Noiz lortu egin zen lehenengo aldiz euskal herriko autonomia estatutua legeztatzea?

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 34,79 KB

1. UDAL HAUTESKUNDEAK ETA  BEHIN-BEHINEKO GOBERNUA. Errepublikanoek hiri guztietan udal hauteskundeak irabaztean, Eibarren, Madrilen, Bartzelonan eta beste hiri batzuetan Errepublika aldarrikatu zen.

Behin-behineko gobernua. Alcalá Zamora errepublikar kontserbadoreen burua zen. Lehenengo arazoa Bartzelonan sortu zen, Maciá buruzagi katalanistak
Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuenean. Anarkistek Errepublika gogo onez hartu eta erregimen libertario baten alde borroka egiteko prestatu ziren.

Elizarekin hasi ziren arazoak. Sentipen antiklerikala errotuta zegoen gizartean eta biztanleak elizaren kontrako ekintzak egiten hasi zirenean, Gobernuak kolpe gogorra hartu zuen.

Eliza asko erre zituzten, zentro monarkiko bat zabaltzeagatik, baina ekintza ez zuen inork bere gain hartu, hala ere, Miguel Maura  ministro katolikoari egotzi zioten.

Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeak egin ziren eta partaidetza handia izan zen. Errepublikanoen eta sozialisten arteko batasunak gehiengoa lortu zuen ia probintzia guztietan. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian eta Nafarroan, nazionalisten eta tradizionalisten arteko koalizioak irabazi zuen.

2 LEGE BERRIAK ETA KONSTlTUZIO ERREPUBLlKANOA. Diputatuek, Julián Besteiro sozialista moderatua  Ganbarako presidente aukeratu zuten. Gobernu kabinetearen ardura Manuel Azaña Armada ministroak hartu zuen. Azaña espiritu erreformistaren sinboloa izango zen.

Elizaren eta Gobernuaren arteko harremanak izan zen lehen arazoa.  Lege berri baten arabera, arriskutsutzat zituzten ordena erlijiosoak desegin eta kleroaren aurrekontuak bertan behera utzi zituzten. Gainera hezkuntza eta kanposantuak sekularizatu ziren.  Horren kontra zeudela erakusteko, eskuineko diputatuek Kongresutik ospa egin eta Alcalá Zamorak eta Maurak euren karguak utzi zituzten.

1931an onartutako Konstituzioaren arabera, Espainia Estatu laikoa eta demokratiko zen, Ganbara bakarra zuen eta ardura Gobernuak zuen. Presidenteak, sei urteko agintaldian, ganbara bi aldiz desegiteko ahalmena zuen. Sufragio unibertsala ezarri zuten, emakumeek ere eskubidea zuten eta. Gainera, interes publikoa jabego eskubidearen gainetik zegoen. Konstituzio berriak Estatu zentral indartsua ezarri zuen, baina  lurralde bakoitzeko arazoak konpontzeko bidea ere ematen zuen, autonomia estatutuen bidez.

3ESTATU BERRIA ERAIKITZEKO BERRIKUNTZAK. Kongresuak Alcalá Zamora Errepublikako presidente eta Manuel Azaña gobernuburu aukeratu zituen. Konstituzioa eginda, gobernuak martxan jarri zituen zenbait berrikuntza.

3.1 HEZKUNTZAREN BERRIKUNTZA. Espainian atzerapena zegoen hezkuntza sisteman eta horretarako, Gobernuak metodo eta irakasle erlijiosoen lekuan hezkuntza aurrerakoia jarri nahi zuen.  Neurri sekularizatzaile asko  jarriak ziren baina beste batzuek, kongregazio erlijiosoei irakaskuntza galarazi zuten.

Baina Errepublikak, ezin izan zuen deuseztatu Elizaren irakaskuntza monopolioa.Hala ere, lehen hezkuntzakohamar mila eskola berrik Gobernuaren nahia, hezkuntza hobetzea, erakutsi zuten. Maisuei soldata igo zieten eta, ikasketa planak erreformatuz, hobeto prestatu nahi izan zituzten, eskolaren funtzionamendua eraldatu nahi zuten, Espainiako biztanleen % 44 analfabetoak baiziren.

3.2 BERRIKUNTZA MILlTARRA. Armadako soldaduek prestakuntza eskasa zuten eta materiala oso zaharra zen. Azaña behin behineko Gobernuko Armada ministroaren lehenengo erabakietako bat hainbat ofizialierretiratzeko proposamena egitea zen. Beraz, ofizialen kopuruak behera egin zuen nabarmen; hala ere, ez zen lortu armadan joera errepublikanoak ezartzea. Beste neurri batzuk ere hartu zituzten, adibidez, eskumen militar zabalak murriztea eta eskumen zibilak gehitzea eta Zaragozako Akademia Nagusia ixtea (Francok zuzendaria). Azañaren berrikuntzengatik, armadako asko haserretu egin ziren, militarrei agintea kentzeko ahaleginak zirelako. Errepublika ez zen ausartu Guardia Zibila desegiten, baina ordena publikoan zuen nagusitasuna aldatzeko Erasorako Guardia eratu zuen.

3.3 NEKAZARITZAREN BERRIKUNTZA. nekazaritzaren egoera ez zegoen ondo, Extremadurako eta Andaluziako latifundio zabalak, gosean bizi ziren peoiak eta zapaldutako maizterrak konponbidearen zain zeuden.

Askok pentsatzen zuten, Azañaren erregimenari esker, arazoak amaituko zirela, jabetza hobeto banatu eta etekinei arreta handiagoa jarriko zitzaiela, hain zuzen ere. Beraz, legea onartzea funtzezkoa zen lurrik gabeko lursaiakl nekazarien artean banatuko zituena.

Manuel Azañak indarra hartu zuen zeren eta Sanjurjok Errepublikaren aurka egindako matxinada monarkikoak huts egin baitzuen . Momentua aprobetxatuz, oposizioari aurre egin eta Nekazaritza Berrikuntzaren Oinarrien Legea onar zedin. Hamalau probintziatarako bakarrik zen eta jabetza kentzea onartzen zuen kalte ordain baten truke. Legea indarrean egon zen bi urteetan hamabi mila familiak bakarrik lortu zituzten lurrak.

3.4 LAN ARLOKO LEGEAK. Gobernu errepublikanoak lan politika ezarri zuen Caballero ministro sozialistaren bidez. Langileak itxaropen eza ez zuten faltako, berrikuntzak ( soldata minimoa, istripu-asegurua, kontratua...) egin zirelako. Gainera, nekazaritza guneetan gertatzen ziren borroka sozialak konpontzeko zortzi orduko lanaldia jarri zen, lur alokairuko kontratuak luzatu ziren eta, jornalariak langabezian zeuden tokietan, lurrak derrigor landu behar izaten behartu zen. Lan arloan erabilitako tresna eraginkorrenak epaimahai mistoak izan ziren: enpresaburu eta langileez osatua, eskumen askorekin lan arloan eta nekazaritzako soldatek gora egitea lortuko zuten.

3.5 AUTONOMIA ESTATUTUAK.Zentro- eskuin alderdiek eta Gobernu koalizioak gustuko ez zutelako, Azañak Kataluniako autonomiaren aldeko oso hitzaldi ederra eman zuen eta, horregatik, diputatuek Estatutuaren aldeko botoa eman zuten. Izan ere, bera zen gobernuko burua hezkuntza aurreratu, militarrei eutsi eta Kataluniaren eta Errepublika demokratikoaren arteko loturak sendotu zirenean.

Bestalde, Euskal Herrian Sozialistentzat eta errepublikanoentzat Autonomia Estatutua bigarren mailako gaia zen; eta euskal eskuinarentzat, proiektu autonomikoak ez zuen inolako garrantziri. Azkenik, Euskal Autonomiarentzako proiektua ez zuen gobernuak onartu.

4. ERREPUBLIKAREN BILAKAERA///4.1 TESTUINGURU EKONOMIKOA. Espainiari atzerapen asko mkostatu zitzaion 1929ko krisia gainditzea. Espainiak Europako herrialdeekin zituen harremanak mineralen eta nekazaritzako produktuen esportaziora mugatzen ziren( olioa, ardoa). Munduko depresio ekonomikoak Espainiako produktuen bezerorik onenei kalte egin zien, eta, ondorioz, esportazioek beherakada izan zuten.

Erregimena aldatzean, kapitalak etengabe egiten zuen ihes eta Langabezia gorantza zihoan.

Gobernu errepublikanoak programa ekonomiko bat garatu zuen, eta bitarteanHerri Lanetako ministroek errepide plana gauzatzen jarraitu zuten.

4.2 GIZARTE GATAZKAK. Aldaketak astiro zihoazen eta horrek, langileen itxaropenak zapuzten zituen  eta beste alde batetik berrikuntzen aurrean ugazaben oposizioa nabarmen zen. Sindikatu anarkistak zuzenean parte hartzearen eta iraultza soziala egitearen aldekoak ziren. Gainera, hainbat greba egin eta lurrak hartu zituzten CNTren izenean.

Ordena publikoko indarrekin batera istilurik larrienetakoa, Casas Viejasen gertatu zen. Jornalari anarkistek komunismo libertarioa aldarrikatu eta Guardia Zibilaren kuartela setiatu zuten. Guardia Zibilak matxinada zapaldu zuten, guztira 20 pertsona hil zirelarik. Erailketak hunkituta utzi zituen herritarrak . Era berean, ezkerreko langileek gero eta mesfidantza handiagoa zioten Errepublikari, izan ere, laboralak oso gaizki bizi ziren. CNT  FAlren(ANARKISTEN) esku geratu zen.


4.3 ESKUINAREN ANTOLAKETA. eskuin katolikoak Errepublikaren antiklerikalismoa erabili zuen jendea biltzeko. 1933an,  Kongregazio Erlijiosoen Lege murriztailea gehiegi izan zen katolikoentzat. Urte berean, Mugimendu katolikotik CEDA sortu zen. Gil Roblesek zuzenduta, CEDA talde heterogeneoa zen eta kristau demokratek faxismoak erakarritako eskuin muturrekoak zeuden.

5. ESKUMAKO ERREPUBLIKA////5.1 1933KO HAUTESKUNDEAK: ERRADIKALEN ETA CEDA-REN BIURTEKOA. Anarkistak abstenitu egin ziren, eskumako alderdiak bateratuta aurkeztu ziren CEDA koalizioan, lehenengo aldiz emakumeek ere hartu zuten parte,  hauteskundeetan. Azañaren berrikuntzen osteko desengainua eta ezkerreko alderdien zatiketa zirela eta, Errepublika goitik behera aldatu zen. Aulkiak emateko sistemari esker, eskuinak argi eta garbi irabazi zituen.

5.2 ESKUINAREN POLlTIKA. Ondorengo gobernuek berrikuntzakbaliogabetu egin zituzten. Gainera,  soldatak jaitsi eta langileek aurreko bi urteetan lortutako hobekuntzak murriztu egin zituzten. Handik gutxira, Gorteek Elizaren aldeko legeak formulatu zituzten: irakasteko eta diru publikoak jasotzeko eskubideak aitortu zizkioten.

5.3 Erradikalizatze soziopolitikoa:

Asturiaseko iraultza


Asturiasko, sozialistek eta anarkistek, Guardia Zibilaren kuartelei eraso egin eta meatze arroa hartu eta, Oviedo hartu zuten. Gobernuak Franco jeneralari egin zion dei, matxinada zapaltzeko helburuarekin. Beraz, Marokoko armadako tropak Asturiasen lehorreratu eta bederatzi egunetan mendean hartu zuten altxamendua.
Guztira 1000 pertsona baino gehiago hil ziren.

Errepresaliak hedatu ziren:. ehundaka pertsona espetxeratu, altxamenduak zuzentzea leporatuta; hala ere , ezkerreko alderdien jarduerak mugatu eta zentsura ezarri zen. Urriko gertakarien ostean, gizartea gero eta urrunago gelditu zen. Bestalde, Espainiako ezkerraren batasunaren ikurra izan zen urriko iraultza: presoen amnistiaren alde egindako kanpaina lagungarria izan zen ezkerraren barnean elkartasun sentimendu sendoak sortzeko.

6. EZKERRAREN ITZULIA, FRONTE POPULARRA ////Fronte Popularra eta 1936ko otsaileko hauteskundeak. Europan faxismoa nagusi zen (Alemanian Hitler eta Italian Mussolinik). Une horretan, nazioarteko komunismoak faxismoa geldiaraztearen aldeko estrategia egin zuen. Fronte Popularrak ezartzeko politika garatu beharra zegoen; horrek proletarioen eta erdiko klaseen arteko ituna zekarren.  Baina Espainian eskuin muturrakiraultza marxistaren mamua astindu zuen.

Onodren, Fronte Popularra, lehen koalizio errepublikar sozialista hauteskundeetarako prestatu zen; bertan, ezkerrak eta indar aurrerakoietariko gehienak zeuden ordezkatuta. Hauen proprama sozialdemokrata erreformista zen obsesio antiklerikaletik urruntzen zena. Hauteskunde koalizio baterako gutxiengoa bazuen, baina ez zeukan koalizioko gobernu baterako planik.

Hauteskundeen legeak mesede egin zion ezkerrari, eta horrela, Fronte Popularreko hautagaiek jarlekuak kendu zizkioten zentro-eskuindarrei, eta behar zen gehiengo osoa lortu zuten. Bestalde erdiko alderdiak erabat ahulduta geratu ziren (adibidez PNV).


Fronte Popularraren gobernuaren aurkako konspirazioa. Fronte Popularraren garapenetik buruzagi monarkiko batzuek abian jarritako konspirazioaren zuzendaritza hartu zuen. 1936ko udan, Melillako tropa matxinatu zen eta gerra egoera aldarrikatu zuen Marokon.  bitartean, Penintsulan martxan jarri zen altxamendua baina Espainiako hiri nagusietan huts egin eta gero Gerra Zibil bihurtu zen.


Entradas relacionadas: