Zer lotura eratzen da bi aminoazidoen artean

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,07 KB

Lapiazak edo lenarrak tabike gutxi-asko zorrotzek bereizitako ildoak eta zuloak dira. Jariatze-urek isurialdeetan eragiteagatik eratzen dira ildoak, bai eta gainazal pitzatuetan eragiteagatik ere. Arroilak, zintzurrak edo karkabak haran estuak eta sakonak dira, eta ibaiek eratutako isurialde malkartsuek inguratzen dituzte. Poljeak sakonune luzeak dira; hondo horizontalak dituzte, eta isurialde malkartsuz inguratuta daude.Dolinak edo torkak ura gelditzen den lekuetan eratzen diren sakonune handiak dira. Zirkularrak edo inbutu-txurakoak izan daitezke.Haitzuloak sortzeko, ura infiltratu egiten da, eta lur azpiko kareharrizko eremuetako pitzaduretan galeriak eratzen ditu. Estalaktitak sabaitik kaltzio karbonatotan aberatsa den ura tantaka erortzean. Estalagmitak lurrean ura metatuz sortuak. Infiltratutako ura lurgainera itzul daiteke, iturburuen edo urbegien bidez. Leizeak Iurgaina lurpeko galeriekin komunikatzen duten irekigune estuak diraLurmuturrak itsasoan barneratzen diren kostaren irtengunea handiak dira.Golkoak eta badiak kostan barrena itsasoak egiten dituen sargune zabalak dira.Itsaslabarrak itsasertzeko malkarrak dira, maldatsuak oro har, itsasoaren higiduraren ondorioz sortuak. Itsasadarrak kostako sargune estuak dira. Ibai-haranen azken zatia itsasoak inbaditzearen ondorioz sortutakoak dira. Padurak lokatzezko lautadak dira. Badia baxuetan eratu ohi dira, badiak zeharkatzen dituzten ibaiek eta itsasoak ekarritako sedimentuekin beteta. Albuferak kostaldeko aintzira gaziak dira, badia ixten duen kordoi batek itsasotik bereiziak. Deltak kostaren irtenguneak dira, eta ibaiek ekartzen dituzten sedimentu guztiak itsasoak birbana ezin ditzakeenean eratzen dira. 

Dunak hondarrezko kostetan egon ohi diren hareazko tontorrak dira. Haizeak garraiatutako eta pilatutako hondarrarekin eratzen dira, hondar hori landarediak geldiarazten duenean.

Faktore geografikoak Espainiaren latitudeak
 Ipar hemisferioko zona epelean dago, lau urtaro egotea eragiten du: oso nabarmenak dira (uda eta negua), tarteko beste bi (udazkena eta udaberria). Kanaria uharteak latitude subtropikalean daude, Kantzer tropikotik gertu.

Iberiar penintsula oso ezaugarri termiko kontrastatuak dituzten bi masa handiren Ozeano Atlantikoa eta Mediterraneo itsasoa, eta bi kontinenteren Europa eta Afrikaren artean dago. Kokapen horrek zenbait aire.Masaren bidegurutze bilakatzen du. Kanariek Afrikako kostaldetik gertu daude.

  1. Iberiar penintsula zabalera handikoa da, kostalde kasik koskarik gabea duena, eta kostaldearekiko paraleloak diren mendi ugari dituena , eta hori dela eta, itsasoaren eragina oso urria da bertan. 

  2. Erliebearen eragina hiru faktoreren ondorio da:

  • Altitudean 100m gora egin ahala, tenperaturan 0,5ºC / 0,6ºC bitartean jaisten da eta, horrek airea hozten eta kondentsatzen duenez, prezipitazioak ugaritu egiten dira. 

  • Erliebearen kokapena zenbait eratako eraginak dauzka:

Itsasoren eragina zailtzen edo errazten du.

- Aire-masa jakin batzuen eragina errazten edo zailtzen du. 

                 -     FÖEHN EFEKTUA: haizebeko mendi-hegaletan aire lehorrak behera egiten du eta horrek atmosfera berotzen eta lehortzen du. Efektu hori oso nabarmena da mendi-erliebeak dituzten kanaria uharteetan. 


Entradas relacionadas: