Lokomozio Aparatua: Hezur eta Gihar Sistema

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,24 KB

-Lokomozio aparatu edo eskeleto eta gihar sistemari esker mugi dezakegu gorputza. Eskeleto sistemak eta gihar sistemak osatzen dute, eta nerbio sistemak prestatzen dituen aginduak betearazteaz arduratzen da: +Eskeleto sistema hezurrek, giltzadurek eta lotailuek osatzen dute; ehun konjuntibozko zuntz gogorrak dira lotailuak, eta hezurrak lotzen dituzte. Mugimenduan esku hartzeaz gain, beste funtzio batzuk betetzen ditu eskeleto sistemak:·Gorputzari forma ematea eta haren pisuari eustea. ·Barne organoak babestea. ·Kaltzio eta fosforoa pilatzea.·Hezur muinean odol zelulak sortzea. +Gihar sistema eskeleto giharrek osatzen dute. Tendoiek lotzen dituzte hiharrak eta hezurrak, ehun konjuntibozko zuntzezko kordoi batzuek.

Eskeleto Axiala eta Eskeleto Apendikularra

-Lokomozio aparatuak palanka sistema batek bezala funtzionatzen du: gorputzaren mugimenduak sortzeko, osagai aktiboak (giharrek) indar egin behar du osagai pasiboan (hezurretan). -Gizaki helduon 206 bat hezurrek osatzen dute. Aztertzeko bi zatitan bana dezakegu: eskeleto axiala eta eskeleto apendikularra. +Eskeleto axiala: Gosputzaren ardatzean dagoen eskeleto zatia da, eta burezurrak, auroegiko hezurrek, kaxa torazikoak eta bizkarrezurrak osatzen dute. Atalak: Burezurra (frontala, parietalak, tenporalak, okzipitala), aurpegiko hezurrak (sudur hezurrak, goiko masailezurra, beheko masailezurra edo barraila), kaxa torazikoa (bularrezurra, benetako saihets hezurrak, saihets hezur faltsuak, saihets hezur lokak), bizkarrezurra (lepoaldea, bizkarraldea, gerrialdea, eskualde sakroa, uzkornoaldea). +Eskeleto apendikularra: goiko eta beheko gorputz adarretako hezurrek eta sorbalda eta pelbis-gerrikoek osatzen dute; hain zuzen, gerrikoek lotzen dituzte bi eskeleto zatiak. Atalak: sorbalda gerrikoa (klabikula, omoplato edo eskapula), goiko gorputz adarra (besahezurra, kubitoa, erradioa, karpoa, metakarpoa, falangeak), pelbis gerrikoa (iliona, pubisa, iskiona), beheko gorputz adarra (izterrezurra, belaunezurra, berna hezurra, peronea, tartsoa, metatartsoa, falangeak).

Hezurrak eta Giltzadurak

-Hezurrak: organo bizi eta gogorrak dira hezurrak, eta funtsean, kaltzio eta fosforo gatzez eta kolageno izeneko zuntzezko substantzia batez eratuta daude. Honela sailka ditzakegu: hezur laburrak (kubikoak edo biribilduak dira. Multzo honetakoak dira ornoak eta karpo hezurrak, adibidez), hezur luzeak (luzangak eta zilindrikoak dira, eta euskarri eta mugimendu funtzioak betetzen dituzte. Multzo honetakoak dira gorputz adarretako hezurrak, adibidez.), hezur lauak (plaka formakoak dira, eta kurbatuak edo lauak izan daitzeke. Babes funtzioa betetzen dute. Multzo honetakoak dira omoplatoa eta burezurreko hezurrak, adibidez.) -Giltzadurak: bi hezur elkarrekin lotzen dituzten egiturak dira giltzadurak, eta zenbateraino diren mugikorrak, mugikorrak, erdi mugikorrak edo finkoak izan daitezke. Batzuk eta besteak osatzen dituzten elementuak ezberdinak dira, giltzadura bakoitzearen funtzioaren konplexutasunaren arabera. -Eskeleto giharrek osatzen dute gihar sistema. Gorputz osoan barrena daude eskeleto giharrak, eta tendoiek lotzen dituzte hezurrekin. Gihar eskualde hauek bereizten ditugu gihar sisteman: buruko eta lepoko giharrak /(mimika giharrak(aurpegiaz keinu egiteko giharrak dira, frontalak bekainak goratzen eta bekozkoa jartzen ditu, sudurrekoak sudurra zimurtzen dute, bukzinatzaileek masailak puzten dituzte, irri giharrek ezpainak lisatzen dituzte, betazaletako orbikularrek eta espainetakoek begiak eta ahoa ixten eta irekitzen dituzte), mastekatzeko giharrak(hala nola maseteroa), lepoko giharrak( esternokleidomastoideoek burua alde batera bestera eta aurrera eta atzera mugitzen dute)/, enborreko giharrak /(aurrekoak (bularreko gihar handiek besoak mugitzen dituzte, eta abdomeneko gihar zuzen handiek enborra makurtzen dute), atzekoak (besteak beste, hauek dira: trapezioek sorbaldak goratzen ditzute, eta bizkar gihar handiek besoen mugimenduan esku hartzen dute), diafragma (barrunbe torazikoaren eta abdomeneko barrunbearen artean dago, eta arnasketan esku hartzen du) )/, gorputz adarretako giharrak (goiko gorputz adarrak (sorbaldetan, deltoideek/ besoan besoko bizepsek eta trizepsek/ besaurreko giharrek), beheko gorputz adarrak (pelbisean, ipurmasaileko giharrek/ izterretan, izterretako koadrizepsek eta bizepsek/ hanketako giharrek) )/. -Tendoiek: gihar bakoitza osatzen duten ehun konjuntibozko bilkinek muturretan bat egiten dute, eta tendoi bihurtzen dira; giharrak eta hezurrak lotzen dituzte tendoiek.

Epimisio, Perimiso eta Endomisio

-Epimisio: gihar faszikulek ehun konjuntibozko geruza bat dute inguruan, epimisio izenekoa. -Perimiso: gihar zuntz elkartuek eratzen dute gihar faszikulu bakoitza; era berean, perimisio izeneko zuntzezko ehun konjuntibo batek biltzen ditu elkarteak. -Endomisio: gihar ehuna osatzen duen zuelula luzatu bakoitzari estaen diogu gihar zuntz. Endomisio izeneko zuntzezko ehun konjuntibo batek biltzen ditu horrelakoak. -Gihar motak: triangelu formakoak, fusiformeak eta orbikularrak.

Lokomozio Aparatua eta Hezur-Muin Gorriak

-Lokomozio aparatua, hezur- eta gihar-sistema eta sistema muskuloeskeletikoa giza gorputza mugitzea ahalbidetzen duen aparatua da. Barneko organoak babesten ditu berak ere, eta azalak estaltzen du bera, kanpoaldetik zainduz. Estu lotuta dago nerbio-sistemarekin ere bai, eta haren bidez burutik etorritako aginduak jasotzen ditu. Sistema hau eskeletoko hezurrek, giharrek eta artikulazioek, tendoi, kartilagoak eta bestelako ehun konjuntiboek osatzen dute. Lokomozio-aparatuaren funtzio nagusia gorputza bera mantentzea da, mugimendua baimentzen du eta organoak babesten ditu. -Hezur-muin gorriak odoleko zelula amak ditu, globulu gorri, globulu zuri eta plaketa bihurtzen direnak. Hezur-muin gorrian odoleko zelulak fabrikatzen dira. -Hezur-muin horia, gehienbat, koipez osatuta dago, eta kartilago, gantz edo hezur-zelula bihurtzen diren zelula amak ditu. Hezur-muin horia hezur luzeetan dago, eta koipeen biltegi gisa balio du. -Lokomozio aparatuko gaixotasunak:  osteoporosia(hezur masa galtzea da, eta horregatik , hezurra ahultzea), artritisa ( giltzadura baten hantura da), artrosia ( giltzadura kartilagoen degenerazioa da) -Lokomozio aparatuko lesioak: gihar kontraktura (gihar baten oharbateko uzkurdura iraunkorra da), zaintiratua ( giltzadura baten bihurritua da), lokadura ( hezur bat giltzaduran izan beharko lukeen posiziotik ateratzea da), lokadura (hezur bat giltzaduran izan bejarko lukeen posiziotik ateratzea da), haustura (hezur bat apurtzea da), disko hernia (ornoarteko disko bat berezko posizioatik ateratzea da), menisko haustura (belauneko meniskoak apurtzea da). -Ohitura osasungarriak: dieta osasungarri eta orekatua izatea, jarrera egokia izatea eta aldian arikera fisikoa egitea. -Cuerpo humano: burua, klabikula, bularrezurra, humeroa, erradioa, pelbisa, falangeak, femurra, rotula, tibia, peronea, tartsoa, metatartsoa.

Entradas relacionadas: