Noiz lortu egin zen lehenengo aldiz euskal herriko autonomia estatutua legeztatzea?

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,75 KB

Iruzkindu behar dugun testu hau, testu historiko narratiboa (1. Eskukoa) eta panfleto bat da. Ez dago sinatuta, baina egilea kolektiboa dela esan dezakegu, PSOEko astekarikoena, kazetari testua da, gertaera historiko batekin harreman zuzena duena: Gallartan langileek 1896ko Maiatzaren lehena ospatzeko egin zuten mitin-jaialdirekin. Artikulua La Lucha de Clases izeneko astekari sozialistan argitaratu zen, “Bizkaiko langileei” izenburuaz, 86. Alean. Hartzailea publikoa da, PSOEren astekari ofizialean agertu baitzen, batez ere,bizkaiko langileei zuzenduta dago. Helburua langileen kontzientzia suspertzea da, derrigorrezko barrakoiak eta janari txarrak desagertzeko. 1876ko Maiatzaren 23an, Maria Kristinaren erreginaordearen garaian. Bilbon, aipatutako manifestazioa maiatzaren
1ekoa da.

Langileen borrokan grebak esanguratsuak izan ziren langileen bizi baldintzak hobetzeko. Gaur egun ere, Langileen Nazioarteko Eguna edo Maiatzaren Lehena langileen mugimenduaren nazioarteko jaieguna da. II. Internazionalak, 1889an Parisen, aldarrikatu zuenetik Chicagon eraildako anarkistak omentzeko eta langileen eskubideen eskabidea egiteko eguna da, nahiz eta herrialde askok onartu ez. Azkenean,barrakoietan bizitzea eta kantinetan erostea derrigorrezko ez izatea lortu zuten. 1900. Urtean lan- istripuei eta emakumeen eta haurren lanari buruzko lehenengo legeak onartu ziren.1904.Ean igandetako atsedena lortu zuten. 1914ean bederatzi ordura jaitsi eta 1919an zortzi orduko lanordua lortu zuten.

Iruzkindu behar dugun testu hau, alderdiaren osaketarako estatutu bat da, beraz  juridiko politikoa da. Bizkaitarra aldizkarian argitaratua eta Bizkaiko nazionalistei zuzendua dago. Ez dago sinatuta, baina badakigu Sabino Aranarena dela. Euskal politikaria eta ideologo jeltzale eta abertzalea izan zen. EAJ sortu zuen 1895ean eta 1903an hil zen 38 urte zituela. Bizkaiko industrializazio eman zenean, eta honek berarekin ekarri zituen langile mugimendua eta nazionalismoa.
Helburua elkarte bat sortzea eta nazionalismoa bultzatzea zen.

“Euskaldun Batzokija” alderdi nazionalista sortu baino lehenagoko saiakera izan zen, nazionalismoa bultzatzea helburu zuena, nahiz eta urte beteren buruan itxi egin zen. 1903an Sabino Arana hil eta alderdian banaketa eman zen autonomisten eta independentisten artean. Primo de Riveraren diktadurarekin, aldiz, jazarpen gogorra izan zuen nazionalismoak. Azkenik, II. Errepublikaren ezarpenarekin euskal nazionalismoaren joera ezberdinak batu ziren eta EAJren helburu nagusia Autonomia Estatutua lortzea izan zen, gerra zibil betean lortu zena eta lehenengo lehendakaria jeltzalea izanda: Jose Antonio Agirre.

Entradas relacionadas: