Literaturaren Historiaren Ereduak eta Euskal Kasua

Lengua y literatura18,58 KB

Sorkuntza eta Iraupena: Literaturaren Historia (Casenave, 2012)

  • Frantziak literaturaren historiaren eredu nazionala eskaini zuen, eta horien esker hedatu zen bere inguruan. Eredu honek lotura zuzena du hezkuntzarekin eta herritarren heziketarekin (garapen morala bideratu eta ikuspegi nazionalista sortu eta sustatzea helburu).
  • Nazio-estatuetan egiten da eredu nazionala. Nazioari nazio-identitate bat eskaintzen dio (nazio espiritualaren gauzatze bat) eta kutsu teleologikoa ere badakar.
  • Nazio-estatu indartsu izan diren horietan sortu dira eredu nazionalak: identitatea, kutsu teleologikoa. Hizkuntza mailan ere oso beharrezkoa da, hizkuntza nazionalaren hedapenari eta normalizazioari lotuta baitago.
  • Nazioaren funts edo esentziaren garapena erakusten du eredu horretako literaturak, nazioaren nortasun kolektiboa eta gizarte baten muina eta berezitasuna. Literatura batasun nazionalaren ezaugarritzat hartzen da.
  • Eredu nazionalak beharrezkoa du kanon bat eta panteoi bat (sortzaileak, ez idazleak soilik).
  1. Panteoia (denak, jainkoak) jainko guztien tenplua da. Pertsona goren sakratuentzako ideia hartzen du baitan.
XIX. mendean Europa osoan eredu nazionalak sortu ziren. Eredu nazional hori gutxi gorabehera euskal literaturaren eredura ekarri da, nahiz eta euskal literaturaren kasua berezia izan…

Eredu Alternatiboak eta Kontra-Ereduak

  • Eredu hauez gain, badira beste eredu batzuk, esaterako zibilizazio mailako ereduak (Curtiusek *Literatura europea y Edad Media latina* idatzi zuen, eta Europako tradizio eta hizkuntza ezberdinak hartzen ditu bere baitan). Beste idazle batzuek ere jarraitu zuten bide hau. Haien arabera, latinak luze iraun zuen Europan, eta beraz bazegoen batasun bat kontinentean. Tokian tokiko hizkuntzetan idatzi zutenek ere tradizio komun bat zutela eta gaiak konpartitzen zituztela defendatzen dute. Hots, Europa osoan gai komunak zeudela eta modu bertsuan tratatzen zirela. Herri identitatearen ideia hori auzitan jartzen zuten, naziotik goragoko eredua eskaintzen zuten.
  • Kontra-ereduak eta eredu alternatiboak ere bazeuden (Said, Claire, Fanon...): mundu zabaletik idazten dute, baina Europak kolonizatutako herrialdeetatik. Eredu nazionala etnozentrikoa dela salatzen dute: kultura eta hizkuntza nagusiak bakarrik hartzen dituela kontuan, isilen kultura eta literatura ez duela babesten. Gutxiengo isilak idatzizko literatura ez badu ere, ahozkoa baduela defendatzen du (*Oraliture*), eta merezi duen errekonozimendua aldarrikatzen dute. Postkolonizazioaren ostean ideia hau nabarmen zabaldu zen eta eredu berri bat sortzeko nahia indartu zen.

Euskal Literaturaren Kasua

  • Sorkuntza asko indartu da XX. mendeko azken laurdenean, helduen literaturan eleberria, gehienbat.
  • Kontaketa nagusi bat erabiltzen dugu gure literaturaren historian. Inguruko oinarri historiografikoak mailegatzea kontsentsuala da.
  • Koldo Mitxelena izan zen lehena (60ko hamarkadan), eredu historiografikoa ezarriz.
  • Liburugintzak gora egin du, baina ahulezia batzuk daude: irakaskuntza/haur literatura da gehienbat.
  • Klasikotze prozesua trabaturik dago Euskal Herrian.
  • Instituzionalizazio eta profesionalizazio fase batean gaude euskaldunok, egituren aldetik.
  • Inguruko eredu nazionala bertaratu da, kanpoan indarrean zeuden oinarri metodologiko eta kritikoak erabili dira. Helburu estetikoarekin idatzi diren testuak baino ez dira onartzen.

Literaturaren Funtzioa (Even Zohar, 2017)

  • Egoera ez da berbera herrialde guztietan, baina komuna den zerbait bilatzen saiatzen da Zohar. Euskal Herria ez du aipatzen, ez baita estatu bat (Espainia, Frantzia, Alemania etab. ez bezala).
  • Zer eskaintzen dio literaturak nazioen eraikuntzari?
    • Kohesio soziokulturala.
    • Beste nazioengandik bereiztea.
    • Hizkuntza baten hegemonia, barietateak desagerrarazteko etab.
    • Identitate kolektiboa ematen du, identitate zentzu bat, nazio zentzu bat.
    • Gorentasun eta botere kutsua ere badu (Even Zohar).
    • Agintariek talde-kohesio hori agertzea behar dute (adibidez, gerrara joateko; derrigortu beharrean, talde-kohesio horri esker jendea nahi duelako joaten da).

Adibidea: Italia

  • Hizkuntza asko zeuden Italian. Telebista sortu eta hedatu arte jendeak ez zuen italiera erabiltzen. Arazoa zen hori: estatua = hizkuntza bat = literatura bat eraiki beharra zegoen.
  • Italieraren eredua Dante, Boccaccio eta Petrarcaren literaturan aurkitu zuten (Toskanakoa, beren hizkuntza eredua hangoa, baina onak ziren eta beraz haiek eman zioten prestigioa ereduari).
  • XIX. menderako zaharkituta zegoen, ia hizkuntza hila zen haiek erabilitakoa, beraz gaurkotu beharra zegoen (hizkuntza eredua eta prestigioa eskaintzen zuten idazle horiek).

Adibidea: Espainia

  • Espainian herri hizkuntzen aldeko apustu ikaragarria Alfonso X.ak egin zuen, Latinetik gaztelaniara.
  • Estandarizazio prozesuari ekin zioten, adostasuna bilatu eta testu berriak sortzeko ondoren. Legeak, arauak etab. hizkuntza horretan.
  • Berak literaturarako eta poesiarako galiziera erabili zuen (tradizioz galizierako poesia oso handia zelako) eta gauza legalentzako gaztelania. Beste hizkuntza guztiak alde batera utzi zituen. Indarra eman zion gaztelaniari beste herrialde batzuen aurrean ere.
  • Literatura bat izateko ez da derrigorrezkoa idaztea, baina oso erabilgarria da. Literaturak hizkuntza eredu bat eskaintzen du, nazioa goratzea (heroiak eta portaera eredugarriak izan dituzten pertsonak...), hortik dator bateratze guztia.
  • Europako eredu bat aipatzen du, bere ustez Ekialde Hurbilean sortzen dena eta mendebalderantz doana, modu ezberdinetan baina gutxi gorabehera behin eta berriro funtzionatzen duen eredu europarra (Italia, Alemania, Bulgaria, Txekia etab. nazioak sortzeko behar-beharrezkoa izan da literatura).
  • Eredu europar hau Europa ez den beste herrialde batzuetara ere hedatu da.

Periodizazioa Euskal Literaturan (Lasagabaster, 2017a)

  • Literaturaren historia banatzeko joera beste kultura literarioek bezala.
  • Irizpide estetiko kulturalei dagokienez, Euskal Herrian ez da hain erraza.
  • Periodizazioa ez da mendeka jartzea, elkarren artean lotura duten lan guztiak batzea, arrazoi batzuengatik multzokatzeak sortzea, multzo homogeneoak sortzea da periodizazioa, ez mendeka multzokatzea elkarrekin zerikusirik ez badute ere.
  • Eztabaidak beti egongo dira periodizazioan. XVI. mendean hasiko da gure literaturaren periodizazioa, Errenazimenduarekin hasita. Arraroa da. Beste herrialde batzuetan Erdi Aroan, hizkuntzaren lehen lekukotasunekin, literatura hizkuntzarekin batera sortu da. Gaztelania edo frantsesa garai horretan sortu eta sorkuntza literarioak ere bai. Euskal Herrian ez, XVI. mendean lehen sorkuntza literarioa.
  • Espainian aipagarriak dira Erdi Aroan *El cantar de Mio Cid*, eta Frantzian *Le chanson de Roland*.
  • XVI. mendean hasten du literaturaren historia Lasagabasterrek, lehen sorkuntza literario idatzia 1545ekoa baita. Lehenago bazegoen hizkuntza, baina ez dago lekukotzarik, eta beraz ezin daiteke jaso lehenagoko literatura (oro har, ahozkoa).
  • Euskal historialariek askotan eskibu egin diote benetako arazoari, periodizazioari, modu neutroan aztertu dute literaturaren historia.
  • Sistema literarioen osagai guztien berri eman beharko litzateke, historia gehienek gehiago eskatzen dute! Datu bilduma soilik ezin daiteke izan! (Mitxelena arte; bera hasi zen apur bat sakonago eta kritikoago lantzen).
  • XIX. mende amaieratik etorritakoek (Lizardi, Lauaxeta, Saizarbitoria, Aresti, Orixe) etapa berri bat sortu zuten. Euskaltzaleak taldea sortu zen (Aitzol, Lauaxeta...). Aitzolek zioen euskal poema nazionala sortu beharra zegoela. Orixeri eskatu zion eta *Euskaldunak* poema idatzi zuen. 1935erako ondua zuen, baina gerra etorri zen eta ezin izan zen zabaldu, gizarteratu etab. 1950 arte ezin izan zen argitaratu, baina unea pasatu zen jada.
  • Aitzol apaiza zen (euskal nazionalista zelako fusilatu egin zuten), abertzale kristaua zen, ikuspegi hori zen bultzatzen zuena eta nagusi zena sortzaileen artean (kristautasuna, baserria etab.). Momentua pasatuta aldaketa: Aresti, Txillardegi marxistak, errealismo soziala. Lauaxeta berrizalea oso!
  • Gerraostearen ondoren berriz ere gora! Argitaletxeak, aldizkariak etab. sortu, berriz ere ikusiko da suspertze prozesu bat, harik eta euskal literatura XIX. mendean beste literaturekin sintonian jarri zen arte. Bat egin eta eguneratu egiten da.
  • Aldikatzeak baditu hainbat arazo.

Eredu Berritua Eztabaidan (Casenave, 2012)

  • Oraindik ez dago irizpide komunik.
  • Euskal literaturaren historia berritua, 1980-2000 artean egindako eredua, eztabaidan jartzen du Casenavek: Urkizu, Juaristi, Kortazar, Orpustan, Salaberri, Aldekoa, Oliziregi.
  • Maileguen ezinbesteko eragina: hausturaren ideia mailegatu dela dio. Irizpide estetiko bat da haustura gurean, bi multzo sortzen dira, ezaugarri estetiko desberdinekin. Eta bi talde bereizteko, ezaugarri desberdinak dituztenak, haustura beharrezkoa da.

Haustura Kontzeptuaren Arazoak

  • Ze arazo sortu du euskal literaturaren barnetik begiratuta haustura kontzeptua mailegatzeak?
    • Adibidez, *Leturiaren egunkari ezkutua* bada haustura argi bat. Hain da argia aldaketa, haustura gertatzea normala dela. Mitxelenak dioena egokia da beraz.
    • 1975ean beste haustura bat, Francoren diktadura amaitu zelako. Baina guztiz erabilgarria da? Hegoaldekoentzat bai, baina iparraldekoentzat? Casenavek dio izan daitekeela iparraldekoentzat ere adierazgarri.
    • Noiz ez da hain erabilgarria? XX. mendetik atzera ez da bat ere argia, benetako hausturak, horren nabarmenak, ez daude horren justifikatuak.

Narratibaren Nagusitasuna

  • 80ko hamarkadatik aurrera euskal literatura legitimizatu eta gaztelania eta frantses literaturaren maila berean jarri da: narratiba landu du gehien, eleberria nagusi, beste herrialdeetan bezala.
  • Hain oihartzun handia hartzen du narratibak ezen beste generoak desagertu egin direla dirudi: lirika desagertu (oso garrantzitsua zena euskal literaturan) eta antzerkigintza. Literaturaren historian horrek eragina du, narratibari garrantzi handiagoa eman baitzaio.
  • Antzerkia ere ez da kontuan hartzen. Antzerki berria sortu da Iparraldean adibidez, aldaketa handia gertatu da, baina literaturaren historian ez du garrantzirik hartzen, ez zaio garrantzirik ematen (arrazoi horrez gain, literaturaren historiak Hegoaldean egiten direla ere bada pisuzko arrazoi bat).
  • Saiakerak etab. ez ditu kontuan hartzen, baina gaur egun toki bat egin beharko litzaioke horri.

Ikuspegi Teleologikoa eta Presentismoa

  • Ikuspegi teleologikoa: literatur historiek txertatuta duten ikuspegi bat da… baina Euskal Herriaren kasuan zer?
  • Badirudi zain gaudela, datorrena beti hobea dela, eta erreferentziazkoa izango den lan ikaragarri hori etorriko dela.
  • Beraz, aldi guztiek ez dute garrantzi bera. Orainari garrantzi gehiegizkoa ematen zaio: “presentismoa”. Orainean jarritako gehiegizko arreta. Beti azkenera begira, beste guztiari garrantzia kenduz. Hori da arazoa!
  • Eramabat kontsagratuta dauden idazle batzuk atzean geratu daitezkeela dirudi (Saizarbitoria, Atxaga, Lertxundi). Euskal idazle kanonizatuak ziren arren, begiz galtzeko arriskua dago. Adibidez, badirudi *Obabakoak* egon ostean ez duela ezer aipagarririk egin Atxagak. Idazle sortu berriari ematen zaio premia.

Klasikotze Prozesuaren Trabak

  • Nola bihurtzen dira liburuak klasiko?
    • Eskoletan eta irakasleek zabalduta.
    • Berrargitarapenak.
    • Komunikabideak (eztabaidak, arrazoi berriak sortu lantzen jarraitzeko...).
  • Berrikuntza hobesten bada, sorkuntza indartu bai, baina ez zaie kasurik egiten besteei. Ez dugu zahartzen uzten, eta beraz ez da sortzen diskurtso kritiko nahikoa garbiketa bat egin eta klasikotze prozesua martxan jartzeko.
  • Berrargitarapenak oso garrantzitsuak dira, eta Euskal Herrian ez dira asko egiten, berrikuntzari begira beti.

Eredu Berrituaren Gabeziak

  • Gabezitzat jotzen ditu aski kontsentsuala delako, askok ikusten baitituzte gabezi hauek.
Periodizazio Eredu Iraunkorrik Eza
  • Ezberdintasun handiak periodizazioen artean (adibidez, Mitxelena, Sarasola, Orpustan eta Aldekoa). Iparraldekoa da bat, baliteke horregatik izatea, baina beste hiruren artean ere ez dago bateratasunik.
  • XIX. mendeko egoera hartzen baldin badugu adibidez, oso irizpide desberdinak daude: Karlistadak hartzen dira kontuan mugarri bezala (batzuk, Hegoalderako esanguratsuak). Orpustanek, ordea, Frantziako gertakariak hartzen ditu, Karlistadek ez dute balio erreferentzia gisa.
  • Hala ere, loturak egin daitezke Hegoaldeko eta Iparraldeko Karlistadetan: Xaho, esaterako (idazle zuberotarra), abertzalea zen eta Karlistaldiaren berri zuen, eta horren berri eman zuen lan batean. Laburbilduz, batzuk Frantziako kontuak hartu zituzten kontuan eta beste batzuk Espainiako gertakariak.
Desoreka Diakronikoak
  • **Diakronia**: denboran zeharreko ibilbidea, aldaketa, eboluzioa.
  • **Anakronia**: denboraz kanpoko zerbait.
  • **Sinkronia**: aldi berean.
  • Proportzio bertsuko lekua eman beharko litzaioke aldi bakoitzari, baina ez da gertatzen. Ez zaio eskaintzen denbora berdina aldi guztiei, oraina behar baino gehiago agertzen da eta beste aldi guztiek gero eta garrantzia gutxiago.
Korpusaren eta Kanonaren Desoreka
  • Kanonaren baitako desoreka ere aurkitzen du korpusean. Literatur lanei dagokienez desorekak.
  • Orpustanek, esaterako, 1950era arte aztertzen du, ez du lehenesten gaur egunekoa, iraganari begira proportzioa zaintzeko saiakera egiten du.
  • Orpustanek kontuan hartzen du *La poesia de circunstancias*: gertakizun baten aurrean eta haren aitzakiz idatzitako poesia (erregearen heriotza, izendapena, jaiotza…). Beste autoreek orokorrean ahaztu egiten dute, ez dute aparteko pretentsiorik ere. Poesia didaktikoa eta erlijiosoa ere hartzen ditu kontuan, gramatika ere bai. Hori guztia hartzen du kontuan Orpustanek.
  • Hegoaldekoek ordea ez dute proportzioan aztertzen eta orainagoko eta gure gunekoak direnak hartzen dituzte baitan. Literaturaren gaineko definizio desberdinak ditugu:
    1. Idatzitako guztia bil dezakeena.
    2. Definizio “modernista”, hots, funtzio poetikoari garrantzia ematen diona. Helburua ez da errealitatearen berri ematea, fikziozko mundu bat sortzea baizik.
  • Baina hori bakarrik ez da literatura, eta Euskal Herrian hortik kanpokoa ere landu dugu. Beraz, historialariak literaturaren definizio desberdinak erabiltzen ari dira.
  • Proportzioari begira ere dena biltzeko joera duen multzo horrek askoz leku gutxiago izango du literaturaren definizio modernistan sartzen den gaur egungo literaturak baino (Hegoaldekoak).
Kanonaren Iraunkortasuna
  • Kanonaren edukia eta oreka bi molde desberdinez aldatzen dira:
    • Kanpotik: idazle garaikideak kanonera sartzea zaila izaten da, iragazki asko pasa behar dituzte. Euskal Herriko historian ordea ez, hainbesteko garrantzia du orainak non oso erraz sartzen diren gaur egungo obrak.
    • Barnetik: kanona ez da erabat finkoa ere, eta berriztatzen da eta batzuetan aldaketak ere egoten dira. Euskal literaturaren kasuan desberdintasunak gertatzen dira. Azken 30 urte hauetan egindako aukerengatik ez dago ia aldaketarik kanonean. Beti idazle eta lan berak aipatzen dira, modu nahiko akritikoan.
  • Badira salbuespen batzuk:
    • Lazarraga (idazle ezezaguna izan da duela gutxi arte. Eskuizkribu bat aurkitu zen euskaraz duela oso gutxi! Ez zen errebisio kritiko bat, aurkikuntza bat eta sartu zen).
    • Oihenart (eztabaidatu izan da, eta bere baitara erakarri du arreta).
    • Jean Etxepare (Iparraldeko idazlea).
    • Bernart Etxepareren kasua azken urteetan ere nahiko eztabaidatua (Errenazimenduari edo Erdi Aroari lotu behar zaio?).
  • Eztabaida gutxi horiek kenduta, Casenaveren ustez ez dago aldaketa handirik.
  • Desoreka diakronikoaren ondorio zuzena klasikoen baztertzea da. Klasikoei arretarik jartzen ez badiegu ez dago aldaketa beharrik. Toki gehiago beharko lukete! Gainera, gaur egungo lanak astiroago sartu beharko lirateke eta iritzi kritiko eta galbahe gehiagorekin.

Euskal Literaturaren Periodizazioa: Gune Itsuk eta Eskasak (Casenave, 2013)

  • Koldo Mitxelena beti izango da garrantzitsua. Eredu nazionalaren araberako literaturaren historia da. Hiru oinarri izan zituen:
    • Oinarri linguistikoa.
    • Oinarri geografikoa.
    • Oinarri estetikoa (helburu estetiko batekin egindako obretara mugatuko da soilik).
  • Hortik aurrera egindako historioetan, alde ikaragarriak periodizazioari dagokionean.
  • Sinkroniaren aldetik periodizazio desberdintasunak daude: desadostasun handiak aurkitzen ditugu edozein menderen barruan ere.

Desadostasunen Iturriak

  • Euskal kulturan bi tradizio kultural edukitzea eredu geolinguistiko bakar batentzat. Hegoaldeko historiagileek XVII. mendetik aurrera Iparraldekoak alde batera utzi; Orpustanek, ordea, hobetsi.
  • Bigarren iturria hipotesia da: historia orokorrean oinarritzen da literaturaren historia. Gurean alderantziz gertatzen da. Mitxelenak Hegoaldea eta Iparraldea bateratu eta nahasi zituen bere korpusean, “tabula rasa” bezalako bat egin zuen, kontuan hartu gabe dinamikak desberdinak zirela, baldintzak eta historiak desberdinak zirela. Osotasun homogeneo bat izango balitz bezala aurkeztu, baina ez da horrela. Instituzionalizazioari dagokionez ere oso desberdina izan zitekeen Iparraldean eta Hegoaldean.
  • Bere ikuspegia eredu nazionala da. Euskal Herrialdea nazio bezala ulertzen du, beraz literatura ere osotasun gisa aurkeztu. Historia orokor bat antolatzeko baldintza politiko eta batasun sozioekonomiko eta kultural minimo batzuk beharrezkoak dira. Egon ziren faktoreak: euskararen batasuna, Euskaltzaindiaren sorrera… Errealitatea anitza zen, baina batasunerako eta konbergentziarako asmo edo egitasmo hori bazegoen eta horrek ere lagunduko luke.
  • Mitxelenak euskararen literaturaren historia orokorra sortu zuen, lehena izan zen. Lehenago uste zuten ezinezkoa izango zela. Iparraldeko tradizioa hartu zuten gogoan Lhandek, adibidez, edo Lafittek.
  • Euskalkien arazoari ere aurre egin behar zitzaion. Mitxelena izan zen lehena euskalkien arabera ez sailkatzen.
  • Mitxelenak bete-betean erabili zuen eredu nazionala, eta nahiz eta eremu politiko batua ez izan, horrela ulertu zuen bera.

Descargar

PDF Word HTML