Lupa edo lente bakuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,66 KB

LUPA -Lupa zer motatako sistema optikoa den adieraztea (lente konbergentea). -
Tamaina txikiko objektuak ikustea ahalbidetzen du, puntu hurbila baino distantzia txikiagora koka baitezakegu objektua. -Eskema: nola eratzen diren irudiak. -Handipena.

Lupa lente konbergente bat da objektua berez duen baino tamaina handiagoaz ikustea ahalbidetzen duena. Objektu txikiak zehaztasunez ikusteko, normalean, begira hurbiltzen dugu erretinako irudia handiagoa izateko. Hala ere, puntu hurbilak mugatu egiten du noraino hurbildu ahal dugun eta zehaztasunez ikusteko ahalmena (hurbileko puntua baino distantzia txikiagotan ez gara gai objektuak ondo fokatzeko). Lupa erabiliz objektua puntu hurbila baino hurbilago koka dezakegu. Esan dugunez, lupa lente konbergente bat da, alegia, erdialdean muturrean baino lodiagoa dena. Lente konbergentea lupa bezala erabiltzeko objektua lentearen eta fokuaren artean kokatu behar da. Horrelako kasuetan lortuko den irudia irudi birtuala da, izpi luzapenen elkarketaren ondorioz lortuko dugu eta, beheko eskeman ikusten den bezala.

Handipena

Luparen handitze ahalmena bi angeluen arteko erlazioa da. Alde batetik, objektua lupaz ikustean dagokion angelu bisuala, φ, eta, bestetik, objektua luparik gabe puntu hurbilean jarriz ikustean dagokion angelua, φ0. Luparen handitze ahalmena lehenengoa zati bigarrena eginez lortuko da.

Lupa erabiltzean objektua fokuan kokatzen dugu; irudia infinituan eratzen da eta begia erlaxatuta dago, egokitzapenaren beharrik gabe.

Irudia: Luparen erabilera zuzena: lupa begiari itsatsita eta objektua luparen fokuan

Irudia: Angelu bisuala lupa erabilita Irudia: Luparik gabeko angelu bisuala


GIZA BEGIA Sistema optikorik garrantzitsuena da. Begiaren itxura 2,5 cm inguruko diametroa duen esferarena da gutxi gorabehera, esklerotika deritzon mintzaz inguratuta; hau gardena da aurrealdean eta kornea deitzen zaio. Argiaren sarrera begian iris deritzon diafragmak erregulatzen du, eta honek irekidura zirkularra dauka, begi-ninia (pupila) deritzona. Irisaren atzean eta berau ukitzen duela, lente korbengente bat dago, kristalinoa, eta konbergentzia aldakorra dauka muskulu ziliarrari esker. Horiek kristalinoren aurpegien kurbadura handiagotzea edo txikiagotzea eragiten dute. Kornearen eta kristalinoaren artean likido bat dago, humore urtsua deritzona. Kristalinoaren atzean, begi-globoa betez, beste likido bat dago, humore beirakara deritzona. Argi izpiek, kornea, humore urtsua, kristalinoa eta humore beirakara zeharkatu eta erretinan erasotzen dute. Erretina begiaren barnealdea estaltzen duen mintza da eta bertan eratzen da objektuen irudia. Erretinan argiarekiko sentikorrak diren konoak eta bastoiak izeneko zelula hartzaileak daude. Zelula hauek nerbio optikoari konektatuta daude eta horrek garunera bidaltzen du nerbio-seinalea. Ingurune garden horiek osatzen duten multzoak lente konbergente bezala jokatzen du, begi normal erlaxatuan izpien irudia erretinan eratzen duelarik, objetua infinitu optikoan (distantzia handi batean) dagoenean. Begiko erretinan objetuen irudiak errealak, buruz beherakoak eta objektua baino txikiagoak dira. Urruneko objektuak fokatzeko muskulu ziliarrak lasaitu egiten dira eta kristalinoa mehetu egiten da. Hurbilagoko objetuak garbi ikusteko, muskulu ziliarren bidez, kristalinoaren lodiera handiagotzen da eta, ondorioz, bere konbergentzia ere handiagotzen da. Horrela, irudia berriro erretinan eratzen da. Kristalinoaren konbergentzian gertatzen den aldaketari egokitzapena deritzo, eta badu muga bat, begitik 25 bat cm-ra, puntu hurbila deritzona, eta begi normal baten ikusmenerako distantzia minimoa adierazten duena.  

Entradas relacionadas: