Lotura Kimikoak: Kobalenteak, Metalikoak eta Polaritatea

Química3,39 KB

Elektronegatibitatea eta Loturaren Polaritatea

Elektronegatibitate desberdineko atomoek lotura kobalentea eratzen dutenean, elektroiak ez dira berdin konpartitzen eta, ondorioz, polo positibo eta negatiboak agertzen dira. H-H eta F-F molekulak apolarrak dira, bi atomoek elektronegatibitate berdina dutelako. Elektronegatibitate-diferentziak erabakitzen du loturaren polaritatea.

Molekulen Arteko Loturak

Van der Waalsen Indarrak

  • Dipolo-dipolo indarrak: Dipolo iraunkorren artekoak dira (molekula polarrak). Ahulak dira.
  • Sakabanaketa-indarrak: Aldiuneko dipoloen artekoak dira (molekula apolarrak). Molekula handietan nabarmentzen dira eta ahulak dira.

Hidrogeno Loturak edo Zubiak

Beste indar intermolekularrak baino sendoagoak dira. Bi atomoen artean hidrogeno-zubiak izateko, baldintza hauek bete behar dira:

  • Beste atomoa H baino askoz elektronegatiboagoa izatea.
  • Beste atomoa txikia izatea: F, O edo N.

Substantzia hauen fusio- eta irakite-puntuak izan beharko luketenak baino askoz handiagoak dira.

Konposatu Kobalenteen Ezaugarriak

  • Atomoek elkartzean molekulak eratzen dituzte.
  • Egoera normalean gasak, likidoak edo fusio- eta irakite-puntu baxuko solidoak dira.
  • Gehienak disolbaezinak dira uretan, eta disolbagarriagoak disolbatzaile organikoetan.
  • Ez dira elektrizitatearen eroale, ez egoera puruan, ez disoluzioan.

Substantzia Kobalente Atomikoak

Mota honetako substantzien atomoek ez dute molekularik eratzen, hiru dimentsioko egiturak baizik. Substantzia aipagarriak: karbono-forma batzuk (diamantea, grafitoa), silizio dioxidoa (SiO2) eta silizio karburoa (SiC).

Substantzia Atomikoen Propietateak

  • Fusio-puntu altuko solidoak eta oso gogorrak dira.
  • Disolbaezinak dira uretan eta disolbatzaile gehienetan.
  • Ez dute elektrizitatea eroaten.

Lotura Metalikoa eta Metalen Egitura

Lotura metalikoa duten substantziek sareak eratzen dituzte. Sare horien osagaiak katioiak dira, ugariak eta hodei elektroniko batez inguratuak.

Metalen Barne-egitura

Metalen atomoek ez dute molekularik eratzen. Horren ordez, ordenan kokatzen dira, ahalik eta kristal-egitura trinkoa sortzeko. Atomo bakoitzak bere balentzia-elektroiak askatzen ditu eta ioi positibo bihurtzen da. Atomo guztien balentzia-elektroiek hodei elektroniko bat osatzen dute. Hodeia egituraren hutsarteetatik mugi daiteke. Elektroi-hodeiaren eta ioi positiboen arteko elkarreraginak metalaren egonkortasuna bermatzen du.

Metalen Propietateak

  • Oro har, fusio-puntu altua dute.
  • Dentsitate handia dute.
  • Fusio-egoeran elkarrekiko disolbagarriak direnez, aleazioak eratzen dituzte.
  • Beroaren eta elektrizitatearen eroale onak dira.
  • Tentsio mekaniko baten eraginpean, deformatu egiten dira, baina ez hausteraino.

Descargar

PDF Word HTML