Lotura ionikoen propietateak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,45 KB

Elektronegatibitatea eta loturaren polaritatea:


Elektronegatibitate ezberdineko atomoek lotura kobalentea ematen dutenean, elektroiak ez dira berdin konpartitzen eta ondorioz polo positibo eta negatiboak agertzen dira. H-H eta F-F molekulak apolarrak dira, bi atomoek elektronegatibitate berdina dutelako.Elektronegatibitatearen diferentziak erabakitzen du loturaren polaritatea.

Molekulen arteko loturak



-Van der Waalsen indarrak



-Dipolo-Dipolo indarrak

: dipolo iraunkorren artekoak (molekula polarrak). Ahulak dira.

-Sakabanaketa indarrak

: aldiuneko dipoloen artekoak (molekula apolarrak). Molekula handietan nabarmentzen dira. Ahulak dira.

-Hidrogeno loturak edo zubiak


Beste indar intermolekularrak baino sendoagoa. Bi atomoen artean hidrogeno zubiak izateko, ondoko baldintzak :-Beste atomoa H baino askoz ere elektronegatiboagoa.-Beste atomoa txikia : F , O edo N.

Substantzia hauen fusio eta irakite puntuak, izan beharko luketenak baino askoz ere handiagoak.

Konposatu kobalenteen ezaugarriak


-Atomoek elkartzean molekulak eratzen dituzte.-Egoera normalean, gasak,likidoak edo fusio-irakite-puntu baxuko solidoak dira.-Gehienak disolbaezinak dira uretan, eta disolbagarriagoak disolbatzaile organikoetan.-Ez dira elektrizitatearen eroale, ez egoera puruan, ez disoluzioan.

Substantzia kobalente atomikoak:


Mota honetako substantzien atomoek ez dute molekularik eratzen, hiru dimentsioko egiturak baizik.Substantziak: karbono forma batzuk (diamantea, grafitoa), silizio dioxidoa (SiO2) , silizio karburoa (SiC).

Propietateak:

-Fusio puntu altuko solidoak dira, oso gogorrak.-Disolbaezinak dira uretan eta  disolbatzaile gehienetan.-Ez dute elektrizitatea eroaten.

Lotura metalikoa:


Lotura metalikoa duten substantziek sareak eratzen dituzte. Sare horien osagaiak katioiak dira, ugariak eta hodei elektroniko batez inguratuak.

Metalen barne-egitura:


Metalen atomoek ez dute molekularik eratzen. Horren ordez, ordenan kokatzen dira, ahalik eta kristal egituratrinkoena sortzeko.Atomo bakoitzak bere balentzia-elektroiak  askatzen ditu , eta ioi positibo bihurtzen da.Atomo guztien balentzia-elektroiek hodei elektroniko bat osatzen dute. Hodeia egituraren hutsarteetatik mugi daiteke.Elektroi-hodeiaren eta ioi positiboen arteko elkarreraginak metalaren egonkortasu-na bermatzen du.

PROPIETATEAK:

-Oro har,fusio-puntu altua dute.-Dentsitate handia dute.-Fusio-egoeran disolbagarriak direnez elkarrekiko, aleazioak eratzen dituzte.-Beroaren eroale onak dira.-Elektrizitatearen eroale onak dira.-Tentsio mekaniko baten eraginpean, deformatu egiten dira, baina ez hausteraino.



Entradas relacionadas: