Lotura Kimikoak eta Propietate Periodikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,13 KB

Lotura Kimiko Motak

Lotura Ionikoa

Elektroi-transferentzia metaletik ez-metalera gertatzen denean sortzen da. Konposatu ionikoetan, ioi+ eta ioi- artean ageri den erakarpen elektroestatikoa da.

Propietateak:

  • Urtuak korronte elektrikoa eroaten dute.
  • Urtze-puntu altua dute.
  • Disolbatzaile polarretan disolbatzen dira (uretan, ioi bakoitza H2O molekularen kontrako kargadun zatiaz inguratzen da, kristal-egitura desagerraraziz).

Lotura Metalikoa

3D sarea sortzen dute katioiak modu ordenatuan taldekatzen direnean. Utzitako elektroiek elektroi-gasa sortzen dute, sare ionikoaren artetik libreki mugituz eta karga positiboa neutralizatuz.

Propietateak: Eroale onak, solidoak eta irakite-puntu aldakorrekoak.

Lotura Kobalentea

Lotura Apolarra: Lotura kobalentea elkartzen dituen bi atomoak berdinak direnean gertatzen da, biak indar berdinarekin erakartzen baitute elektroi-parea. Molekula apolarretan dispertsio edo London indarrak nagusitzen dira.

Lotura Polarra: Bi atomoak desberdinak direnean (adibidez, HCl), elektronegatibitate handiena duen atomoak (kloroa) indar handiagoz erakartzen ditu elkarbanatutako elektroiak. Ondorioz, karga partzial positiboa (δ+) eta negatiboa (δ-) sortzen dira.

  • Molekula apolarra (μ=0): Dipolo induzitua.
  • Molekula polarra (μ≠0): Dipolo iraunkorren arteko indarrak.
  • H-loturak: Molekulen arteko indar mota berezia (dipolo-dipolo elkarrekintza), elektronegatibitate handiko atomo bati lotutako hidrogenoaren parte hartzearekin.

Propietate Periodikoak

Erradio Atomikoa

Taula periodikoaren beheko ezkerreko elementuak dira handienak. Azken geruzako elektroien eta nukleoaren arteko distantzia da. Periodo berean, ezkerretik eskuinera, erakarpen handiagoa dagoenez, erradioa txikitu egiten da.

Erradio Ionikoa

Atomoaren nukleoaren eta azken elektroi egonkorraren arteko distantzia da.

  • Katioia: Bere elementu neutroa baino txikiagoa da, elektroi kopurua gutxitzean tamaina txikitzen delako.
  • Anioia: Bere elementu neutroa baino handiagoa da, elektroi kopurua handitzean pantailatze-efektua areagotzen delako.

Ioinizazio-energia eta Afinitatea

  • Ioinizazio-energia: Gas egoeran dagoen atomo batetik kanpoko elektroi bat askatzeko behar den gutxieneko energia.
  • Afinitate elektronikoa: Gas egoeran dagoen atomo batek elektroi bat hartzean askatzen den energia-aldaketa.
  • Elektronegatibotasuna: Elementu baten atomoak lotura kobalente batean partekatutako elektroi-parea berenganatzeko duen gaitasuna.

Adibidea: H2S

H eta S atomoen arteko elektronegatibitate-diferentzia txikiaren ondorioz, lotura arinki polarrak dira, sufre atomorantz zuzenduta. Molekula angeluarra denez eta elektroi-bikote partekatu gabeak dituenez, molekula polarra da.

Entradas relacionadas: