Lotura ionikoen propietateak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Química
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,66 KB
LOTURA KIMIKOAK
Gas nobleen egitura.
-Balentzia geruzan ns2 np6 .
-Zortzikotearen araua.
Lotura ionikoa.
-Elementu metalikoen katio eta elementu ez metalikoen anioen arteko lotura da.
-Ioi positiboz eta negatiboz osatuta daude.
-
Konposatu ionikoak (kristalak) eratzen dira, ez molekulak.
-Ionizazio erreakzioak eta Lewis-en diagramak erabiliz azaltzen dira.
-Sare energia Na +(g) + Cl-(g) NaCl (s) U= -787,4 KJ/mol
-Adib: gatz bitar, gatz hirutar, zenbait oxido eta zenbait hidroxido.
Lotura kobalentea
-Elementu ez metalikoen atomoen arteko lotura da.
-Elektroi bikote bat edo gehiago partekatzen dituzte: lotura bakuna, bikoitzak edo hirukoitzak.
-Lewis-en eredua erabiltzen da azaltzeko.
-Lotura kobalente molekularrak ( molekulak: O2, CO2, N2, …) edo lotura kobalente atomikoak (kristalak: C diamantea, grafitoa, SiO2, Si, Ge, B eta SiC) izan daitezke.
-Molekula polarrak ( H2O, NH3, HCl, …) edo apolarrak ( CO2, Cl2, CH4, F2, O2, …) dira.
Lotura metalikoa.
-Elementu metalikoak hartzen dute parte.
-Hodei elektronikoaren eredua: metalen katio eta elektroien arteko lotura.
-Kristalak eratzen dira.
-Adib: Fe, Ti, Al, Mg, Li, …
Molekula arteko loturak.
-Sakabanatze-indarrak edo Van der Waals-en indarrak. Molekula apolarren artean sortzen dira.
Adib: F2 (g), Cl (g), Br (l) eta I2 (s).
-Dipolo-dipolo eradarpena. Molekula polarren artean sortzen da.
Adib: HCl, H2S,…
-Hidrogeno-lotura. Dipolo-dipolo motakoa baino lotura sendoagoa da.
Adib: HF, H2O, ..
Substantzien propietateak lotura moten arabera (landutako taula).
Fusio eta irakite puntua, disolbagarritasuna, eroankortasun elektrikoa, egoera fisikoa eta beste ezaugarri batzuk.