Noiz lortu egin zen lehenengo aldiz euskal herriko autonomia estatutua legeztatzea?

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,22 KB

2.3.GERRAREN BILAKAERAGerra batez ere Euskal Herrian bilakatu zen. Gerrillen eta ustekabeko erasoen taktika erabili zuten karlistek Zumalakarregik ejertzitoa osatu arte. Gerrilla hauek nekazarien laguntza  jaso zuten eta horregatik, gerra luzatu egin ze.1833tik 1835era: 1833, azaroa: ZUMALAKARREGI koronel eta liberalak  gerrilla taldeen buruzagitza hartu eta 30.000 bolondresez osatutako armada eratu zuen, iparraldeko ejertzitoko jenerala. -Euskal probintziak eta Nafarroa karlisten esku, baina hiriburuak ez.-Karlos V.Ak Lizarran ezarri zuen Gortea eta Gobernua eratu zuen: foruak zin egin, legeak eman eta Oñatiko Unibertsitatea bultzatu zuen.-Gorte karlistaren helburua: hiriburuak hartzea, Bilboko setioari ekin zioten. Zumalakarregik nahiago zuen Gasteiz hartu eta gero Madril, baina KarlosV.Ak Bilbo nahi zuen. Setioak porrot egin zuen, Zumalakarregi hil egin zen, ejertzito karlista agortu egin zen 2.1835etik 1837ra:Karlistek ia penintsula osoa zeharkatu zuten, baina arrakastarik gabe. Hernani.1837an Madrilera hurbildu ziren, baina porrot egin zuten.3. 1837tik 1839ra:-Karlisten artean etsipena: jarrera desberdinak eta tirabirak karlisten artean:Apostolikoak: Karlosen eskubide dinastikoak mantentzearen eta gerra jarraitzearen aldekoak.Transazionistak: akordioetara iritsi nahi zuten.Gerraren bukaera:-Muñagorriren proposamena “Bakea eta Foruak”  porrot egin-MAROTO jeneral karlista negoziatzen hasi zen ESPARTERO jeneral liberalarekin:-Don Carlosen oinordekoa et Isabel II.Aren arteko ezkontza.-Foruak mantentzea.-Militar karlistei ejertzito liberalean sartzeko aukera ematea.-Gobernu liberalak ez zuen lehenengo puntua onartu.-Errege karlista (Carlos V.A), karlista nafarrak eta arabarrak proposamenaren aurka-Marotok oposizio hau errotik moztu zuen: aurkakoak ziren militarrak fusilatuz.-1839anBERGARAKO HITZARMENA: Marotok eta Esparterok sinatu zuten. Sinbolo moduan elkar besarkatu zuten: Bergarako Besarkada.

:-

Karlistek Isabel II.A erreginatzat onartu zuten.-Foruak berresten ziren.-Hitzarmena onartu zuten militar karlistak (gipuzkoar eta bizkaitarrak) ejertzito liberalean sartzeko aukera izango zuten.-Bergarako Hitzarmenak gerrari bukaera eman zion: Don Carlos erbesteratu zen.5. FORUEN LEHENENGO MURRIZKETAK.Liberalak boterera iritsi zirenetik euskal Foruak mehatxatuta egon ziren:  (Foruak arriskuan)1808: Baionako Estatutua.1812. Cadizko Konstituzioa.1833: Javier de Burgosen lurralde berrantolaketa (49 probintzia).1837ko Konstituzioa. Foruak arriskuan1839: Bergarako Hitzarmena eta ejertzito karlista desegin ondoren, liberalek mehatxu hauek gauzatzeko aukera izan zuten, Foruen murrizketari ekin ziotelarik. BIGARREN GERRA KARLISTA:1844-1860 bitartean gertatu ziren altxamendu karlistak ez ziren benetako gerra izan.Hasierarenarrazoiak:-1868ko Iraultzak Isabel II.Ak tronua galtzea suposatu zuen eta honek karlisten itxaropenak berpiztu zituen. -Karlistek parte hartu zuten hauteskundetan arrakasta handia lortuz.-Tronua eskuratzeko itxaropenak zapuztuak ikusi zituzten, Saboiako Amadeok eskuratu baitzuen koroa. Honek Karlos VII.A, karlisten hautagaia, gerrarako deialdia egitera bultzatu zuen 1872.Ko apirilean. -Gerra honetan karlismoak gerrillen protagonismoa handiagoa izan zen.-Lehenengo karlistadan bezala, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako zona zabalak karlisten esku geratuko ziren, baina ez hiriburuak. -Estatu gisan antolatu zuten lurralde hau, Lizarra hiriburua zuelarik. -Bilboko setioan porrot egingo zuten. -1874.An, Martínez Camposek Sagunton egindako pronuntziamenduaren ondorioz, Alfontso XII.A errege aldarrikatu zuten eta Errepublikaren beldur ziren hainbat talde katoliko eta kontserbadoreen laguntza galdu zuten karlistek.-1876.An gerra bukatu zen eta Karlos VII.A erbesteratu egin zen.-Hemendik aurrera karlismoa mugimendu minoritarioa izango da eta politikan parte hartuko dute eskuin muturreko talde bezala.

EUSKAL PROBINTZIETAKO FORUEN DEUSEZTATZEA:Alfontso XII.Ak tronua eskuratzean foruei azken kolpea :-Espainiako probintzia guztiek euskal foruak kentzeko eskabidea luzatu zizkioten-Giro honetan euskal probintzietako foruen abolizioa dekretatu zuten Gorteek 1876-7-21ean-Legeak, bukaera ematen zien zerga pribilegioei eta derrigorrezko soldadutza ezartzen zuen. -Baina gobernuari probintzietako administrazio sisteman egokitzat jotzen zituen aldaketak sortzeko ahalmena ematen zion. Ahalmen honek Kontzertu Ekonomikoen sorrera erraztu zituen bi urte geroago.“KONTZERTU EKONOMIKOAK” (1878).-Foruen ezabatzeak gizartearen eta foru erakundeen (Batzar Nagusiak eta Aldundiak) oposizio handia sorrarazi zuen. -1877tik, ordea, Gobernuaren presio handiak zirela eta, Gipuzkoa eta Arabako Aldundi berriek Gobernuarekin negoziatzea 1876ko Legearen aplikazioa,Gobernuak, Bizkaiko Batzar Nagusiak, oposizio handiena jarri zutenak Negoziazio honen emaitza KONTZERTU EKONOMIKOA izan zen. Honek, Nafarroako “Ley Paccionada”ren antzera, autonomia fiskal eta administratiboa ematen zuen:Ezaugarriak:-Autonomia fiskala: probintzia bakoitzak Estatuari kupo (diru kopurua) bat ordaindu behar dio. Diputazioa arduratzen da dirua biltzeaz eta Estatuari kupoa -Autonomia administratiboa: zergak biltzeko eta administratzeko gaitasunak Aldundiei eskumen administratibo zabalak ematea ekarri zuen.-Aldaketa nabaria eman da: Lehen Estatuari ordaintzen zitzaion dirua, borondatezkoa; orain, berriz, derrigorrezkoa da kupoa ordaintzea.-Kontzertua aldizka berritu beha zen, Estatua eta Aldundien negoziazioen ondoren. -Lehen Kontzertu Ekonomikoa arautzen zuen 1878ko dekretuak 8 urteko iraupena ematen zion -Hurrengo Kontzertuan 1887ean, sistema iraunkor bihurtu zen. -1894.An, 1906.An eta 1925.An kontzertuak berritu ziren eta bakoitzean aldatzen zen Estatuari ordaindu behar zitzaion kupoa eta luzapena.Ondorioak:-  Kontzertu Ekonomikoak autogobernu maila handia ematen zien Euskal Probintziei.. Baina Aldundi hauetan beren kideak ez zituen Batzar Nagusiek aukeratzen, baizik eta Estatuko hauteskunde sistemaren arabera-Probintzian boterea kontrolatzen zuen  burgesiak bere interesen araberako zerga sistema ezarri zezakeen .-Kontzertu Ekonomikoek, bestalde, probintzia euskaldunei zegozkien baino gutxiago ordaintzea erraztu zuen.-Kontzertu ekonomikoek Euskal Probintzien egonkortasuna lortu zuten Berrezarkuntza Sistemaren barruan. Kontzertu Ekonomikoen iraupena:Bizkaia eta Gipuzkoak 1937an galdu zuten Kontzertu Ekonomikoa, gerra zibilean Errepublikaren alde jartzeagatik. Arabak,eta Nafarroak ordea, gorde zuten.Trantsizio garaian, 1980an, espainiar konstituzioa eta Gernikako Estatutua aldarrikatu ondoren, Kontzertu Ekonomikoak berreskuratu ziren, Kontzertu Ekonomiko bakarra sortuz Euskal Erkidegoko hiru herrialdeentzat. Nafarroak 1982an “Ley de Amejoramiento del Fuero”  delakoa lortu zuen, 1841eko legea ordezkatzen zuena.


Entradas relacionadas: