beste ikerketa batzuetako datuetan oinarrituta.


Teoria honen arabera, antzina kontinente bakarra zegoen, Pangeaizenarekin ezagutzen dena. Kontinente erraldoi hori zatitu egin zen eta kontinente berriak eratu ziren. Kontinente horiek milioika urteetan zehar mugitzen joan dira eta haien geografia aldatu dute, eta ondorioz Lurreko erliebea sortu da.


Wegenerrek bere baieztapenak egiaztatzen zituzten frogak eman zituen:


Froga geografikoak:Gaur egungo kontinente batzuen kosta-lerroek bat egiten dute.


Froga geologikoak:Kontinente desberdinetako mendilerroen egiturak osagarriak dira.


Froga paleoklimatikoak: Klima baldintza jakin batzuetan sortzen diren harri sedimentarioen azterketa eginez, antzina lotuta zeuden eta gaur egun sakabanatuta dauden eremuak aurkitu dituzte.


Froga paleontologikoak: Gaur egun banatuta dauden eremuetan fosil eta espezie berdintsuak aurkitu dituzte, eta horrek garai batean leku berekoak zirela adierazten du.


Froga asko eman arren, Wegenerren teoriak ez zuen arrakastarik izan bere garaian. Izan ere, oraindik ez zituzten litosfera plakak ezagutzen eta Wegenerrek ezin izan zuen kontinenteen mugimendua azaldu, berak uste baitzuen kontinenteak ozeano-hondoen gainean labaintzen zirela eta jakina, ez zuten honen frogarik aurkitu.


  1. GEOSFERAREN DINAMIKAREN FROGAK

Gaur egun ordea, Wegener-en garaian aurkitu ezin izan ziren frogak ditugu. Ozeano-hondoak ikertzeko teknologia berriak garatzearekin batera, hala nola sonarra eta radarra, ozeano-hondoen kartografia egitea lortu zen.

Kontinenteen mugimendua frogatuta geratu zen, ondoko egitura berezi hauek aurkitu zituztelako:


Kontinente-ertzak: Kontinenteak inguratzen dituzten urpeko eremuak dira, plataforma kontinentala (urpean dagoen kontinentearen zatia da) eta kontinente-ezponda (kontinente eta ozeano-lurrazalen arteko trantsizio-gunea da)


Lautada abisalak: Lautada handiak dira eta ozeanoen hondoen zati handiena hartzen dute. Sakonera 2000-5000 m-koa da. Tarteka menditxoak eta sumendiak daude eta zenbait sakonune estu eta luzeak, horiek ozeano-fosak dira.


Dortsalak: Jatorri bolkanikoa duten mendixkak dira, lautada abisalekiko 2000-3000 m-ko altuera hartzen dute. Goitik behera zeharkatzen dituen sakonune bat dute, horri rift deritzo.


Urpeko erliebe honen azterketak litosfera geruza jarraia ez dela iradokitzen zuen, plaka handi batzuetan banatuta zegoela ordea. Bestalde, dortsalen ikerketak hipotesi mobilista batera eraman zituen zientzialariak. Eta honako puntu hauek proposatu zituzten:


  • Dortsaletan, litosfera pitzatzen da, etengabe. Magma rift-etik azaleratu egiten da eta bi aldeetan barreiatzen da, han hoztu eta gogortzen da eta litosfera berria sortzen da.

  • Ozeano-fosetan litosfera suntsitu egiten da. Fosetan, mantuan barrena murgiltzen dira harri zatiak eta bertan uryu egiten dira.

  • Prozesu hau milioika urtez gertatzean, ozeanoak hedatu eta kontinenteak mugituz joan dira.

Eta hipotesi horrekin bateragarriak ziren hainbat froga aurkitu dituzte:

  • Ozeano dortsaletan sumendiak lerrokatuta agertzen dira eta horietatik mantuko magma ateratzen da.

  • Ozeanoko hondoaren harrien adina neurtzerakoan, gehienez 200 milioi urte dituztela ikusi dute, kontinenteak osatzen dituzten harriek, aldiz, 4500 milioi urte dituzte.

  • Horrez gain, dortsalen ardatzen bi aldeetako harrien adina simetrikoa da, hau da, urte gutxi riftetik gertu, eta zaharragoak urrundu ahala.

  • Ozeanoko sedimentuen banaketa aztertzean ikusi dute dortsalaren ardatzetik gertu sedimentu gutxi dagoela eta lodiera handitzen dela handik urruntzean.

Entradas relacionadas: