Noiz lortu egin zen lehenengo aldiz euskal herriko autonomia estatutua legeztatzea?

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,09 KB

sartzearen emaitza 1834 ko Errege Estatutua izan zen. Garai honetan arautu zen probintzia banaketa, bakoitzari hiriburu bat emanez. Errege estatutua ez zen liberal progresisten gustukoa eta hauek 1812ko konstituziora itzultzea eskatzen zuten. 


1837ko konstituzioa

1836an  sargentuek pronuntziamentua egin zuten La Granjan, eta 1812ko konstituzioa moldatzea erabaki zuten bi talde liberalen arteko adostasuna lortzeko.  Prentsa-askatasuna, udalei aitortutako politika- eta kudeaketa-
autonomia eta Milizia Nazionala berreskuratu ziren.
Espartero jeneral aurrerakoia ospe handia lortu zuen probintzien altxamenduak defendatu zituenean eta hiru urtez modu autoritarioan gobernatu zuen. General moderatuak, Narvaez, Esparteroren aurkako matxinadak burutzen hasi ziren, Esparterok jarraitzale asko galdu zituela aprobetxatuz.


HAMARKADA MODERATUA (1844-1854)

1843an moderatuek aurrerakoiak agintetik kanporatu zituzten, eta Narvaez tronuan ezarri zen. Moderatuen printzipioak ordena publiko zorrotza eta administrazio zentralizatuaren kontrol politikoa izan ziren. 1844an Guardia Zibila sortu zuten eta hurrengo urtean, alkateak Gobernuak izendatuko zituela ezarri zen. 1845ko konstituzioa aldarrikatu zen, gorteen agintea mugatuz eta erregearen pribilegioak handiagotuz. Konstituzioan, Espainiako nazioko erlijioa katoliko, apostoliko eta erromatartzat hartzen zuen eta desamortizazioak geldiarazi zituzten.

Moderatuen oinarrizko helburuak hiru ziren: ordena juridiko bateratua, administrazio zentralizatua eta zerga bakarrak zituen Ogasuna. 1848an Zigor Kode berria argitaratu zen. Probintzia bakoitzaren agintea gobernadore zibilen esku utzi zen eta hezkuntza publikoa zentralizatu zen. Ogasunarekin, iruzurra eta ihes fiskala egiten jarraitu zen, eta horren ondorioz, zeharkako zergak bultzatu behar izan ziren. Hamarkada moderatuan II. Gerra Karlistapiztu zen 1846an.


BIURTEKO AURRERAKOIA

Herriko klaseak kalera atera ziren, 1845ko iraultza deitutakoa. Isabel II. Erreginak boterea Espartero jeneralaren esku utzi zuen. Konstituzio berri bat sortu zuten 1856an, “non nata” deitutakoa, azkenean ez zelako aldarrikatu. Garrantzi handiko neurriak hartu ziren: Madozen desamortizazioa, trenbideen legea eta liberalismoaren bultzada merkataritzan.

Aurrerakoien ezkerrean aukera demokrata eta errepublikanoa sendotu ziren. Espainiako langileen mugimenduari dagokionez, Katalunian langileen lehen erakundeak sortu ziren eta soldata-hobekuntzak eskatzeko lehenengo grebak antolatu ziren.


UNIÓN LIBERAL ETA MODERANTISMOAREN ITZULERA (1856-1868)

1856an O´Donnellek estatu kolpea eman eta boterea eskuratu zuen moderatuen babesean. 1845ko konstituzioa berrezarri eta Narváez gobernura itzuli zen. Espainia Frantziarekin batera inperio koloniala eraikitzen saiatu eta Prim jeneralak ospea lortu zuen. O´Donnell eta Narváez hiltzean, Isabel II.Aren gobernuak ospea galdu zuen. 1866an krisi ekonomiko orokorra izan zen eta altxamendu garaile bat egon zen, ´La Gloriosa´ izenekoa.


EKONOMIA

Iraultza liberalean (1808-1840) jabetza-eskubide berria berriz definitu zen.

Liberalen ustez, zorionaren bilaketak zehazten du giza jokabidea; bilaketa hori aberastasunarekin identifikatzen dute eta gizabanakoaren jabego librearekin.


Desamortizazioa

Antzinako erregimeneko jabetzak aske bihurtzen hasi ziren desamortizazio prozesua zela eta. XVIII. Mendean hasi ziren aplikatzen. Elizaren eta udalen ondasunak desamortizatu ondasunak ateratzeko. Ondasunak enkante publikoan jartzen ziren salmentan. 

Entradas relacionadas: