Lizardi eta Aresti: Euskal Literaturako Bi Erraldoi

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,4 KB

Lizardi (Jose Maria Aguirre)

Lizardiren benetako izena Jose Maria Aguirre da; 1896. urtean jaio zen Zarautzen. Zarautz utzitakoan, Tolosara joan ziren bizitzera. Aita oso gazte hil zitzaion, berak 17 urte zituela.

Txiki-txikitatik argi zuen zer ikasi nahi zuen: abokatutza Madrilen. Idazteaz gain, Tolosan gerente moduan egiten zuen lan enpresa batean. Lantzen zituen gai nagusiak hauek ziren: natura, bizitza eta heriotza, familia, euskara eta Euskal Herria.

Lizardiren ibilbidea eta lanak

  • Euskaltzaleak taldea sortu zuen Aitzol, Lauaxeta eta Orixerekin.
  • Bere liburu ezagunena Biotz Begietan da (1932).
  • Primo de Riveraren diktadura pairatu zuen.
  • EAJ alderdi politikoko kidea zen.
  • Euskara bultzatzeko egunkari bat sortzeko egitasmoa zuen (1929an hasia).
  • Olerki egunak: 1930ean Lauaxetak irabazi zuen eta 1931n Lizardik.
  • Hil ondorengo argitalpenak: Itz-lauz (1934) eta Umezurtz olerkia (1934), Euskaltzaleak taldeak publikatua.

1933. urtean hil zen Lizardi, 37 urte zituela.

Gabriel Aresti

Aresti Lizardi hil zen egun berean jaio zen, 1933ko urriaren 14an. Bere izen-abizenak Gabriel Aresti Segurola dira.

Arestiren bizitza eta ekarpenak

  • 12 urterekin ikasi zuen euskaraz hitz egiten, bere kabuz.
  • 23 urterekin lanean hasi zen Bilboko portuan; esperientzia horrek eragina izan zuen Harri eta Herri liburuan.
  • Bere lehenengo lanetan Juan Miranderen eragina nabari da.
  • Egan aldizkarian poesia bat argitaratu zuen, euskara klasikotik bizkaierara pasatuz.
  • Euskaltzaindiak geroago proposatu zuen Euskara Batuaren eredua Maldan Behera liburuan agertzen da.

Poesia soziala eta ondarea

Harri eta Herri (1964) garrantzitsua da forma askea duelako eta poesia soziala lantzen duelako. Poesiaz aparte, prosa, antzerkia eta itzulpen lanak ere egin zituen. Bere poemek arrakasta handia izan zuten, ulerterrazak zirelako eta metafora korapilatsurik ez zutelako.

Kantari askok musikatu dituzte bere poemak, hala nola Ken Zazpi edo Xabier Lete. Arestiren lau liburu nagusiak: Harri eta Herri, Maldan Behera, Euskal Harria eta Harrizko Herria. Arestirentzako, poesia tresna bat zen. 1975ean hil zen.

Entradas relacionadas: