Lotura Kimikoak: Kobalenteak, Metalikoak eta Polaritatea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Química
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,39 KB
Elektronegatibitatea eta Loturaren Polaritatea
Elektronegatibitate desberdineko atomoek lotura kobalentea eratzen dutenean, elektroiak ez dira berdin konpartitzen eta, ondorioz, polo positibo eta negatiboak agertzen dira. H-H eta F-F molekulak apolarrak dira, bi atomoek elektronegatibitate berdina dutelako. Elektronegatibitate-diferentziak erabakitzen du loturaren polaritatea.
Molekulen Arteko Loturak
Van der Waalsen Indarrak
- Dipolo-dipolo indarrak: Dipolo iraunkorren artekoak dira (molekula polarrak). Ahulak dira.
- Sakabanaketa-indarrak: Aldiuneko dipoloen artekoak dira (molekula apolarrak). Molekula handietan nabarmentzen dira eta ahulak dira.
Hidrogeno Loturak edo Zubiak
Beste indar intermolekularrak baino sendoagoak dira. Bi atomoen artean hidrogeno-zubiak izateko, baldintza hauek bete behar dira:
- Beste atomoa H baino askoz elektronegatiboagoa izatea.
- Beste atomoa txikia izatea: F, O edo N.
Substantzia hauen fusio- eta irakite-puntuak izan beharko luketenak baino askoz handiagoak dira.
Konposatu Kobalenteen Ezaugarriak
- Atomoek elkartzean molekulak eratzen dituzte.
- Egoera normalean gasak, likidoak edo fusio- eta irakite-puntu baxuko solidoak dira.
- Gehienak disolbaezinak dira uretan, eta disolbagarriagoak disolbatzaile organikoetan.
- Ez dira elektrizitatearen eroale, ez egoera puruan, ez disoluzioan.
Substantzia Kobalente Atomikoak
Mota honetako substantzien atomoek ez dute molekularik eratzen, hiru dimentsioko egiturak baizik. Substantzia aipagarriak: karbono-forma batzuk (diamantea, grafitoa), silizio dioxidoa (SiO2) eta silizio karburoa (SiC).
Substantzia Atomikoen Propietateak
- Fusio-puntu altuko solidoak eta oso gogorrak dira.
- Disolbaezinak dira uretan eta disolbatzaile gehienetan.
- Ez dute elektrizitatea eroaten.
Lotura Metalikoa eta Metalen Egitura
Lotura metalikoa duten substantziek sareak eratzen dituzte. Sare horien osagaiak katioiak dira, ugariak eta hodei elektroniko batez inguratuak.
Metalen Barne-egitura
Metalen atomoek ez dute molekularik eratzen. Horren ordez, ordenan kokatzen dira, ahalik eta kristal-egitura trinkoa sortzeko. Atomo bakoitzak bere balentzia-elektroiak askatzen ditu eta ioi positibo bihurtzen da. Atomo guztien balentzia-elektroiek hodei elektroniko bat osatzen dute. Hodeia egituraren hutsarteetatik mugi daiteke. Elektroi-hodeiaren eta ioi positiboen arteko elkarreraginak metalaren egonkortasuna bermatzen du.
Metalen Propietateak
- Oro har, fusio-puntu altua dute.
- Dentsitate handia dute.
- Fusio-egoeran elkarrekiko disolbagarriak direnez, aleazioak eratzen dituzte.
- Beroaren eta elektrizitatearen eroale onak dira.
- Tentsio mekaniko baten eraginpean, deformatu egiten dira, baina ez hausteraino.