Lizarrako estatutua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,02 KB

8. GAIA. ERREPUBLIKA ETA GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN (1931-1939)

A- BIGARREN ERREPUBLIKA: PROZESU ESTATUTARIOA

1- Sarrera:

A. Autonomia eta estatutua


Autonomia: Legea, eskualde bateko Autogobernua arautzeko Erakundeak, herritarren eskubideak eta betebeharrak Zehaztu.

- Estatutua: Eskualde bateko burujabetza, Autogobernua.

B. Errepublikaren aldarrikapena abagunea euskal Abertzaleentzat


Erregimen errepublikanoaren sorreran Hauteskundeetan emaitza onak izango dituzte eta hori sendotuko du. Mugimendu Nazionalistak bultzakada Errepublikan, Autonomia estatua konstituzioan agertzen Delako. Abertzaleek udal-ordezkaritza garrantzitsua zuten, eta autonomia-
Eskubidea errebindikatzeko eta euskal erakunde-nortasuna lortzeko Aukera ikusi zuten. Autonomia Estatuak emandako eta horren mendeko boterea zen, Baina Estatuak adierazitako zenbait arlotan jarduteko askatasuna ematen zuen.

c. Aurrekariak: Lehen Mundu Gerraren amaiera, autonomismoaren Garrantzia, Wilson presidentearen eragina. Romanones. 1917Ko krisia.

Lehen Mundu Gerra amaitu zenean, Autonomiaren Aldeko gogo bizia sortu zen Euskal Herrian, Autonomiaren eskaria, mugimendu Nazionalistek ekialdeko Europan izandako garaipenaren ondorioz sortu zen, eta Amerikako Estatu Batuetako Wilson presidenteak autodeterminazio-eskubidea Jasotzen baitzen. Romanonesen gobernu liberalak batzorde bat sortu zuen, Euskal Herriari estatutu bat onartzeko eta eskumenak Estatuaren eta eskualde horren Artean banatzeko. 1917Ko krisi politikoaren eraginez, Estatutuaren Errebindikazioak ez zuen aurrera egin.

D. Bigarren Errepublikaren aldarrikapena aukera Berria. Eragozpenak: Donostiako Hitzarmena eta karlistak. Aldekoak


Bigarren Errepublikaren aldarrikapena euskal Autonomia gauzatzeko, hain zuzen, Errepublikaren lehenengo urteetan Aldarrikatzen den konstituzioan autonomia izateko eskubidea errekonozitzen  zelako, aukera izan zen. Hala eta guztiz ere, Abertzaleak Donostiako konspirazio errepublikanotik kanpo gelditu ziren, eta Karlistak ezarritako erregimenaren aurkakoak ziren. Dena den, onartu egin ziren Errepublikak proiektaturiko asmoak; Fernando Sasivinek (errepublikanoa) eta Indalecio Prietok (sozialista) euskal autonomia antolamendu errepublikanoan Jasotzea kudeatu zuten.

2- Lizarrako Estatutua (Gobernu Probisionala)

Euskal mugimendu autonomista errepublika Aldarrikatzen den egun berean abiatu zen. Hala eta guztiz ere, José Antonio Aguirrek Getxoko alkate abertzaleak, autonomiaren aldeko udalen arteko Mugimendua sustatu zuen; horrela, Lizarrako bilera egin zen, 1931ko ekainean, Bertan, abertzaleek eta karlistek sustatuta, estatutu-
proiektua onetsi zen, Lizarrako Estatutua; hori idazteko agindua Eusko ikaskuntzari = erakunde Zientifiko kulturala, 1918an euskal kultura geratzea G, A, N, B aldunaldia Sortua zen helburua José Miguel Barandiaran izan zen partaide Garrantsitzuenetako bat, eman zioten.

Ezkerrak Errepublika finkatzeari lehentasuna eman Eta errebindikazio autonomista bigarren mailan utzi zuen. Abertzaleak eta (hala Ere, alderdi eskuindarrak ez die Autonomia Estatuei kasu egingo) karlistak Estatutuaren aldekoak ziren, Euskal Herria legeria antiklerikal Errepublikanotik kanpoko lurraldea izateko. Lizarrako Estatutuko artikulurik Eztabaidatuena, botere autonomikoak Vatikanoarekin konkordatuak negoziatzeko Ahalmena edukitzea zen. Garai zaila zen, kontuan hartuta Gasteizeko Elizbarrutiko apezpikua Espainiatik kanporatuta zegoela, Miguel Maura Gobernazioko ministroak aginduta.

Lizarrako Estatutua 548 alkateetatik 427k onetsi Zuten, nazionalistak, karlistak eta katoliko independenteak horren alde Zeudelako. “Gibraltar vaticanista” finkatzeko proiektua etenda gelditu zen , Onetsitako estatutu-testua Konstituzioaren aurkakoa baitzen, gobernu nazionalaren Eskumen bat hartzen zuelako. Lizarrako estatutua ez da onartua izango eta Horrela hasten da.

3- Gestoren proiektua (Biurteko erreformista)

Kudeaketa-batzordeei (gestore batzorde proiektua). Ezker errepubikanoak eta sozialistak onetsi egin zuten proiektua, eta Abertzaleek ere pozik onartu zuten. Karlistek eta gainerako indar katolikoek Ukatu egin zuten, erlijioaren eta foruen aurkakoa baitzen.

Demokratikoagoak herritar guztiak. Ordezkaritza Proportzionala egokitu egiten zen Konstituzioaren espiritura. Iruñean bildutako Alkate-biltzarrean, alkaterik gehienek onartu egin zuten estatutua, ezker Errepublikanoek eta abertzaleek bat egin baitzuten . Hala ere, Nafarroak ukatu Egin zuen proiektua. Onetsi egin zuten proiektu berria, eta horrek estatututik kanpo Utzi zuen Nafarroa. Estatutua behin betiko onesteko, erreferenduma egin behar Zen, eta hori azaroaren 5ean izan zen. Bizkaian eta Gipuzkoan proiektuak Gehien-gehienek onetsi zuten; baina Araban aldekoak % 47 baino ez ziren izan. Gehienak alde atera ziren baina Araban ez oso zalantzazko emaitza. Hau eta Gero, gorteetan onartu.



Entradas relacionadas: