Literatura-hizkuntza eta Jose Maria Iparragirre
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Francés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,62 KB
Literatura-hizkuntzaren ezaugarriak
Literatura hitza bere mezuen adierazpenerako lehengai bakarra da; hizkuntza berritzeko erronka dauka idazleak. Arau normaletik kanpoko irudi eta konbinazioen bidez, irakurlea aktibatu edo esnatu behar du.
Alderdi horretatik, etengabeko asmakuntza da hitzaren artista den idazlearen lana.
Ezaugarri nagusiak
- Helburua eta intentzio estetikoa: Fikzio eta kreazio-mundura begira dago hizkuntza literarioa, edertasuna erdietsi nahian.
- Funtzio poetikoaren lehentasuna: Hizkuntzaren forma zaintzen du bereziki, hartzailearen arreta biziagoz lot dakion mezuari.
- Hitzen balio konnotatiboa: Literaturan, hitzen esanahi objektiboari subjektibotasunak ematen dizkion beste balio erantsi aberatsagoak gehitzen zaizkio.
- Figura literarioen joko aberatsa: Horien bidez, literaturak koloreak, usainak eta hotsak gehitzen dizkio errealitateari.
- Fikzio-mundua izatea: Errealitatean ezinezkoak diren ekintzak sortzen ditu autoreak bere fikzioan. Testu literario batean, irakurleak ez du egia/gezurra binomioaren aurrean erabaki beharko.
Jose Maria Iparragirre
Urretxun jaio eta mutiko zelarik, Madrilera aldatu zuten bizilekua gurasoek. 13 urte baino ez zituenean, Euskal Herrira itzuli zen eta karlisten aldeko borroketan sartu zen, euskal foruen aldeko lehian. 1839an, lehen karlistaldia amaitzean, ez zuen onartu Bergarako Besarkadak eskaini baina bete ez zuen promesa, eta atzerrira alde egin behar izan zuen beste askorekin batera.
Atzerrian, abeslari soprano frantses baten babesa izan zuen. Frantsesa ikasteaz gain, olerkari frantsesen olerkiak irakurtzeko eta musika zein kantu-ikasketak egiteko aukera ere izan zuen.
1852an Euskal Herrian zen berriz ere. Orduan kantatu zuen lehen aldiz Gernikako Arbola. Euskal Herrian ere egin zituen hainbat kantu-saio, gobernukoak aztoratu, epaitu, espetxeratu eta kanpora bota zuten arte.
Artzain eta tabernari gisa Argentina aldean nahiko lan izan zuen.
Bertsoak eta kantuak
- Aberkoiak (Patriotikoak)
- Umorezkoak
- Kritikazkoak
Olerkari baino musikari eta abeslari hobea dela esan daiteke, baina herriko jendearen sentimenduekin lotura bete-betea lortzen du. Bertso-sailen artean, Gernikako Arbola da garrantzitsuena; harrezkero, zuhaitzaren sinbologia Euskal Herriaren izaera politikoari lotuta dago. Euskal Herriaren egoerak eta konpromisoak markatu zituzten Iparragirreren lanak.