Lurraren barne egitura
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,25 KB
KOKAPEN-SISTEMAK: Azkenaldian lurrazaleko puntu zehatzen kokapen geografiko zehatza izatea geroz eta garrantzitsuagoa da. Gaur egun GPS eta horrelakoak ditugu… NAVSTAR sareari esker planetaren edozein puntutk gutxienez lau sateliteen seinaleak har daitezke meteorologia-baldintzak bazter utzita. HArgailuak longiudea, latitudea altitudea… zehazteko kalkuloak egiten ditu unean bertan eta doitasun handiarekin baita ibilgailu batean mugitzen denean ere. Horri esker ibilbideen jarraipena egin daiteke…
GEOGRAFIA INFORMAZIO SISTEMAK: Gure inguruneko datuak erabiltzeko aukera ematen diguten sistema informatikoak dira eta benetako mapetan dauden entitatearekin lortzen dituzte datuak. GIS baten bitartez datu baseak zelikusia duten eta mapetan irudikatua dauden elementu grafikoekin konektatzen dira. Horrela datuak mapa digitalean … ikusteko aukera ematen dute.
3. GEOSFERA ETA HORREN EGITURA:
Lurraren barnealdea aztertzeko metodoen bitartez lortutako datuei esker, geologoek hainbat eredu proposatu dituzte lurraren egitura eta portaera dinamikoa azaltzeko.
3.1) LURRAREN BARNEALDEAREN EREDUAK:
Lurraren barnealdean eredu guztiek hainbat izaerako geruzetan banatzen dira. Geruzak bereizteko hainbat irizpide daude.
Lehen ereduak:
Lurraren barnealdea deskribatzeko geologoek erabili zituzten lehen ereduak dinamikoa eta geokimikoa izan ziren.
eredu dinamikoa: Geruza bakoitzaren portaera mekanikoa kontuan hartzen du, eta portaera dentsitatearen eta egoera fisikoaren araberakoa da. 4 geruza hauek proposatzen ditu: litosfera astenosfera mesosfera eta endosfera.
eredu geokimikoa: geruzak bereizteko irizpide gisa, Lurraren barnealdeko materialen konposizio kimikoa erabiltzen du. Hiru geruza hauek proposatzen ditu: Lurrazala, mantua eta nukleoa
egungo eredu bateratua: Eredu bateratua. Eredu dinamikoak eta geokimikoak ez dute indarra galdu, baina teknologia berriekin egindako azterketen bitartez lortutako datu berrien ondorioz, ereduok berrikusi eta zuzendu behar izan dira alderdi batzuetan. horrela gaur egungo metodoa lortu da lurraren barneko geruzak bereizteko konposizioa nahiz portaera mekanikoa kontuan hartzen dituena.