Luparen funtzionamendua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,67 KB

5. LUPA. DESKRIBAPENA. ESKEMA: NOLA ERATZEN DIREN IRUDIAKHANDIPENa

-Lupa zer motatako sistema optikoa den adieraztea (lente konbergentea).

-Tamaina  txikiko  objektuak  ikustea  ahalbidetzen  du,  puntu  hurbila  baino  distantzia txikiagora koka baitezakegu objektua.

-Eskema: nola eratzen diren irudiak.

-Handipena.

LUPa

Lupa lente konbergentea da, objektua berez duena baino tamaina handiagoan ikustea ahalbidetzen duena.

Tamaina txikiko objektu bat zehaztasunez ikusteko, begirantz hurbiltzen dugu, erretinan eratutako irudia handiagoa izan dadin. Izan ere, puntu hurbilaren existentziak mugatu egiten du objektua nitido ikusteko ahalmena. Luparen bidez objektua puntu hurbila baino hurbilago koka dezakegulako.

IRUDIAREN ERAKETA LUPAREKIN

Objektua lentearen eta fokuaren artean kokatzen bada, lortutako irudia alegiazkoa, zuzena eta objektua baino handiagoa izango da. Objektua ikusteko, begia, lentearen atzealdetik fokua eta lentearen artean jarri behar da.

HANDIPENa

Luparen  handipen-ahalmena  honako  bi  angelu  hauen  arteko  zatidura  da:  batetik, objektua lupaz ikustean dagokion angelu-bisuala, φ, eta bestetik, objektua puntu hurbilean jarriz luparik gabe ikustean dagokion angelu-bisuala, φ0.

Objektua F1 fokoan kokatzen bada, irudia infinituan eratzen da eta begia lasaiturik dago,

beraz, egokitzapenaren premiarik gabe:


Entradas relacionadas: